web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
  • Kostu bidezko ondare-eskualdaketen zerga (KOE) ondasunen eta eskubideen kostu bidezko eskualdaketak zergapetzen dituen zerga da, BEZari lotuta ez daudenean, bai eta eskubide errealen, maileguen, fidantzen, errentamenduen, pentsioen eta administrazio-emakiden eraketa ere.
  • Pertsona fisiko eta juridikoen ondarea osatzen duten eta enpresa- edo lanbide-jardueratik kanpo dauden mota guztietako ondasun eta eskubideen inter vivos egintzen ondoriozko kostu bidezko eskualdaketak zergapetzen ditu.
  • Adibideak: Bigarren eskuko etxebizitzen salerosketa, errentamendu-kontratuak, maileguak, gozamena...
Ondasun higiezinen eskualdaketa, oro har
Ondasun higiezinak
Oro har, Kostubidezko Ondare Eskualdaketen mende daude bai partikularrek saltzen dituzten higiezinak, bai sustatzaileak ez diren BEZaren subjektu pasiboak saltzen dituztenak (hau da, bigarren eskualdatzea da).
KOEen edo BEZaren mende ez dauden higiezinak
600 eredua: KOEren mendeko etxebizitza ez diren higiezinak

600 EREDUA: ETXEBIZITZAK EZ DIREN HIGIEZINAK (lokalak, garaje solteak, trasteleku solteak, lursailak, etab). KOEren mendekoak.

Eragiketaren deskribapenean, egintzaren edo kontratuaren xedeari dagokion kodea adieraziko da (600 ereduaren jarraibideen orrian zerrendatuta).

  • Etxebizitza ez diren higiezinak (T01),
    1. Lursailak (T26)
    2. Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: gutxieneko balio egozgarria hautazkoa da. Lursailak badira (T26), ez dute zk. finkorik edukiko eta, beraz, ez dute edukiko gutxieneko balio egozgarririk. Horrenbestez, erosketa prezioaren %100ean zergapetu beharko dira.
  • Zerga tasa: %7.
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Landa finkak badira poligonoa, partzela eta udalerria zehaztu.
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua.
Etxebizitzak ez diren higiezinak. BEZen mendekoak.
Nola bete 600 EREDUA ETXEBIZITZA EZ DIREN HIGIEZINENTZAT (lokalak, garaje solteak, trasteleku solteak, lursailak, etab.)?
  • Eragiketaren deskribapenean, egintzaren edo kontratuaren xedeari dagokion kodea adieraziko da (600 ereduaren jarraibideen orrian zerrendatuta).
    • BEZari mendeko Higiezinak: N01 kodea.
    • BEZari mendeko Lursailak: N34 kodea
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (BEZen mendeko eragiketa delako)
  • Zerga tasa: %0,5.
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Landa finkak badira poligonoa, partzela eta udalerria zehaztu.
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua
Zelan eskuratzen da ondasun higiezinen jabetza?

Kode Zibilaren 609. artikuluak ondorengo hau ezartzen du: Jabetza eskuratzen da okupazioaren bidez. Ondasunen gaineko jabetza eta beste eskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira legearen bidez, dohaintzaren bidez, testamentuzko nahiz testamenturik gabeko oinordetzaren bidez eta, zenbait kontraturen ondorioz, tradizio bidez. Haiek eskura daitezke, orobat, preskripzioaren bidez.

1. Okupazioa

Okupazioaren bitartez jaberik ez duten ondasunak eskuratzen dira, adibidez ehiza edo arrantza daitezkeen animaliak, altxor ezkutuak eta bertan behera utzitako gauza higigarriak.

2. Dohaintza

Egintza honen bitartez pertsona batek (dohaintza emailea) beste bati (dohaintza hartzailea) ondasun edo eskubide bat ematen dio trukean ezer ere jaso barik.

Baldintzak

  • Dohaintza baliozkoa izan dadin, dohaintza hartzaileak onartu behar du; onarpen hori dohaintza eskrituran azal daiteke edo beste batean eta beti egin behar da dohaintza emailea bizirik dagoen bitartean.
  • Gainera, ondasun higiezinen dohaintza bada, hori beti azaldu behar izango da eskritura publikoan.

3. Oinordetza testamentuarekin edo testamenturik gabe

Bizkaian bi dira oinordetza arautzen duten legezko testuak, betiere eragilearen auzotasuna kontuan hartuz zentzen den momentuan:

  • Kode Zibila: kode honen xedapenen bidez aforaturik ez dauden bizkaitarrak eraentzen dira; gainera, bizkaitarrek izanik, testamentu komisarioa eta mankomunatua egin dezakete.

    Kode Zibilak ondokoetan eraentzen du: Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentzian, Urduñan eta Bilbon.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibilari buruzko Legea: lege honen arabera eraentzen dira bizkaitar aforatuen testamentu xedapenak.

4. Zenbait kontratu tradizioaren bidez (salerosketa)

Kode Zibilak tituluaren eta moduaren teoriari jarraitzen dio eta horrek berekin dakar titulu balioduna nahikoa ez izatea eskualdaketa egin dela ulertzeko; izan ere, horrez gain, saldutako gauzaren tradizioa edo ematea egon behar da. Eman dela ulertzen da eroslearen esku eta jabetzan jartzen denean.

Legezko presuntzioa (KZren 1462.2 artikulua): Salmenta eskritura publikoaren bidez egiten denean, baliokideak izango dira eskritura egitea eta kontratuaren objektu den gauza ematea, baldin eta eskritura horrek aurkakoa erakutsi edo ondorioztatzen ez badu argi eta garbi.

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak zenbait ebazpenetan xedatu du ondare eskualdaketen gaineko zergaren zerga egitatea ez dela kontratuak amaitzea edo sinatzea, baizik eta ondasun bat ondare batetik beste batera igarotzea; beraz, eskualdaketarik ez badago, ez dago zerga egitaterik. Kode Zibilaren 609 eta 1095. artikuluek ezarritakoarekin bat etorriz, eskualdaketa dagoen ala ez zehazteak berekin dakar ez bakarrik titulua (kontratua), baizik eta modua (tradizioa), hau da, ez bakarrik ituna, baizik eta ematea ere.

Salerosketak dokumentu pribatuetan: hirugarren baten aurrean noiz sorrarazten ditu eraginak kontratu pribatu batek?

  • Kontratu pribatuei dagokienez, Kode Zibilaren 1227. artikulua aplikatu beharra dago; artikulu horrek honako hauxe ezartzen du: Agiri pribatuaren data hirugarrenei begira zenbatuko da, agiria erregistro publiko batera erantsi edo bertan inskribatu den egunetik; agiria sinatzen duten pertsonetatik edozein hiltzen denetik; edo, agiria funtzionario publikoari eman bazaio horrek duen ogibidearengatik, agiria funtzionario horri zein egunetan eman eta egun horretatik.
  • Aurreko artikuluan ezarritako kasuetan, titulurako data zehatza daukagu eta hori ez dator bat agiriaren datarekin, baizik eta zendutakoen hiltze datarekin, erregistro batean inskribatzeko datarekin edo funtzionario publiko bati eman zaion datarekin; alabaina, ez daukagu edukiaren edo entregaren berririk, bertan legezko presuntziorik ez dagoelako, eskritura publikoekin gertatzen denaz bestaldera.
  • Dokumentu pribatuen preskripzio ondorioetarako, ezarrita dago (FAren 66. artikulua) pribatuen data aurkezten diren egunekoa dela, baldin eta Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako zirkunstantzietariko bat gertatzen ez bada; kasu horretan data horretatik aurrera zenbatuko da.

5. Preskripzio eskuratzailea

  • Preskripzioaren bidez eskubide errealen jabaria eskuratzen da denbora tarte batean, betiere legeak ezarritako baldintzen pean.
  • Ondasun higiezinen gaineko jabaria eta gainerako eskubide errealak preskribatzen dira hamar urtetan presenteen artean eta hogei urtetan absenteen artean fede onarekin eta titulu zilegiarekin.
  • Hogeita hamar urtetan izandako jabetza ez-etenagatik ere preskribatzen dira, titulurik eta fede onik gabe eta presente eta absenteen artean bereizi gabe.
  • Jabetza edo eskubide errealak eskuratzeko modu hori ebazpen judizialaren bidez eman ohi da.

6. Enkantea

Salmenta publikoa; halakoetan ondasun higigarria edo higiezina eskaintzarik onena egiten duenari ematen zaio.

Biziarteko pentsio baten truke lagapena ordaintzea, ondasun higiezinen trukea eta enkante publikoa
Zein zerga ordaindu behar du ondasun higiezinen trukaketak. Definizioa eta adibideak

Trukaketan, pertsona batek beste bati ondasun bat ematen dio beste ondasun edo eskubide baten truke, ondasun edo eskubide hori berdina edo desberdina izan arren. Higiezina trukatuz gero, higiezin bat ematen da beste eskubide baten truke edo ondasun higigarri edo higiezin baten truke.

1/2011 FAko 26. artikulua.

Trukaketak. Ondasun edo eskubideen trukaketetan, trukatzaile bakoitzak eskuratzen duenaren balio egiaztatuaren arabera ordainduko du zerga, aitortutako kopurua handiagoa denean izan ezik, eta eskuratutako ondasun edo eskubideen izaerari (higikorra edo higiezina) dagokion karga-tasa aplikatuko da.

1. adibidea:

Demagun Mirenek Plentziako etxebizitza trukatzen duela Jonekin eta trukean, Jonen Castroko etxebizitza jasotzen duela. Zenbat zergapeko egitate sortzen dira?

Bi zergapeko egitate sortzen dira, kostu bidezko ondare-eskualdaketei lotutakoak, eskritura berean eta data berean:

  • Plentziako etxebizitzaren eskualdaketa.
  • Castroko etxebizitzaren eskualdaketa.

Zein da Ogasun eskumenduna?

  • Bizkaiko Foru Aldundia, Plentziako etxebizitzaren eskualdaketari dagokionez.
  • Kantabriako Ogasuna, Castroko etxebizitzaren eskualdaketari dagokionez.

Nor da subjektu pasiboa?

  • Jonek, Plentziako etxebizitza eskuratzeagatik, Bizkaian ordainduko ditu zergak.
  • Mirenek, Castroko etxebizitza eskuratzeagatik Kantabrian ordainduko ditu zergak.

Zein da zerga-oinarria?

Higiezin bakoitzaren balio erreala. Plentziako etxebizitza dela eta, Jonek esleitu beharreko gutxieneko balioa balia dezake.

Zenbatekoa da zerga-tasa?

  • Jonek %4ko edo %2,5eko zerga-tasa ordaindu beharko du, etxebizitzaren ezaugarriak eta xedea zeintzuk diren (Foru Arau berriaren 13. artikulua (224 KB)).
  • Mirenek Kantabrian ordaindu beharko ditu zergak, bertan aplikatzekoa den araudiaren eta tasaren arabera.
2. adibidea:

Anderrek Getxon dagoen etxebizitza bat Asierrek Arrigorriagan duen pabiloi batekin trukatzen du. Zenbat zergapeko egitate sortzen dira?

2 zergapeko egitate sortzen dira Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen modalitatean, eskritura publiko berarekin eta egun berean:

  • Getxoko etxebizitza eskualdatzea.
  • Pabilioiaren transmisioa Arrigorriagan.

Zein da ogasun eskuduna?

Bizkaiko Foru Ogasuna, bai Getxoko etxebizitza eskualdatzeko, bai Arrigorriagako pabiloia eskualdatzeko.

Nor da subjektu pasiboa?

