web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu EGIN ZURE FAKTURA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Fakturatzeko betebeharra faktura sinplifikatuaren bidez bete daiteke, baldintza hauekin:
  • 400 €-tik beherakoa izatea (BEZa barne).
  • 3.000 eurotik beherakoa izatea eragiketa jakin batzuetan (BEZa barne): txikizkako salmentak (hartzailea enpresaburua edo profesionala ez izatea), anbulantzia-zerbitzuak, ostalaritza, ile-apaindegia, garbitegia, bidesariak, aparkalekuak, pertsonen eta ekipajeen garraioa, kirol-instalazioen erabilera, etab.
  • Faktura arruntaren baldintza berak bete behar ditu, hartzailearen identifikazioan izan ezik, enpresaburua edo profesionala ez bada.
Igorlea. Hartzailea. Fakturaren goiburua

- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
- HARTZAILEA: Eremu honetan, faktura sinplifikatua denez, "Hartzailearen identifikaziorik gabe" laukitxoa markatu behar dugu.

batuz



Oharra: faktura jaulki ondoren, faktura sinplifikatua faktura arrunt bihurtu nahi baduzu, ez duzu faktura zuzentzailea egin behar; FAKTURA ARRUNTA sortu beharko duzu, eta, "Fakturaren goiburua" atalaren barruan, "Faktura sinplifikatuaren ordez jaulkitako faktura" laukitxoa hautatu; automatikoki, koadro bat zabalduko da, eta bertan, faktura sinplifikatua identifikatu beharko duzu, seriearen, zenbakiaren eta igorpen-dataren bidez, eta, azkenik, "Gehitu" botoia sakatuta.

batuz


- FAKTURAREN GOIBURUA: Aukeratu seriea (berri bat sor dezakezu behar baduzu). Gogoratu sinplifikatutako fakturek serie espezifiko bat izan behar dutela, faktura arruntez gain.
Fakturaren datuak
- Eragiketaren deskribapena: "Etxebizitza bateko sukaldean hustubidean buxadura kentzea"
- Eragiketa-data: bidalketa-data ez den beste data bat bada baino ez da bete behar.
Xehetasun-lerroak
Kontzeptu adina lerro gehituko dira, eta GEHITU lerroan klikatuko da (GEHITU klikatzen ez baduzu, ez da fakturan sartuko).

batuz

Oina. Oharrak. PFEZren ondorioetarako informazioa (EEEL 140)
- Oina: Atxikipenik egin behar ez bada, ez markatu "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa; "Guztizko zenbatekoa" eta "Zenbateko garbia" laukietan zuzenean agertzen da xehetasun-lerroetan erregistratutako zenbatekoa.

batuz - Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoano

batuz

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?