Hartzailearen fakturazioa bezeroak fakturak jaulkitzean datza, betiere zerbitzuaren hornitzaileak horretarako baimena eman badu. (fakturazio-erregelamenduaren 5. artikulua).
Kasu horretan, ondasuna edo zerbitzua egiten duenak faktura hori Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuan erregistratzera mugatu behar du, faktura software bermatzailearekin edo software bermatzailerik gabe jaulki den kontuan hartuta:
  • Software bermatzailearekin jaulkitako fakturak: TicketBAI proiektuan (hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak osatua) integratutako fakturazio-softwarearekin jaulkitako fakturak dira.
Faktura behar bezala jaulki dela egiaztatu behar duzu (EEELren diru-sarreren kapituluan), eta, bestela, fakturari alta eman software bermatzailearekin: dagokion fitxategia hautatuz, sarrera berria Fakturarekin software bermatzailearekin (TicketBAI) etiketan gehitzean.
  • Software bermatzailerik gabe jaulkitako fakturak: TicketBAI proiektuan integratutako softwarerik gabe jaulkitako fakturak dira (egoitza fiskala Euskaditik kanpo duen enpresa bat, adibidez).
EEEL Liburuko Sarreren Kapituluan, Software bermatzailerik gabeko Fakturadun Sarrera bat egin behar duzu: Sarreren Kapituluan, "Software bermatzailerik gabeko faktura" etiketan diru-sarrera bat gehitzean. 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?