  • Asier subjektu pasiboa da Getxoko etxebizitza erosteagatik eta Bizkaian ordainduko ditu zergak.
  • Ander subjektu pasiboa da Arrigorriagan pabiloia erosteagatik, eta Bizkaian ere ordainduko du zerga.

Zein da zerga-oinarria?

Zerga-oinarria higiezin bakoitzaren Balio Erreala da, eta biek Gutxieneko Balio Egozgarria aukeratu ahal izango dute.

Zein da zerga-tasa?

  • Asierrek % 4ko edo % 2,5eko tasa ordaindu beharko du, etxebizitzaren ezaugarrien eta xedearen arabera (1/2011 Foru Arauaren 13. artikulua (238 KB)): % 2,5 ohiko etxebizitza bada eta familia ugaria bada, edo etxebizitza 120 metro karratu eraikitik beherakoa bada, eta, gainera, familia bakarreko etxebizitza bada, lurzatiak 300 metro karratu gainditzen ez baditu; % 4 muga horiek gainditzen dituzten etxebizitzen kasuan edo ohiko etxebizitza ez denean..
  • Anderrek % 7ko tasa ordaindu beharko du, etxebizitza ez diren higiezin orokorrei dagokiena (pabilioiaren kasuan).
Ondasun higiezin baten lagapenak biziarteko pentsio baten trukean

Adibidea:

Demagun Jonek Mikel semeari lagatzen diola Bilboko etxebizitzaren jabetza osoa, urtean ordaindu beharreko 6.000 euroko biziarteko pentsio baten trukean. lagapen horretan, hiru egitate zergapegarri sortzen dira. Jonek 60 urte dauzka. Bilboko etxebizitzaren balio erreala 250.000 eurokoa da.

Gehienez 3 zergapeko egitate sortzen dira.

1. Biziarteko pentsioaren eraketa kostu bidezko ondare eskualdaketaren zergapekoa da (%1eko tasa)

Zerga-oinarria kalkulatzeko (1/2011 Foru Arauaren 12.2.f artikulua), urteko pentsioa kapitalizatu behar da diruaren legezko interes-tasaren arabera, eta biziarteko edo aldi baterako gozamen-arauak aplikatu behar zaizkio.

  • Zein da Ogasun eskumenduna? Ogasun eskumenduna pentsiodunaren ohiko bizilekuari dagokiona da.
  • Nor da subjektu pasiboa? Pentsioduna, Jon.
  • Zenbatekoa da zerga-oinarria? 6.000 x 100/4 = 150.000

    Gozamenaren kopurua kalkulatzeko hurrengo formula erabiltzen da: 89 – 60 = %29

    150.000 x %29 = 43.500

  • Zenbatekoa da zerga-tasa? Tasa %1ekoa da.
2. Kostu bidezko eskualdaketa higiezinaren balioari dagokionez. Balio hori bat dator higiezinari dagokion kostu bidezko ondare-eskualdaketen ziozko tasaren arabera zergapetzen den pentsioaren oinarriarekin
  • Zein da Ogasun eskumenduna? Bizkaiko Foru Ogasuna, eskuratzen den higiezina Bilbo dagoelako.
  • Nor da subjektu pasiboa? Eskuratzailea, Mikel.
  • Zenbatekoa da zerga-oinarria? 43.500 eurokoa, hau da, “kostu bidezko” eskualdaketaren zatia.
  • Zenbatekoa da zerga-tasa? Tasa %4koa edo %2,5ekoa izango da, etxebizitzaren ezaugarriak eta xedea zeintzuk diren (Foru Arauaren13. artikulua).
3. Higiezinaren guztizko balioaren eta pentsioaren zerga-oinarriaren arteko aldea doako eskualdaketa da eta zergapekoa da dohaintza gisa (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onesten duen 4/2015 Foru Arauaren 61.2 artikulua)

Kasu honetan, balioen arteko aldea (250.000 – 43.500 = 206.500) zergapekoa da aitarengandik semearenganako dohaintza gisa, baina kuota osoa kalkulatzeko, 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio zerga-oinarriari ahaidetasuna dela eta.

Loturak

Etxebizitza publikoaren enkantea

Nola zergapetzen da ondasun higiezin baten enkante bidezko esleipena?

Enkante publikoz edo notario, epaiketa zein administrazio bidezko enkanteetan egindako eskualdaketei dagokienez, errematearen prezioa eta esleipen-hartzailearen konturako kargen zenbatekoa izango da zergaren oinarria.

Adibidez:

X jaunak BBK-k Y jaunari bahitutako etxebizitza baten enkante publikoan parte hartu du. Etxebizitzari esleitu beharreko gutxieneko balioa 215.680 eurokoa da. X jaunak ondasun higiezina eskuratu du 150.000 euroko errematearen prezioan.

  • Zerga Oinarria: Errematearen prezioa = 150.000
  • Tasa: %4 (etxebizitza ohiko etxebizitza bihurtzen bada eskuratzailearentzat, aplikatu beharreko tasa %2,5ekoa da, betiere dagozkion betekizunak betetzen baditu).
  • Ordaindu beharreko kuota = 6.000
Dokumentu pribatuetako salerosketak

Hirugarrenen aurrean noiz sorrarazten ditu eraginak kontratu pribatu batek?

Kontratu pribatuei dagokienez, Kode Zibilaren 1227. artikulua aplikatu beharra dago; artikulu horrek honako hauxe ezartzen du: Agiri pribatuaren data hirugarrenei begira zenbatuko da, agiria erregistro publiko batera erantsi edo bertan inskribatu den egunetik; agiria sinatzen duten pertsonetatik edozein hiltzen denetik; edo, agiria funtzionario publikoari eman bazaio horrek duen ogibidearengatik, agiria funtzionario horri zein egunetan eman eta egun horretatik.

Aurreko artikuluan ezarritako kasuetan, titulurako data zehatza daukagu eta hori ez dator bat agiriaren datarekin, baizik eta zendutakoen hiltze datarekin, erregistro batean inskribatzeko datarekin edo funtzionario publiko bati eman zaion datarekin; alabaina, ez daukagu edukiaren edo entregaren berririk, bertan legezko presuntziorik ez dagoelako, eskritura publikoekin gertatzen denaz bestaldera.

Dokumentu pribatuen preskripzio ondorioetarako, ezarrita dago (1/2011 Foru Arauaren 66. artikulua) pribatuen data aurkezten diren egunekoa dela, baldin eta Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako zirkunstantzietariko bat gertatzen ez bada; kasu horretan data horretatik aurrera zenbatuko da.

Etxebizitza eta haren eranskinak eskualdatzea
KOEren MENDEKOA

Oro har, KOEren mendekoak dira partikularrek saltzen dituztenak eta sustatzaileak ez diren BEZen subjektu pasiboek saltzen dituztenak (hau da, bigarren eskualdaketan saltzen direnak).

Zerga tasak:

  • %4. tasa oro har
  • %2,5 Tasa murriztua honako kasu hauetan:
    • Familia ugarien titularrak.
    • 120 metro koadrotik beherako azalera eraikia duten etxebizitzak.
    • * Bi kasuetan,% 2,5eko zerga ordaintzeko baldintzak: aurretik% 2,5 aplikatu ez izana eta higiezinaren xedea ohiko etxebizitza izatea (PFEZaren irizpideak bete behar dira; beraz, arau orokorra da 12 hilabeteko epean etxebizitzan bizitzen hastea eta gutxienez 3 urtez bertan bizitzea).

4/2012 Jarraibidea (112 KB). Lehenengo 6.2

600 eredua: etxebizitza eta haren eranskinak eskualdatzea, KOE/BEZari lotuta
600 eredua: Etxebizitzaren (eta bere eranskinen)

Ondare Eskualdaketa Onerosoei lotutako Eragiketa

Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

Kodeak:

  • Etxebizitzaren eskualdaketa (T27)
  • Eraikitako azalera 120 m2 baino txikiagoa (T28)
  • Ohizko Etxebizitza familia ugaritsuari eskualdatzea (T29)

Subjektu pasiboa: eskuratzailea.

Eskualdatzailea: saltzailea.

ZO: gutxieneko balio egozgarria –GBE– hautazkoa (ikusi GBEari buruzko fitxategia)

Zerga tasa:

  • %4. Etxebizitza oro har (T27).
  • %2,5 Tasa murriztua honako kasu hauetan:
    • Familia ugarien titularrak.(T29)
    • 120 metro koadrotik beherako azalera eraikia duten etxebizitzak.(T28)
    • %2,5eko tasa aplikatzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da:
      • Ohiko etxebizitza, Familia Ugariaren (T29) titularra den eskuratzailea denean.
      • 120 m2-tik beherako eraikitako azalera duen ohiko etxebizitza (T28).
        • 120 metro koadrotik beherako azalera eraikia eta partzelaren azalera, eraikuntzak okupatutakoa barne, 300 metro koadrotik beherakoa duten familia bakarreko etxebizitzen eskualdaketa, erosleen kopurua edozein dela ere.
        • Familia bakarreko etxebizitzatzat hartuko da sarrera independentea, isolatua, binakakoa, atxikia edo ilaran dagoena. Azalera eraikitzat hartuko da abenduaren 3ko 163/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako hiri-ondasun higiezinak zerga-ondorioetarako baloratzeko arau teknikoen 5. arauaren 3. zenbakian ezarritakoa. Idatz-zati honetan aurreikusitako ondorioetarako, negozio-lokalak ez dira etxebizitzen eranskintzat hartuko, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu. (T28).
  • * Bi kasuetan,% 2,5eko zerga ordaintzeko baldintzak:
    • Higiezinaren xedea ohiko etxebizitza izatea (PFEZaren irizpideak bete behar dira; beraz, arau orokorra da 12 hilabeteko epean etxebizitzan bizitzen hastea eta gutxienez 3 urtez bertan bizitzea).
    • Eroslea ezin da % 25etik gorako beste etxebizitza baten jabe izan, erositako etxebizitza dagoen udalerrian. Aurreko etxebizitza ohiko etxebizitza berria erosi eta 2 urte baino lehen saltzen badu, betekizuna betetzat joko da.
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Inprimakineko landa finken zatian soilik adierazi udalerria
  • Dokumentazioa: (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua.
600 eredua: Etxebizitzaren (eta bere eranskinen) eskualdaketa, BEZen mende

BEZari lotutako eragiketa

Eragiketaren deskribapena

Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

BEZaren mende dauden higiezinak (N01)
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa, BEZ gabe.
  • Tasa: % 0,5. Salbuetsita (E50)
  • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Inprimakineko landa finken zatian soilik adierazi udalerria.
  • Dokumentazioa (originala eta fotokopia): eskuratzea islatzen duen dokumentu publiko edo pribatua.
Babes publikoko etxebizitzak

Zein zerga ordaindu behar du babes publikoko etxebizitzen eskualdaketak?
Babes publikoko etxebizitzen lehen eskualdaketa denean, zergapetu beharreko eskualdaketa izango da, BEZ zerga ordaintzetik ez-salbuetsitakoa, eta EJDen mailakako kuota ordaintzetik salbuetsitakoa (1/2011 Foru Arauaren 58.18 artikulua).

Bigarren eskualdaketa denean, zergaren kostu bidezko ondare-eskualdaketen zioz ordaindu beharko du, ondoko kasuetan izan ezean:

  • Eskualdatzailea Administrazio eskumenduna denean.
  • Eskualdatzailea norbanakoa denean, Administrazio eskumendunak eroslea izendatu badu.
  • Loturak

    58.18 artikulua. salbuespenak

Aplikazioa bigarren aldiz etxebizitzan etxebizitzako % 2,5 tasa.
Familia ugaria osatzen duen bikote batek bigarren eskuko etxebizitza bat erosi zuen 2014. urtean. Ondare-eskualdaketen ziozko zergak ordaindu zituen, % 2,5ean eta ez % 4an, horretarako ezarrita zeuden baldintzak betetzen zituelako. 2016. urtean etxebizitza berri bat erosi dute. Beraz, 2014. urteko % 2,5eko tasari uko egin diezaioke tasa hori 2016. urtean aplikatzeko?

Bikoteak bere egoera arau dezake, baldin eta dagoeneko 3 urteak igaro ez badira, hau da, PFEZn ohiko bizilekua etengabeko egoitza izateko kontuan hartzen den 3 urteko epea amaitu ez bada.

Hiru urte horiek igaro badira, etxebizitzak baldintza guztiak bete ditu eta ezin da ezer arautu; kasu horretan, salerosketa berriari % 4a aplikatuko litzaioke.

Baina epe hori igaro ez bada, egin daiteke. Familia horri dagokionez, 2 urte bakarrik igaro dira eta, orduan, 2014ko egoera arautu eta % 2,5eko tasa aplikatu ahal izango luke; hots, tasa txikiena 2016. urtean aplikatu nahi izanez gero, 2014ko aitorpena aldatu beharko luke eta % 4ko tasari dagozkion zergak ordaindu.

Horrez gain, Errentaren gaineko Zergari dagokionez ere arautu beharko luke familiak bere egoera.

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko FA, 13. art. (224 KB)

Egoera arautzeko modua

2014. urtean aurkeztutako aitorpenari autolikidazio osagarria aurkeztu beharko litzaioke (600 eredua).

osagarria

Etxebizitzaren esanahia
Zer da, oro har, etxebizitza, babes publikoko etxebizitza eta ohiko etxebizitza?

1/2011 Foru Arauan etxebizitza terminoa agertzen zaigu zenbait alditan. Funtsean hiru dira aurki ditzakegun etxebizitzak:

  • Etxebizitzatzat hartzen da oro har ( % 4ko zerga-tasa aplikatzeko) (1/2011 FAren 13. artikulua):

    Etxebizitzak eskualdatzea, oro har, garaje-plazak barne, gehienez ere bi unitaterekin eta eranskinak, eraikin berean kokatuta egonik, batera eskualdatzen badira, % 4ko zerga ordainduko du.

    Era berean, eskubide errealen eraketa eta lagapena, bermekoak izan ezik, oro har etxebizitzen gainekoak badira, garaje-plazak barne, gehienez ere bi unitate eta eranskinak, eraikin berean kokatuak, batera eskualdatzen badira, bai eta kostu bidez eskualdatzen badira baserriaren jabari osoa edo biziarteko gozamena eta haren jabetzak, Euskal Zuzenbide Zibilean araututako tronkaleko senideen alde egiaztatzen badira, % 4ko zerga ordaindu beharko dute.

    Ez dira etxebizitzen eranskintzat hartzen negozio-lokalak, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu.

  • Babes publikoko etxebizitzatzat honakoa hartzen da 1/2011 Foru Arauaren 58.12 c) artikuluaren :

    OEZ-EJDtik salbuetsita egongo dira honako eragiketa hauek: Behin betiko kalifikazioa lortu ondoren, babes publikoko etxebizitzen lehen eskualdaketa formalizatzeko egiletsitako eskritura publikoak, EJDen gaineko kargari dagokionez.

    Babes publikoko etxebizitzaren kontzeptuaren barruan sartuko dira, soil-soilik, etxebizitzak eta horiei atxikitako eranskinak.

  • Ohiko etxebizitzari buruzko kontzeptua

    Ohiko etxebizitza ezinbesteko beharkizuna da kostu bidezko ondare eskualdaketaren (KBOE) modalitatean tasa murriztua aplikatzeko eta ohiko etxebizitzaren eskuraketarako zuzendutako mailegu baten bermean osatutako hipoteketan salbuespena egoteko.

    Ohiko etxebizitzatzat hartzen da PFEZren 13/2013 Foru Arauaren 87. artikuluan horrelaxe definitzen dena:

    • Zerga honen ondoreetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da zergaduna hiru urtean jarraian bizi den etxebizitza.
    • Hala ere, etxebizitza ohikoa izan dela joko da, epe hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean, edo ezinbestez etxebizitzaz aldatzera behartzen duten beste zirkunstantzia batzuk gertatzen direnean, hala nola: etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo berarekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikote lagunaren ezintasun mailara edo Zergaren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duen pertsonarenera; senar-emazteak banantzea, izatezko bikotea desegitea, lantokia aldatzea, lehen enplegua edo beste bat lortzea, inguruabar ekonomikoengatik aipatu aldian etxebizitzaren ordainketari aurre ezin egin izatea, edo antzeko beste egoerak gertatzea.
    • Ohiko etxebizitzaren kontzeptutik kanpo geratuko dira lorategiak, parkeak, igerileku eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitza bera ez diren elementu guztiak. Aldiz, elementu horiek kontzeptu horren barruan sartuko dira etxebizitzarekin batera erregistro-finka bakarra osatzen dutenean.
    • Familia unitateko kideak ondasun higiezin hiritar baten baino gehiagoren titularrak direnean, ondasun horietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, familia unitateak bere bizitza-interesen eta harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen gune nagusitzat duena hartuko da ohikotzat.

Loturak

Ondasun higigarriak eskualdatzea
Orokorrean, higiezinen eta abereen eskualdaketak KOEren mendekoa daude eta %4 aplikatuko da, baita haien gaineko eskubideak eratu eta lagatzen direnean ere, salbu eta berme-eskubide errealak eratu eta lagatzen badira edo FA 1/2011ko artikulu 13 f) letran ezarritako kasuetako batean bagaude.
  • Araubidea
600 eredua: Ontzia, Karabanak eta atoiak
600 eredua: Ontzia

Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa:

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
    • Ondasun higigarrien eskualdaketa: eragiketaren kodea (T20).
  • Subjektu pasiboa: Eskuratzailea.
  • Igorlea: Saltzailea.
  • Zerga-oinarria: Prezioa (Administrazioak egiaztatu beharko du)
  • Mota: % 4.
  • Dokumentazioa: Salerosketa kontratua eta ontziaren ezaugarriak jasotzen dituen dokumentazioa.
  • 2. orria: Ez dago aurkeztu beharri
600 eredua: Karabanak eta atoiak
Nola ordaindu behar da norbanakoen arteko karabanen salerosketen gaineko karga?

Honelako eskualdaketak Eskualdaketa Atalak kudeatzen ditu (ez Ibilgailuen Atalak).

Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga likidatu behar da 600 eredua aurkeztuta.

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
    • Ondasun higikorren eskualdaketa (T20)
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
  • Tasa: Salerosketa kontratuan ezarritako prezioaren %4
  • Dokumentazioa:
    • Salerosketa kontratua (jatorrizkoak eta fotokopiak).
    • Ibilgailuaren dokumentazioa (jatorrizkoak eta fotokopiak): zirkulazio baimena, IAT txartela“ibilgailuaren” dokumentazioa.
    • Eroslearen eta saltzailearen NANen fotokopiak.
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
600 eredua: Autoak enkantean adjudikatzea eta adibidea

Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa.

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
    • Ondasun higikorren eskualdaketa: Eragitaren kodea (T20)
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: Eskualdatzailea (hau da, enbargatua)
  • Zerga oinarria: Errematearen prezioa (enkantean adjudikatua)
  • Zerga tasa: %4.
  • Dokumentazioa: dokumentu judiziala soilik. Ibilgailuaren dokumentazioa ez da beharrezkoa.
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
Sozietateen partaidetzen eskualdaketak
OE-EJD Zergaren eraginpekoak dira sozietateen partaidetzen eskualdaketak? Zeren arabera ordaindu behar dute zerga?

Bai, BEZ zergaren edo OEZ zergaren eraginpekoak izan daitezke.

Arau orokorra: baloreen kostu bidezko eskualdaketa-eragiketak salbuetsita daude BEZ eta OEZ zergak ordaintzetik.

Zerga-itzurpenaren aurkako arauak: baloreen eskualdaketa arau orokorraren salbuespenetik kanpo geratzen da eta, hortaz, kostu bidezko ondare eskualdaketen ziozko zerga ordaindu behar du OEZ-EJD zergari dagokionez:

  • Sozietateari lotutako baloreen aktiboaren %50 gutxienez Espainiako lurraldean kokatuta dauden higiezinek osatzen badute edo Espainiako lurraldean kokatuta dauden higiezinek osatutako aktiboa (gutxienez %50eko aktiboa) daukan sozietate baten kontrola edukitzeko baloreak badauzka; betiere eskualdaketaren bidez erakundearen kontrola hartzen bada edo, kontrola eskuratuta, partaidetza-kuota handitzen bada.
  • Eskualdatutako baloreak ondasun higiezinen ekarpenen trukean jasotzen badira, betiere ekarpen-dataren eta eskualdaketa-dataren artean 3 urteko epea igaro ez bada.

Ondoko eskualdaketak ere ez dira aurreko salbuespenetik baztertzen eta, beraz, zerga ordaintzetik salbuetsita daude:

  • Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartzen diren baloreen eskualdaketak, betiere eskualdaketa egiten bada negoziatzeko onartzen diren datatik gutxienez urtebetera.
  • Eskualdaketa salmenta edo eskuraketa eskaintza publikoen bide zegiten bada.
Aktiboaren zenbaketa, horren %50, gutxienez, higiezinez osatuta dagoenean.
Nola zenbatzen da sozietate baten aktiboa horren %50, gutxienez, higiezinez osatuta badago? (Balore Merkatuei buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 18. artikulua)
  • Ez dira ondasun higiezintzat joko administrazio-emakidak.
  • Ondasun guztien kontabilitate-balio garbien ordez, ondasun horiek eskualdaketa-datan zeukaten balioa aitortu behar da.
  • Sustapenean eta eraikuntzan jarduten duten enpresen aktibo zirkulatzailearen barruko higiezinak ez dira kontuan hartuko; bai, ordea, lursailak eta orubeak.
  • Zenbaketa eskualdaketa-datan egin behar da. Horren haritik, subjektu pasiboak aktiboaren inbentarioa egin behar du data horretan eta administraziora bidali.
  • Zenbatu beharreko guztizko aktiboari 12 hilabetean edo epe laburragoan mugaeguneratzen den besteren finantzaketaren zenbatekoa gutxiagotu behar zaio, betiere eskualdaketa-datatik aurreko 12 hilabeteren barruan lortu izan bada.
Adibideak Partaidetza eskualdatzea ondasun-erkidegoetan

Ez, ez dira parekoak. Beraz, ezin zaie aplikatu balioen eskualdaketarako araututa dagoen salbuespena.

ADIBIDEAK

  1. Erkideetako batek erkidegoan daukan partaidetza kanpoko beste bati saldu dio.

    Kostubidezko ondare eskualdaketen mende egongo da eta %7an edo %4an zergapetuko da, saltzen dena higiezina edo bestelako ondasun edo eskubidea izatearen arabera.

    Zerga oinarria: eskualdatutako ondasunen balio erreala (3/1989 Foru Araua-ren 10. artikulua - Foru Arau berriaren 12. artikulua). Hau da, ondasun erkidegoaren ondasun eta eskubideen balio erreala, eskualdatu den portzentajeari aplikatuta.

  2. Erkideetako batek erkidegoan daukan partaidetza beste erkide bati saldu dio.

    Eskualdaketa hau %4ko edo %6ko tasaren mende legoke, ondasun erkidegoa osatzen duten ondasunen izaera higikorra edo higiezina izatearen arabera, aurreko kasuan bezala. Gainera, sozietate eragiketa bat egin daiteke (4/2012 Jarraibidea, 4. eta 11. puntuak)

    Adibidez, bi erkide bakarrik badira eta haietako batek bere zatia besteari saltzen badio, eskualdaketa %4an egingo da, eta ondasun erkidegoa desegingo da. Horrela, Sozietate Eragiketen mendeko eragiketa bat egingo da, sozietatearen desegite-likidazio kontzeptupean, eta hori erkidegoak une horretan dauzkan ondasun eta eskubideen %1ean zergapetuko da.

  3. Erkideetako batek bere partaidetza gainerako erkideei dohainik eman dio.

    Erkidea badoa eta gainerakoek beraren zatia partekatzen dute. Ez da preziorik ageri. Dohaintza bat litzateke hori; dohaintzetara joatea ez badute, prezioa jarri beharko diote.

    Gainera, bi erkidego bakarrik badira eta batak besteari bere zatia uzten badio, Dohaintzetara joan ez ezik, Sozietate Eragiketen mendeko eragiketa gertatuko da, sozietatea desegin-likidatu egingo delako.

  4. Erkideetako batek bere partaidetza kanpoko bati dohainik eman dio.

    Dohaintzen mende geratuko litzateke, aurreko kasuan bezala.

    Mozkinak kalkulatzeko portzentajeak aldatzea, baina Ondasun-Erkidegoko partaidetzaren portzentajea aldatu gabe.

    Adibidez, bi erkidek (Ak eta Bk) ondasun erkidego baten %50na daukate. Erdibana daukate, baina aurten Ak inoren kontura lan egin du; beraz, ez du klaserik eman.

    Horregatik, erabaki dute aurten Bk mozkinen %90 bereganatuko dituela eta Ak %10. Halere, oraindik ere akademiaren %50 Arena da eta beste %50 Brena.

    Haiek, nahi badute, adostu ahal dute, mozkinak banatzerakoan, bakoitzak erkidegoan dauzkan ondasunen portzentajeaz gain beste faktore batzuk kontuan izatea, adibidez, bakoitzak egin duen lan pertsonala. Arazoa errentan izango dute.

    Gure zergarako, erkidegoaren portzentajeak aldatzen ez diren heinean, ez dago modalitatekoetako batean ere.

Errentamendua eta erosteko aukera
Ondare Eskualdaketak eta egintza juridiko dokumentatuak: Arrendamenduaren kasuak

ERRENTAMENDUAK:

25.04.23tik aurrera, erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduetarako zergaren salbuespena ezartzen da (Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen etxebizitzak).

1. BEZa ordaindu behar duten etxebizitzak, BEZik gabe (1. entrega, sustatzaileak errentan ematen duena)

  • Errentatzea BEZen mende geratzen da, etxebizitza erabilerarako errentamendua denean ere (1994/7 BEZaren 20.23.b art.)
  • Erosteko aukera, BEZen mende.
  • EJDen %0,5ari lotuta geratuko da eskritura publikoan dokumentatzen bada.

2. 1. puntua betetzen ez duten eta ondare-eskualdaketen mende dauden etxebizitzak.

2011/63 FD OE-EJD Araudiaren 10. art. Errentamenduak.

  • Errentamendua:KOEren mendekoa.
    • Subjektu pasiboa: errentaria.
    • Zerga oinarria: hileko batez besteko errenta.
Adibidea:
  • 2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 100 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 200 eurokoa.
  • Batez besteko errenta = [(100 x 12) + (200 x 12)] / 24= 150 euro.
  • Zerga-oinarria: 150 euro.
  • Kuota: 43,25 euro.
 Zerga-oinarria: Hileko batez besteko errentaren zenbatekoa  Zerga kuota
Tartea, eurotan Euro
0,00 - 300,00 43,25
300,01 - 900,00 130,00
900,01 - hortik gora 1,50 10 euro edo zatikiko
  • Erosteko aukera: KOEren mendekoa
    • Subjektu pasiboa: errentaria.
    • Zerga oinarria: bietan handiena, aukerarako itundutako prezioa, edo ondasunaren balio egiaztatuaren %5.
    • Tasa: %4.

2011/1 FA 12.2.l art.

3. Lokala (errentamendu EZ finantzarioa)

Errentamendua zein erosteko aukera zergapetuak dira eta ez dira salbuetsi gabeak BEZari dagokionez. Beraz, EJD zerga ordainduko behar dute eskritura publikoan dokumentatzen badira.

  • Errentamendua dela-eta, EJD zerga ordaindu behar da (hileko batez besteko errentaren gaineko % 0,5), eratzen denean.
  • Erosteko aukera dela-eta ere % 0,5 ordaindu behar da; portzentaje hori bi hauen arteko handienari aplikatuko zaio: erosteko aukera edo (ezaguna bada) lokalaren prezioaren % 5.

600 eredua: Etxebizitzaren errentamendua
600 eredua: Erosteko aukera

Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).

  1. Erosteko aukera, KOEren mende (T02)
  2. Erosteko aukera, BEZen mende (N33)

Subjektu pasiboa: errentaria.

Eskualdatzailea: errentatzailea.

Zerga oinarria: bietan handiena, aukerarako itundutako prezioa, edo ondasunaren balio egiaztatuaren %5.

Zerga tasa:

  • KOEren mende: % 7 higiezin orokorretarako edo % 4 etxebizitzetarako.

    %4ko zerga ordaintzen dutenek, erosteko aukera gauzatzean % 2,5eko tasa murriztua aplikatzeko aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte (2011/1 FAren OEZ-AJD 13.c) art.) itzulketa eska dezakete, % 4 eta % 2,5 tasan ordaindutakoaren arteko aldeagatik.

    2011/1 FA aplikatzeko 4/2012 Jarraibidearen 6.3 puntua

  • BEZen mende: %0,5.

Errentamendurako eta erosteko aukerarako dokumentazio komuna: alokairu kontratua (jatorrizkoa eta fotokopia)

2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.

Etxebizitzaren alokairua formalizatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa
Partikularren arteko mailegua
  • Norbanakoen arteko mailegua” esaten bazaie ere, benetan mailegu horietan mailegu-emailea norbanakoa da (hau da, BEZaren ondoreetarako, ez du enpresaburu edo profesional modura jarduten), eta berdin da mailegu-hartzaileak (dirua jasotzen duenak) norbanako modura, enpresaburu zein profesional modura jarduten duen.
  • Mailegu-emaileak enpresaburu edo profesional modura jarduten badu, maileguaren eraketa BEZaren kargapean egongo da, eta, beraz, ez da egongo kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergaren kargapean, mailegu-hartzaileak partikular modura jardun zein ez jardun.
  • Helburua edozein dela ere, dagokion aitorpen-likidazioa aurkeztu behar da Ogasunean; izan ere, KPOren mende dago, baina salbuetsita, bai dokumentu pribatuan bai dokumentu publikoan eratzen bada, hipoteka-bermearekin edo gabe.
  • Hipoteka-bermea duen agiri publikoaren kasuan, hipoteka ezerezten denean, egintza juridiko dokumentatuen modalitatearen arabera tributatuko du, mailegua Ohiko Etxebizitza erosteko erabiltzen denean izan ezik, hori ere salbuetsita egongo bailitzateke ohiko etxebizitzarako erabili izanagatik.

1/2011 Foru Araua, Ondare Eskualdaketen gaineko Zergari buruzkoa. 9.1 eta 58.15

Partikularren arteko mailegua: Aurkezteko baldintzak

600 eredua

Mailegu-kontratuan parte hartzen duen pertsona bakoitzak inprimaki bat aurkeztu behar du, irabazpidezko araubide ekonomikoan dauden senar-emazteak direnean izan ezik; kasu horretan, ezkontideetako bat baino ez da jaso behar kontratuan.

Eredua betetzeko jarraibideak:

  • Subjeto pasiboa: Mailegu-hartzailea (dirua jasotzen duen pertsona edo pertsonak)
  • Eskualdatzailea. Mailegu-emailea edo mailegu-emaileak Bigarren mailegu-emaila eta hurrengoak, baldin badaude, inprimakiaren bigarren orrialdearen beheko aldean jarri behar dira.
  • Dokumenuaren datuak: data eta deskribapena, dokumentu pribatu bada. Gainerako laukiak, eskritura publikoa bada.
  • Aurkezlea: dokumentua aurkezten duen persona edo subjektu pasiboa. Ez du baimenik behar.
  • Aitortutako balioa: mailegatzen den diru-kopura.

Mailegu-kontratua: kopiarekin batera aurkeztu

Gutxieneko baldintzak:

mailegu jasotzen duten pertsonen egoitza fiskala Bizkaian egotea.

Dokumentuaren barruan: kontratuan parte hartzen duten personen identifikazioa, NAN zenbakiak eta helbideak, mailegatzen den diru-kopurua, itzultzeko epea, interés-tasa (interesik ez bada eskatzen, agirian adierazi), eta, azkenik, data eta parte hartzen duten guztien sinadurak.

  • Bizkaian bizi diren mailegu-emaileen NANaren kopiak.
  • Bankuko transferentziaren/diru-sarreren kopia. DERRIGORREZKOA da mailegu-emaile eta mailegu-hartzaile guztien artea egitea. Gainera, ezinbesteko baldintza da maileguaren aurkezpena formalizatu baino lehen egitea.
  • Aurkezteko epea: 30 egun baliodun (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduta) mailegu-kontratuaren datetik aurrera
Partikularren arteko mailegua.Ondare eskualdaketa eta EJDaren gaineko zerga

Hurrengo orrian izapide honen buruzko informazio osoa duzu:

Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta EJDaren gaineko zergan partikularren arteko mailegua?

NOLA AURKEZ DEZAKE?

Internetez, Egoitza electronikan identifikatu eta sartzeko sistemen bidez (Bak, BakQ, NAN elektronikoa, etab.) .

Izapiderako zuzeneko sarbidea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, izapidea egin ahal izateko orrira sartuko da zuzenean)

AGIRI HAUEK ERANTSI BEHAR DITUZU:
  • 600 eredua Beteta.
  • Mailegu-kontratua.
  • Bankuko frogagiria/sarrera (mailegua formalizatu aurretik mailegu-emailearen eta mailegu-hartzailearen artean egina).
  • Bizkaian bizi ez diren mailegu-emaileen NANa.
Beste kontu batzuk
Mailegua jabe partikularren artean eta kenkaria etxebizitzan
Zein dokumentaziorik aurkez dezaket PFEZaren nire aitorpenean kenkaria eskuratu al dezaket nire ohiko bizitokia erosteko partikular batengandik eskuratu dudan maileguarengatik?

Errentaren gaineko aitorpenean kenkaria eskuratu ahal izateko, hurrengoak ekarri behar dira:

  • 600 inprimakia, zigilatuta
  • maileguaren agiri pribatua
  • Eta urtero beste agiri ordaindu dena frogatzeko.

Aintzat hartzeko, mailegua eratu, eta hurrengo 30 egun baliodunen barruan, zera aurkeztu behar da:

  • 600
  • mailegua hartzen duenaren eta mailegua egiten duenaren datuak biltzen dituen dokumentu pribatua;
  • utziko den kopurua eta ohiko etxebizitzarako erabiliko dela adieraztea,
  • eta korrituen %a (horrelakorik egonez gero).
  • Halaber, guztien NANa eta haren fotokopia aurkeztu beharko dira.
Loturak

Eredu 600 nola egin tramiteak eta aurreko ordua eskatu


 
BFAren alde hipoteka eratzea
  • Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa, hipoteka eratzen duena partikular bat bada. 
  • Egintza Juridiko Dokumentatuei lotutako eragiketa, hipoteka enpresaria edo profesionala bada.

Bi kasuetan, eragiketa salbuetsita dago.

  • 600 ereduan:
    • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta)
    • Eragiketaren kodea: E 50
    • Subjektu pasiboa: Bizkaiko Foru Aldundia
    • Eskualdatzailea: Hipoteka osatzen duena
    • Zerga-oinarria: Hipoteka-erantzukizun osoa.
    • Dokumentazioa (jatorrizkoa eta fotokopia): hipoteka eratzeko agiria
    • 2. orria: ez da aurkeztu behar
  • Hipoteka ezeztatzea kitatze normal gisa tributatuko da, subjektu pasiboa  Bizkaiko Foru Aldundia da. Foru egoitzetan sartzearekin zerikusia duten kasuetarako bakarrik da salbuespena.
Dohaintza modala

600 Eredua:
Kostu bidezko ondare eskualdaketen zergapeko eragiketa:

  • Eragiketaren deskripzioa: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin. Eskualdaketa baten modura betetzen da. Dagokion eragiketaren kodea jarriko dugu (T01, T27, T28, T29…) (jarraibideen orrian daude zerrendatuta).
  • Zerga-tasa: Ondasun-motaren arabera (%7, % 4 edo % 2,5).
  • Subjektu pasiboa: Eskuratzailea (dohaintza-hartzailea).
  • Eskualdatzailea: Dohaintza-emailea
  • Zerga-oinarria: subrogatzen den eta ordaintzeko dagoen zorraren printzipala.
  • 2. orria: Datuak bete, hiri- edo landa-finken deskripzioarekin. Inprimakiaren landa-finken zatian, udalerria bakarrik jarri.
  • Dokumentazioa: dohaintzaren agiri publikoa (normalean) (jatorrizkoa eta fotokopia).
Zer da dohaintza modala?

Oraindik amortizatu gabeko zorra daukan hipoteka-karga duen higiezin baten dohaintza da. Dohaintza modala sortzeko, beharrezko da dohaintza-hartzaileak ordaintzeko dagoen zorra bere gain hartzea edo horretan subrogatzea.

  • Subjektu pasiboa: dohaintza-hartzailea.
  • Zerga-oinarria: subrogatzen den eta ordaintzeko dagoen zorraren printzipala.
  • Zerga-tasa: higiezinari dagokiona (%7, % 4 edo % 2,5).

Araudia:

Fidantza

Zergak EJD bidez ordaintzen dira baldin eta fidantza eratu duena BEZaren subjektu pasiboa bada. BEZaren subjektu pasibo baten eratu badu, inskribatu ezin dela eta EJDren kargapean ez dagoela ulertuko da.

Maileguarekin batera Abala edo Fidantza eratzeagatik ez da zergarik ordaindu behar (maileguaren eraketa gisa soilik aurkezten da). Mailegu baten bermea izango den hipoteka, bahi edo antikresiaren fidantzak eta eskubideak eratzen direnean, maileguagatik soilik ordainduko da zerga, baldin eta bermea mailegua ematen den aldi berean eratzen bada, edo mailegua ematen denean bermea jarriko dela aurrez ikusita badago.

Araubidea:

600 Eredua: Fidantza

Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa, hura osatzen duena BEZaren subjektu pasiboa ez denean.

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta). 
    • Fidantza: Eragiketaren kodea (T15)
  • Subjektu pasiboa: fidantza-hartzailea (normalean bankua)
  • Eskualdatzailea: fidatzailea (fidantza jarri duena, partikular bat izango da)
  • Zerga-oinarria: fidantzatutako kapitalaren printzipala, besterik zehazten ez bada.
  • Zerga-tasa: % 1.
  • Agiriak (jatorrizkoak eta fotokopiak): fidantza eratzeko agiri publiko edo pribatua.
  • 2. orria: ez da aurkeztu behar.
  • Non aurkeztu eta sartu, hala badagokio, 600 eredua: Subjektu pasiboaren egoitza fiskaleko edo ohiko bizilekuko ogasunean.

Araudia:

Mailegu baten nobazioa, abal-emaileak sartuta,ondare-eskualdaketen pean dagoen jarduera da?

Mailegu baten nobazioa, abal-emaileak sartuta, jatorrizko maileguan egongo ez balira, edota jatorrizko abal-emaileen ordez beste batzuk jartzea, kostu bidezko ondare-eskualdaketen pean dagoen jarduera da, fidantza-eraketa bezala, betiere abal-emailea pertsona fisikoa bada.

  • Subjektu pasiboa: Erakunde hartzekoduna
  • Eskualdatzailea: Abal-emaile berria (pertsona fisikoa).
  • Zerga-tasa: % 1.
  • Zerga-oinarria: Fidantza edo abala emandako kopuruen printzipala, bestelakorik zehazten ez bada.
Gozamena
Gozamenerako eskubide erreala eratzea

Kode Zibileko 467. artikulua: Gozamenak besteren ondasunak gozatzeko eskubidea ematen du. Haien forma eta substantzia gorde beharra ezartzen du, salbu eta haien eraketa-tituluak edo legeak besterik baimentzen badute.
Gozameneko eskubide erreal baten eraketaren bidez, jabetza osoa zatitzen da: gozamenean eta jabetza soilean zatituko da.
Gozamenak gozamendunari ematen dio gozamena erabiltzeko eta gozatzeko eskubidea, gainerakoen aurrean. Ez du edukitza ematen, jabe bakarra denak gordetzen baitu. Hau da ia ondasunaren jabea, erabilerarik gabe, gozamendunari lagata.

Jabetza osoaren zatikatzea jabetza soilean eta gozamenean

Zein negozio juridiko motagatik sor daiteke jabetza osoaren zatikatzea jabetza soilean eta gozamenean?
 

Zatikatze hori eta finkapena, behin gozamena iraungi ostean, doako edo kostubidezko zenbait negozio juridikoren eraginez sor daiteke:

Doakoak:

  1. Zatikatzea gozamenaren eta jabetza soilaren oinordetza, tituluagatik.
  2. Jabetza soilaren dohaintza, gozamenaren erreserbarekin.
  3. Gozamenaren dohaintza, jabetza soilaren erreserbarekin.
  4. Gozamendunak onartuta daukan gozamenari uko egitea (garbia eta soila bada ere, zerga-eraginetarako gozamendunak jabe soilari egindako dohaintza gisa hartuko da).

Kostubidezkoak:

  1. Gozamenaren kostubidezko eraketa, hirugarren bati zuzenduta.
  2. Gozamenaren eraketa, erreserba bidez, jabetza soila eskualdatzerakoan.
  3. Gozamen eskubidearen eskualdaketa, eskubide erreal baten titularrak egindakoa (kontuz, iraungitzea epea amaitzean edo lehen gozamenduna hiltzean gertatuko da).
  4. Jabe soilari dagokion finkatze bidezko gozamenaren iraungitzea.
Zein zergaren mende dago gozamenaren eraketa?
Doako eraketaren kasuan, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren mende egongo da. 

Bai eraketa, baita ondorengo jabariaren finkatzea ere. (Heriotza biziarteko gozamenean edo epea igarotzea aldi baterako gozamenean).

Kostu bidezko eraketaren kasuan,
1. BEZa ordaindu beharko da, baldin eta:
  • Eskubide erreala eratu duen jabea BEZen subjektu pasiboa bada haren jardueraren egikaritzan eta enpresa-ondarearen kide den ondasun bati badagokio.
  • Jabea BEZen subjektu pasibo bihurtutako partikular bat bada eragiketaren eraginetarako:

    ordaina errenta gisako aldizkako zenbateko bat den kasu guztietan gertatzen da (BEZari FA 5. art.) eta higiezinak: etxebizitzak, horien eranskinak barne; landa-finkak, abeltzaintza independentera zuzendutako eraikinak izan ezik.

BEZi lotutako kasuetan, EJDren kuota mailaketaren mende ere egon daiteke (%0,5), eskritura publiko bidez dokumentatzen bada (1/2011 FAren 44. art.).

2. a Kostu bidezko ondare-eskualdaketak, gozamena kostu bidez eratzen den gainerako kasuetan, baldin eta::

  • Jabea partikular bat denean.
  • BEZen subjektu pasiboa den jabea.

Higiezinen kasuan, BEZen mende eta BEZetik salbuetsita (BEZari FA 20 BAT 23 art.) egongo dira (20 BI art.) ondorengo higiezin moten gaineko gozamenaren eraketa: etxebizitzak, horien eranskinak barne; landa-finkak, abeltzaintza independentera zuzendutako eraikinak izan ezik.


Araubidea:

Gozamen motak
Nolakoa izan daiteke gozamenari dagokion eskubide erreala? 
  1. Aldi baterakoa, epealdi jakin baterako.
  2. Biziartekoa, erabilera eta luperketa jaso duena bizi den bitartekoa. Gehienetan, pertsona bakar baten aldekoa izaten da baina zenbait pertsonaren aldekoa ere izan daiteke.
  3. Mistoak. Aldi baterakoaren eta biziartekoaren arteko nahasketa.
  4. Biziarteko gozamen bateratuak, bi pertsonaren edo gehiagoren aldekoak, bizirik dagoenaren aldeko gehitzearekin.
  5. Ezkontideak ez diren zenbait pertsonaren aldeko oinordetza gozamenak.
  6. Ezkontideen aldeko oinordetza gozamenak.
Pertsona juridiko baten aldeko gozamena eratu al daiteke?

24ko 1/2011 FA 12.2.a art. hirugarren paragrafoa zehaztutakoaren arabera, pertsona juridiko baten alde eratutako gozamena 30 urte baino gehiagorako edo zehaztu gabeko epealdi baterako ezarriko balitz, zerga arloari lotuta, baldintza erabakigarriaren mende egongo den jabetza osoaren eskualdaketa gisa hartuko litzateke.
Justifikazioa Kode Zibilaren 515. artikuluan jasotako debekuan datza, herri baten edo Korporazio edo Sozietate baten aldeko gozamena 30 urte baino gehiagorako ezin dela eratu baitago zehaztuta.

Gozamen-motak eta kalkulu-adibideak
Gozamenak daukan portzentajearen kalkulua eta motak

Nola kalkulatzen da jabetza osoan gozamenak daukan portzentajea? 

  1. Aldi baterako gozamena
  2. Biziarteko gozamena
  3. Gozamen mistoa
  4. Biziarteko gozamen bateratua, bi pertsonaren edo gehiagoren aldekoa, bizirik dagoenari gehituta
  5. Oinordetza gozamena, ezkontideak ez diren zenbait pertsonaren alde
  6. Oinordetza gozamena, ezkontideen alde egindakoa
  7. Nola kalkulatzen da jabetza soila?

Arau zibilek ez dituzte ezartzen jabetza osoan gozamena eta jabetza soila adierazten duten portzentajeen kalkulurako erregelak baina bai, ordea, Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, Oinordetzen gaineko Zergak eta antzeko arau fiskalek.

1. Aldi baterako gozamena

  • Ondasunaren balioaren % 2ren bidez kalkulatzen da urte bakoitzerako, % 2ko gutxienekoarekin eta % 70eko maximoarekin.
  • Gozamena urtebete baino gutxiagorako baldin bada, ondasunaren balioaren % 2ren arabera kalkulatzen da,
  • % 2 urteko, urtea baino epe txikiagoak baztertuta eta kontuan hartuta muga maximoa.

2011/63 OE-EJD Araudiren 6. art.

Adibidea:

Aldi baterako gozamena zortzi urte eta erdirako, eslei daitekeen gutxieneko balioa 100.000 eurokoa daukan lonja bati dagokiona. Zein da zerga-oinarria?

Ondasunaren balioaren % 2 urte bakoitzeko, gutxienez % 2 eta gehienez % 70.

100.000 euroren % 16. Zortzi urte horiek aldi baterako gozamenaren % 2rekin biderkatuta kalkulatzen da (urte batera iristen ez den epealdia ez da zenbaten).

2. Biziarteko gozamena

Gozamenari dagokion portzentajea kalkulatuko dugu formula honetan oinarrituta:

(89 – gozamendunaren adina gozamena eratzerako unean) %

% 70eko muga maximoarekin eta % 10eko gutxienekoarekin.

1. adibidea

Mariak (60 urte) 100.000 euroko balioa duen etxebizitza baten biziarteko gozamena heredatzen du.

Biziarteko gozamenaren balioa hau izango litzateke:

  • Gozamenaren balioa: 89-60 = % 29
  • Zerga-oinarria: 100.000ren % 29 = 29.000 €
  • Jabetza soila gainerako % 71 izango litzateke, 71000 €.
2. adibidea

84 urteko pertsona baten aldeko biziarteko gozamena eratzen da 500.000 euroko balioa duen etxebizitza baten gainean.

Gozamenaren balioa: % 89-84: 5, baina 1/2011 Foru Arauak gutxienekoa % 10ean finkatzen du.

3. Gozamen mistoa

El usufructo se valora aplicando las reglas del usufructo temporal o vitalicio, aquél que le atribuya mayor valor.

4. Gozamena aldi baterako gozamenaren edo biziarteko gozamenaren arauak aplikatuta balioesten da, balio handiagoa ematen diona.

Gozamena gazteenaren adina kontuan hartuta balioesten da. Gozamendunak, kasu horietan, gozamenaren zerga egitatearen subjektu pasibo solidarioak dira, banandutako likidazioak gauzatu beharrik izan gabe. Gozamendunetako bat hiltzean, gainerakoei dagokien gehitzeak ez dakar inolako likidaziorik. Azken gozamenduna hiltzen denean, jabetza soilaren likidazioa gozamenaren balio osoari dagokion bateratzearen ondorioz gauzatu behar da.

Adibidea

Ak Bren eta Cren alde biziarteko gozamen bateratua eratu du 2010ean, bizirik dagoen gozamendunaren aldeko gehitzearekin. Bk 50 urte ditu eta Ck 55, zergaren eraketa eta sortzapen datan.

Kalkulua:

Gozamenaren balioa: 89-50 = % 49.

Jabetza soilaren balioa: 100-49 = % 51.

C 2012an hilko balitz, ez litzateke inolako likidaziorik egongo.

B 2020an hilko balitz, une horretan jabe soilak bere jabetzari kentzen zaion % 49 finkatuko luke, higiezinak 2020an daukan benetako balioan oinarrituta.

2011/63 OE-EJD Araudiren 7. art.

5. Oinordetza gozamena, ezkontideak ez diren zenbait pertsonaren alde.

Gozamena gazteenaren adina kontuan hartuta balioesten da. Eskubidearen egikaritzari ekin dion gozamendunari soilik gauzatzen zaio likidazioa. Lehen gozamenduna hiltzen denean, berriz kalkulatu beharko da gozamenaren balioa, data horretan oinordeko gozamendunak daukan adina kontuan hartuta, eta balioa hasierakoa baino txikiagoa bada, jabe soilak autolikidatu egin beharko du domeinuaren finkapen partziala, alde horri dagokionez. Azken gozamenduna hiltzen denean, jabe soilak gainontzekoa finkatuko du.

Adibidea

Ak Bren eta Cren aldeko biziarteko oinordetza gozamena finkatu du 2010ean. Bk 50 urte ditu eta Ck 55, zergaren eraketa eta sortzapen datan.

Kalkulua:

Gozamenaren balioa: 89-50 = % 49.

Jabetza soilaren balioa: 100-49 = % 51.

C 2020an hilko balitz, une horretan berriz kalkulatu beharko litzateke gozamenaren balioa, gozamendunak une horretan daukan adinaren arabera.

Gozamenaren balioa: 89 – 60 = %29.

Jabetza soilaren balioa: 100 – 29 = % 71. Jabariaren finkatze partziala sortzen da jabe soilari lotuta, jabetza soilaren balioa handitzearen ondorioz. 71 – 51 = % 20.

B 2030ean hilko balitz: une horretan, jabe soilak bere jabetzari falta zaion % 29 finkatuko luke data horretan higiezinak daukan balio errealari dagokionez.

2011/63 OE-EJD Araudiren 7. art.

6. Oinordetza gozamena, ezkontideen alde egindakoa.

4. puntua bezalakoa.

2011/1 FAren OE-EJD 12. art.

Nola kalkulatzen da jabetza soila?

Jabetza soila kalkulatzeko, kontuan izan behar da jabetza osoaren balioa % 100 dela, eta, beraz, jabetza soilaren balioa % 100 horri aurreko arauen arabera kalkulatutako gozamenaren balioa kentzearen emaitza izango da.

Gozamenaren eta jabetza soilaren portzentajeen kalkuluaren adibidea

ALDI BATERAKO GOZAMEN ESKUBIDEA

10 urte eta 11 hilabeteko epealdirako, Xen alde, 10.000 euroko balioa daukan higiezin bati dagokionez.

Urte bakoitzeko ondasunaren balioaren % 2 kalkulatzen da, gutxienez 2 eta gehienez % 70.

  • Aldi baterako gozamenaren balorazioa (10 urte x % 2) = % 20.
  • Zerga-oinarria: % 20 x 10.000 = 2000 €.

BIZIARTEKO GOZAMENA

Julianek, 40 urte, eta bere amak, Teresak, 69 urte, etxebizitza bat erosten dute. Julianek jabetza soila eskuratzen du, eta amak biziarteko gozamena. Ordaindu duten prezioa 300.000,00 €-koa da. Etxebizitzaren gutxieneko balioa 200.000,00 €-koa da.

  • Biziarteko gozamena, ITP eta AJDren FAren 12. artikuluaren arabera, 89-69 = % 20 izango da.
  • Zerga-oinarria: balio errealaren gaineko % 20. % 20 x 200.000 (BBA) = 40.000 €.

Suposatzen dugu Teresa hil egiten dela eta, beraz, Julian eraikinaren jabe bihurtzen da. Teresa hil zen egunean, higiezinak 250.000,00 euroko gutxieneko balioa du.

Amaren biziarteko gozamenaren balioa % 20 da. Zure semeak 250.000 €-ko % 20 ordainduko du, jabetza soila eskuratzeagatik.

GOZAMEN MISTOA

35 urteko Mikelek 25 urteko gozamen-eskubidea du, gozamenduna (Mikel) lehenago 200.000 €-ko VMA duen higiezin baten gainean hiltzen denean izan ezik.

Gozamen mistoa, bi balio hauetatik handiena hartzen da:

  • biziarteko usufruktua = 89-35 urte = 54
  • aldi baterako gozamena = 25 urte x % 2 = 50
  • BI = % 54 x200,000 = 108.000 €.

GOZAMEN MISTOA

Mirenek, 60 urterekin, 500.000 €-ko biziarteko gozamena du Ingurumen Sailburuordetzako etxebizitza baten gainean, baina gozamenaren iraupena ezin da 25 urtetik gorakoa izan.

Gozamen mistoa da, eta biziarteko gozamenaren eta aldi baterakoaren arteko balio handienarekin likidatzen da:

  • biziarteko usufruktua: % 29 (89-60),
  • Aldi baterako gozamena: % 50 (25x2).
  • Zerga-oinarria: 500.000 x % 50 = 250.000 €.
Koadroa: Gozamen motak eta kalkulua
Gozamen-eskubide erreala eratzea
Motak Kalkulua Gutxieneko muga Gehieneko muga Subjektu pasiboa Zerga oinarria Tasa
Aldi baterakoa % 2 urte bakoitzeko %2 %70 Gozamenduna Gozamena eratuko den higiezinaren balio errealari aurreko kalkuluen emaitza aplikatuko zaio.

Ondasun higiezinen gainean:

  • 2014.01.01etik aurrera
    • % 4, etxebizitza bada.
    • % 7, gainerako higiezinei.

Ondasun higigarrien gainean: % 4

Biziartekoa 89 – gozamendunaren adina eratze-datan %10 %70
Mistoa

Bi hauetatik handiena:

  • % 2 urte bakoitzeko.
  • 89 – gozamendunaren adina.
   
Baterakoa 89 – gozamendun gazteenaren adina.    
Segidakoa 89 – gozamendun gazteenaren adina.    
Jabaria finkatzea ohiko kausengatik
Motak Noiz gertatzen da? Subjectu Pasiboa Zerga Oinarria Tasa
Aldi baterakoa Eratu zen epea igarotzen denean. Jabe soila Finkapen-datan higiezinak daukan balio errealari, eraketa-datan kalkulatutako gozamenaren portzentajea aplikatzen zaio.

Ondasun higiezinen gainean:

  • 2014.01.01etik aurrera
    • % 4, etxebizitza bada.
    • % 7, gainerako higiezinei.

Ondasun higigarrien gainean: % 4

Biziartekoa Gozamenduna hiltzen denean.
Mistoa Gozamenduna hiltzen denean, epea igaro baino lehen gertatzen bada.
Baterakoa Azken gozamenduna hil arte ez dago finkapenik.
Segidakoa Segidako gozamendunak hiltzen direnean finkapen partzialak egiten dira, gozamen berrirako kalkulatutako balioa txikiagoa bada.
Informaziorako deitu
946 125 500
Aurrez aurreko arretarako;

Balioak egiaztatzea
Zer da eta nola kalkulatzen da eman daitekeen gutxieneko balioa?
Zer da esleitu beharreko gutxieneko balioa?

Esleitu beharreko gutxieneko balioa Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek higiezin bakoitzari ezarritako balioa da, merkatuko prezioak (aurretiazko azterketaren bidez) eta higiezinari dagozkion beste koefiziente batzuk (azalera, erabilerak, antzinatasuna…) aintzat hartuta.

Edozein interesdunek jakin dezake esleitu beharreko gutxieneko balioa. Izan ere, balio automatizatu eta publikoa da, eta ezin da horren aurkako errekurtsorik jarri; errekurtsoa aurkez daiteke, ordea, balio horretatik ondorioztatzen diren administrazio-egintzen aurka.

Balio hori ezarrita dagoenean, lehentasunezko bidea da balioa egiaztatzeko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga

Nola kalkulatzen da Eslei daitekeen gutxieneko balioa (EGB)?

Gutxieneko balio eratxikigarria kalkulatzeko aplikatu beharreko arau teknikoak hiri-ondasun higiezinak zerga ondorioetarako balioztatzeko arau teknikoak onetsi dituen 163/2013 Foru Dekretuan (302 KB) ezarri dira (BAO, maiatzaren 8koa).

163/2013 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedatuta dago:

Merkatu-azterketen xedea higiezinen merkatuko datu ekonomikoak bildu, ikertu eta analizatzea da; azterketok balioko dute, hain zuzen, aurreko artikuluan aipatutako arau teknikoak aplikatzeko oinarri gisa.

Azterketa horiek Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren agindu bidez onetsiko dira, eta egiten diren urtearen hurrengo urteko urtarrilaren batetik izango dira aplikatzekoak, foru dekretu honen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoan izan ezik.

Aitortutako balioa eta eslei daitekeen gutxieneko balioa
Zerga oinarria eta balioaren egiaztapena
Zerga Oinarria eskualdatzen den ondasun edo eskubidearen balio erreala da (1/2011 FAren 12. art.)

Zerga Oinarria eskualdatzen den ondasun edo eskubidearen balio erreala da (1/2011 FAren 12. art.)

Balioaren egiaztapena:

Administrazioak esku izango du eskualdatutako ondasunen eta eskubideen, sozietate eragiketaren edo egintza juridiko dokumentatuaren balio erreala egiaztatzeko (1/2011 FAren 60. artikulua).

Egiaztatzeko bitartekoak

(1/2011 FAren 60.2 artikulua)

Egiaztapena Zergei buruzko 2/2005 FA Orokorraren 55.1 art. ezarritako baliabideen bitartez egingo da:

  • Etekinak zergaren arauan ezarritako portzentajean egoztea edo kapitalizatzea.
  • Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta zenbatestea.
  • Merkatuko batez besteko prezioak.
  • Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
  • Administrazioaren perituen irizpena.
  • Ondasunek aseguru kontratuetan dituzten balioak.
  • Hipotekatutako finkak tasatzeko ezarritako balioa, hipotekei buruzko legeriarekin bat etorriz.
  • Ondasunaren beste eskualdaketa batzuetan aitortutako prezioa edo balioa; inguruabarrak kontuan hartu behar dira eta arauz ezarritako epealdi baten barrukoak izan behar dira.
  • Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.

Egiaztatze bitarteko hauei, OE-EJD Arauak bi eransten dizkie (60. artikulua):

  • Gutxieneko balio egozgarria zehazteko arau teknikoak, arauz ezarriak, zerga honen kostubidezko eskualdaketen modalitatean kargapetutako zerga egitateak direnean.
  • Merkatuko batez besteko prezioen taula ofizialak, zerga administrazioak onetsiak.
Aitortutako balioa egiaztapenaren ondoriozko balioa baino handiagoa

Zer gertatzen da interesdunak aitortutako balioa egiaztapenaren ondoriozko balioa baino handiagoa bada?

  • Interesdunak aitortutakoa joko da zerga-oinarritzat. 
  • Apligarria da 2011/1 OE-EJD FA 60.3 art.: interesdunek eskualdatutako ondasunen balio errealtzat eratxiki beharreko gutxieneko balioa zehazteko arau teknikoak aplikatuz sortzen denaren berdina edo beste balio bat handiagoa adierazten badute, ez da beste egiaztapenik egin beharko.
Aitortutako balioa = Esleitu beharreko gutxieneko balioa

Zein da Administrazioaren konpromisoa autolikidazioa egiteko oinarriaren balioa esleitu beharreko gutxieneko balioa bada?

  • Interesdunek eskualdatutako ondasunen balio erreal gisa esleitu beharreko gutxieneko balioa kalkulatzeko legez ezarritako arau teknikoen bidez ateratakoaren berdina edo hori baino handiagoa adieraziko balute, Administrazioak ez du balioa egiaztatuko beste bideren bat erabiliz. 
  • Era berean, higiezin horien merkatuko batez besteko prezioak Zerga Administrazioak aldian-aldian taula ofizialetan onartzen direnez gero, interesdunek eskualdatutako ondasunen balio erreal gisa taulen balioa aplikatzearen zioz ateratakoaren berdina edo hori baino handiagoa adieraziko balute, kasu horretan ere Administrazioak ez du balioa egiaztatuko beste bideren bat erabiliz.
Balioa, zenbaki finkoa eta EGB egiaztatzea
Higiezinak ez dauka gutxieneko balio egozgarririk baina zenbaki finkoa badauka
Ze balio egozten da eskualdaketen 600. ereduan, eskuratu den higiezinak ez baldin badauka gutxieneko balio egozgarririk baina zenbaki finkoa badauka? 
  • Aldez aurretiko balorazioko eskaera egin da, S2 ereduarekin.
  • Komunikatutako balioa, kasu honetan, administrazioarentzat loteslea da 6 hilabetez (Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Kudeaketako Araudia onetsi zuen 112/2009 Foru Dekretuaren 21.3 artikulua).
Higiezinak ez dauka gutxieneko balio egozgarririk ezta zenbaki finkorik ere
Ze balio egozten da eskualdaketen 600. ereduan, eskuratu den higiezinak ez baldin badauka gutxieneko balio egozgarririk eta zenbaki finkorik ez badauka? 

1. artikuluan Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren 4/2012 Jarraibidearen 4. xedapen komunaren 7.2 artikuluan (OE-EJDren 1/2011 Foru Araua eta hura garatzeko xedapenak aplikatzeko irizpideak), honako hau ezartzen da:.

7.2 Higiezinak katastroko zenbaki finkorik ez duen kasuak.

Kostu bidezko ondare-eskualdaketen modalitatean, 1/2011 Foru Arauaren 60. art. 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoaren ondorioetarako, higiezinari gutxieneko balio egozgarria zehazteko arauak aplikatu behar zaizkion kasuetan, baina katastroko zenbaki finkorik ez izateagatik hura zehaztu ezin denean, ez da baloreak egiaztatzeko prozedurarik egingo interesdunak 600 ereduan aitortutako balioa salmenta-prezioaren % 75a edo handiagoa bada.

Irizpide honetan xedatutakoa aplikatu ahal izateko, aurkeztutako autolikidazioan jaso beharko da higiezin horrek ez duela katastroko balio finkorik.

Egiaztatze balorea higiezin bat esleitu beharreko gutxieneko balioaezarrita duenean
Hiri-ondasun higiezin bat gutxieneko balio eratxikigarria ezarrita daukala eskualdatzen denean, nola egiaztatu ohi da haren balioa?

Honelako kasuetan, zerga-egitatea kostu bidezko ondare eskualdaketa bada (egintza juridiko dokumentatua bada, ez), Administrazioak gutxieneko balio eratxikigarria erabil dezake balioa egiaztatzeko (OE-EJD 1/2011 FA, 60.2 artikulua).

Urratsak:
  1. Autolikidazioa aurkeztu.
    Zerga-oinarritzat eskualdatutako ondasunaren balio erreala hartzen da, interesdunak ezartzen duena. Ogasunarentzat horixe da aitortutako balioa.
  2. Autolikidazioa aurkeztutakoan Administrazioak balioa egiaztatu dezake erreferentziatzat hiri-ondasun higiezinaren gutxieneko balio eratxikigarria (GBE) hartuta:
    • Zerga-oinarria Administrazioak egiaztatutako balioa (GBE) bera edo hori baino gehiago bada, hark ez du ezer egiten.
    • Aldiz, zerga-oinarria Administrazioak egiaztatutako balioa (GBE) baino gutxiago bada, batera jakinarazten dira likidazio osagarria eta balioa egiaztatzeko egintza (“balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa”). Beraz, likidazioa zerga-oinarritzat balioa egiaztatzeko egintzan ezarritako balorazioa (GBE) hartuta egiten da, kuotatik dagoeneko ordainduta dagoena kenduta (ordaindu gabeko zatiak berandutze-korrituak sortzen ditu).
Balioak egiaztatzearen aurkako jarduketak
Zer egin dezake interesdunak?
Zer egin dezake interesdunak balioa egiaztatzeko prozeduraren ondoriozko behin-behineko likidazioaren kontra?
  1. Ordaindu.
  2. Kontraesanezko aditu-tasazioaren eskaera egin (Administrazioaren errua frogatzen duten argazkiak, tasazioak eta beste aurkeztuta).
  3. Beste auzi batzuen inguruko Berraztertze-Errekurtsoa aurkeztu (aukerakoa).

    Esate baterako, balioaren egiaztapena egin da eskuratu ez den higiezin baten gainean, eskuratze-ehunekoa %20koa da eta likidazioan %100eko eskuratze-balioa agertzen da…

  4. Erreklamazioa aurkeztu FAEAren aurrean
  5. Errekurtsoa aurkeztu edo erreklamazioa jarri, kontraesanezko aditu-tasazioa eskatzeko eskubidea gordeta, aitortutako balioak aldarazteko jakinarazpenean jaso diren datuak eta arrazoiak nahikoak ez direla uste baduzu eta ez-egite hori salatu berraztertze-errekurtso edo erreklamazio ekonomiko administratibo baten bidez.
Errekurtsoa likidazio osagarriaren kontra
Aurkeztu daiteke errekurtsoa eskualdatutako hiri-ondasun baten balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarriaren kontra?

Hainbat aukera daude; banan-banan xehetuko ditugu:

Balioa egiaztatzeko egintzan (BEE) finkatutako balorazioa soilik aurkaratu.

  1. Aurkaratzeko idazkiak peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura abiarazten du (PTK); honen helburua ondasunaren balio erreala ezartzea da.
  2. Desadostasun arrazoi bakarra BEEren ondoriozko balorazioa denean aurkaratzen da.
    Barrukoa: aurkarapenarekin batera interesdunaren balorazioaren aldeko agiriak aurkeztu daitezke, esaterako tasazio-txostenak (ad.: bankuarena, mailegua eskatu bada), argazkiak, etab.
  3. Hilabete dago aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik.
  4. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua gorabehera.

Kasu berezia: BEE aurkaratu baina balorazioaren kontra PTK aurkezteko eskubidea gordeta.

  1. Berraztertzeko errekurtsoa da.
  2. Balorazioa ezarri duen BEE behar bezala arrazoitu ez dela uste denean aurkaratu daiteke, deuseztasuna alegatuta.
  3. Hilabete dago aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik, eta hiru hilabete ebazteko.
  4. PTK eskatzeko eskubidea gordetzen denez, BEE ondo arrazoituta dagoen edo ez ebatzi ondoren (berraztertzeko errekurtsoa edo FAEA) berriz ere hilabeteko epealdia hasten da balorazioaren kontrako aurkarapena aurkezteko. (ikus a. atala).
  5. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua gorabehera.

Berraztertzeko (aukerako) errekurtsoa aurkeztu likidazioaren kontra.

  1. Errekurtsoak denaren kontra egin dezake, BEEn finkatutako balorazioaren kontra izan ezik.
  2. Hilabete dago aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik, eta hiru hilabete ebazteko.
  3. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua Zerga-bilketako Araudian ezarritakoa baino gehiago ez bada (gaur egun: 10.000 euro).

FAEAri administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkeztu likidazioaren kontra.

  1. Zuzenean aurkeztu daiteke berraztertzeko errekurtsoaren arrazoi eurengatik. Hau da, likidazioaren kontra egin daiteke, baina ezin da jo FAEAra balioa egiaztatzeko egintzan ezarritako balioaren kontrako errekurtsoa aurkezteko. FAEAk ez du ebazten ondasunaren balorazioa handia edo txikia den.
  2. Nolanahi ere, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da FAEAra jo harik eta ebazpena eman arte (edo horretarako ezarritako 3 hileko epealdia amaitu arte).
  3. Hilabete dago erreklamazioa aurkezteko balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa jakinarazten denetik, eta urtebete ebazteko.
  4. Ondorioa zorra etetea da inolako bermerik gabe, kopurua Zerga-bilketako Araudian ezarritakoa baino gehiago ez bada (gaur egun: 10.000 euro).
Epeak
Zein eperen barruan aurkeztu ahal da errekurtsoa balioen egiaztapenaren ondoriozko behin-behineko likidazioaren aurka?

Hilabeteko epean, behin-behineko likidazioa jakinarazten den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, Errekurtso edo erreklamazio ekonomiko administratibo izan ezean. Horretan, epea zenbatzen hasiko da aurkeztutako errekurtsoa edo jarritako erreklamazioa ebazten duen erabakia administrazio-bidetik irmoa den datatik aurrera.
Ondasunen balioa egiazta dezake Administrazioak? Zein bide erabiliz?

Bai, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatu ahal izango du, baita sozietate-eragiketarena edo egintza juridiko dokumentatuarena ere (1/2011 FAren 60.1 art.).
(1/2011 FA 60.2 art.) Egiaztapena Zergei buruzko 2/2005 FAren 55.1. art. ezarritako baliabideen bitartez egingo da:

  1. Etekinak zergaren arautegian ezarritako ehunekoan egoztea edo kapitalizatzea.
  2. Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta balioestea.
  3. Merkatuko batez besteko prezioak.
  4. Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
  5. Administrazioaren adituen irizpena.
  6. Aseguru kontratuen polizetan ondasunei eman zaien balioa.
  7. Hipotekatutako finkak tasatzeko esleitu den balioa, hipoteken arloko legeriak ezarritakoa betetzeko.
  8. Ondare beraren beste eskualdatze batzuei dagokien balio edo prezio aitortua, eskualdatze horien inguruabarrak kontuan hartuta, eta arauetan ezarritako epearen barruan egin badira.
  9. Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.

Egiaztapen-bide horiei guztiei, OE-EJDen Zergari buruzko Arauak beste 2 gehitzen dizkie (60. art.):

  1. Esleitu beharreko gutxieneko balioa kalkulatzeko arau teknikoak, araubidez ezarritakoak, zerga honi dagozkion kostu bidezko eskualdaketen ziozko egintza zergapegarriak direnean.
  2. Merkatuko batez besteko prezioei buruzko taula ofizialak, Zerga Administrazioak onartutakoak. 
Babes publikoko etxebizitzen balio adierazia egiaztatu ahal da?
Halakoetan, babes publikoko etxebizitzak edo besterentzearen ziozko gehieneko balioa tasatuta eta antzeko administrazio-kategoria daukaten etxebizitzak balioztatzearen ondorioetarako, zergaren oinarria ezin izango da etxebizitza horiei dagokien gehieneko prezioa baino handiagoa izan, babes publikoko etxebizitzei edo antzeko administrazio-kategoria daukaten etxebizitzei buruzko legeriari jarraiki.
Perituen tasazio kontraesankorra
Zein ondorio dakar kontraesanezko aditu-tasazioaren prozedura eskatzeak?

Kontraesanezko aditu-tasazioaren eskaera aurkeztuz gero, likidazioaren betearazpena etengo da, zenbatekoa zein den kontuan hartu gabe eta abalik behar izateke.

Horretarako, administrazio adituak egindako irizpen-txostena beharrezkoa da, baldin eta balioaren egiaztapena beste bideren batez egin bada.

Peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura
  • Nolakoa da peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura? 

Peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura balioa egiaztatzeko egintzaren (BEE) ondoriozko balorazioa aurkaratzeko idazkia aurkeztutakoan hasten da.

Kontuan eduki behar da PTKren prozedurak bi muga ezartzen dizkiola balorazioari: beheko muga autolikidazioan aitortutako balioa da eta goiko muga BEEn finkatutako balioa (gutxieneko balio eratxikigarria).

PROZESUA

  1. Espedientea Administrazioari bidali beraren perituek balorazio berria ezar dezaten:

    BEEn balorazioa ezartzen da (GBE) foru dekretu batean ezarritako irizpideak eta koefizienteak aplikatuta (irizpide eta koefiziente horiek urtero eguneratzen dira foru agindu bidez).

    BEEren aurkarapena aurkeztutakoan Administrazioak bere teknikarien (perituen) esku jartzen du espedientea eta PTKren prozedura hasten da. Zergapekoari jakinarazten zaio prozedura hori hasi dela.

  2. Administrazioaren perituen balorazioa jakinarazi zergapekoari.

    Perituen irizpena (balorazioa) jakinarazi ondoren zergapekoak 2 hileko epealdia dauka honetarako (batzuetan lehenengo egiaztapenerako perituen irizpena erabiltzen da; hala bada, irizpena berriz jakinarazi behar da):

    1. Atzera egiteko (epealdia agortu).

      Zergapekoak atzera egiten badu, PTKren prozedura amaitutzat jotzen da eta likidazioa egiten da zerga-oinarritzat kopuru hauetatik txikiena hartuta: perituen irizpenean ezarritako balioa (aitortutako balioa baino gehiago izanez gero) eta gutxieneko balio eratxikigarria.

    2. Alderdiaren peritu-tasazioa aurkezteko.

      Tasazioa baloratu beharreko ondasunarekin bat datorren titulua daukan peritu batek egin behar du. Perituaren gastuak zergapekoak ordaindu behar ditu.

      Barrukoa: tasazio bat alderdiaren peritu-tasaziotzat onartzeko bi baldintza bete behar dira:

      • Perituak ondasuna baloratzeko titulu egokia edukitzea (esaterako, ingeniari tekniko batek ezin ditu baloratu etxebizitzak, baina pabiloi industrialak bai).
      • Ondasun bat bakarrik baloratu behar da. Esaterako, ezin da onartu ondoko etxebizitzaren edo inguruko etxebizitza baten tasazioa. Aldiz, bankuak mailegua emateko egindako tasazioa onartzen da. Balorazioa aurkaratzeko froga modura lehendik aurkeztuta badago ere, izapide honetan berriro aurkeztu behar da alderdiaren peritu-tasazioa izan dadin.
  3. Zergapekoaren alderdiaren peritu-tasazioa aurkeztu (2B aukera). Bi gauza gerta daitezke:
    • Alderdiaren peritu-tasazioaren balorazioa Administrazioarena baino txikiagoa izatea eta bien arteko aldea 120.000 euro eta %10 baino gutxiago (gauza biak gertatu behar dira).

      Hau gertatuz gero (3A), ez dago zertan izendatu beste peritu bat: behin betikotzat hartzen da zergapekoaren perituaren balorazioa eta PTK amaitutzat jotzen da. Balorazio hori likidazio osagarrirako zerga-oinarritzat hartzen da, baldin eta ez bada egiaztatuko balioa (GBE) baino gehiago, ez autolikidazioan aitortutako balioa baino gutxiago.

    • Alderdiaren peritu-tasazioaren balorazioa Administrazioarena baino handiagoa izatea eta bien arteko aldea 120.000 euro edo %10 baino gehiago (bietako bat gertatu behar da).

      Hau gertatuz gero (3B), beste peritu batengana jo behar da. Gero beste peritu bat izendatu dela jakinarazten da eta beraren ordainsarien berri ematen da. 15 eguneko epealdia dago ordainsarien kopurua jartzeko. Bi aukera daude:

      • Atzera egin, hots, 15 eguneko epealdian diru kopuru hori jarri ez.

        Hori eginez gero, PTKren prozedura amaitutzat jotzen da eta Administrazioaren perituak finkatutako balioa hartzen da aintzat, baldin eta ez bada egiaztatuko balioa (GBE) baino gehiago, ez aitortutako balioa baino gutxiago..

      • Hirugarren perituaren ordainsarien zenbatekoa jarri.
  4. Hirugarren perituaren ordainsarien zenbatekoa jarri.

    Hirugarren perituak bi hilabeteko epealdia dauka balorazioetako bat berresteko edo beste balorazio bat egiteko.

    Hirugarren perituaren balorazioa zergapekoari jakinaraziko zaio.

    Balorazio hori balio errealtzat hartuko da eta bera izango da zerga-oinarria, baldin eta ez bada egiaztatuko balioa (GBE) baino gehiago, ez hasieran aitortutako balioa baino gutxiago. Horrela PTKren prozedura amaituko da.

    Hirugarren perituaren ordainsariak noren kontura diren erabakitzeko irizpide hauek aplikatu behar dira:

    • Hirugarren perituaren balorazioa zergapekoak aitortutako balioa baino %20 gehiago bada, ordainsariak zergapekoaren kontura dira.
    • Balorazioa ez bada zergapekoak aitortutako balioa baino %20 gehiago, Administrazioak bere gain hartuko ditu gastuak eta gordailua itzuliko dio zergapekoari, eratu zenetik sortutako berandutze-korrituak gehituta.
Hirugarren peritua
Hirugarren peritua eta ordainsariak

Nola izendatzen da hirugarren peritua eta nolakoak dira beraren ordainsariak? 

Hirugarren peritua izendatzeko modua Zergak kudeatzeko araudia ezarri duen 112/2009 Foru Dekretuko 97.3 art. zehaztu da; hona:

Hirugarren peritu batzuk izendatzeko, Ogasun zuzendari orokorrak elkargo, elkarte edo lanbide korporazio ezberdinei –legeak onartzen dituenak– eskatuko die, urrian eta gutxienez 5 urtetik behin, hirugarren peritu gisa jarduteko prest dauden elkargokide edo elkartekideen zerrenda bidal dezatela.

Azaroa amaitu aurretik zerrenda aurkeztuta, zerrenda bakoitzeko elkargokide bat aukeratuko da abenduan zozketa publiko bidez. Hortik aurrera, hurrengo 5 ekitaldietan eta zozketa berri bat egin arte, izendapena hurrenkera korrelatibo bidez egingo da, ondasunen izaera eta baloratu beharreko eskubideak aintzat hartuta.

Ondasunen izaeragatik edo baloratu beharreko eskubideengatik profesionalen elkargo, elkarte edo korporazio gaiturik egongo ez balitz, edo hirugarren peritu modura jarduteko prest dagoen profesionalik egongo ez balitz, kasuan kasuko erregistro ofizialean inskribatutako tasazio sozietatea izendatuko da.

Ordainsariak direla eta, hara zer dioen foru dekretu bereko 97.4 artikuluak:

Zerga Administrazioak ordainsari estandarrak ezarri ahalko ditu Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 128.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki izendatu behar diren hirugarren perituentzat.

Gaur egun perituen ordainsariak 2372/2009 FORU AGINDUAk finkatzen ditu; agindu horren bidez peritu-tasazio kontrajarrietan esku hartzeko izendatutako gainerako perituen ogibidesariak, haien gainean eratu diren ondasun edo eskubideei dagozkienak, ezarri dira.

Hirugarren perituaren zerbitzu-sariak ordaindu beharra

Nork ordaindu behar ditu hirugarren perituaren ordainsariak?

Zergadunak aitortutako balioaren eta hirugarren adituaren tasazioaren arteko aldea egiaztatu behar da.

  • Alde hori aitortutako balioa baino %20 handiagoa bada, subjektu pasiboak ordaindu behar du hirugarren aditua.
  • Bestela, Administrazioak ordaindu behar du eta subjektu pasiboak egindako gordailua itzuli behar du.
Nola izendatzen da hirugarren peritua?

Bost urterik behin, urrian, Zuzendari Nagusiak zerrendak eskatuko dizkie profesionalen elkargoei.
Abenduan, berriz, jendaurreko zozketa bidez, zerrenda bakoitzeko elkargokide bat hautatuko da eta gero korrelaziozko hurrenkeran izendatuko dira hurrengo bost ekitaldietan. 
Hirugarren aditurik eskatu behar izatekotan, Eskualdaketen Atalak izendatuko du aditua zerrendako txandari jarraiki. Hala, elkargo egokiarekin harremanetan jarriko da eta ordaindu beharrezko ordainsarien zenbatekoaren berri emango du, zenbateko hori estandarizatuta dago eta.

Hirugarrenperituak egindako balioespenaren ondoriozko likidazioa zein oinarriren inguruan igortzen da?

Adituaren irizpenari jarraiki egindako likidazioak ondoko oinarrietako bat izan behar du:

  • Hirugarren adituaren balioespena egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, “reformatio in peius” debekua nagusitzen da eta likidazioak egiaztatutako balioa aintzat hartuko du.
  • Hirugarren adituaren balioespena egiaztatutako balioa baino txikiagoa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, likidazioak aditu-irizpenaren balioa aintzat hartuko du.
  • Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino txikiagoa bada, aitortutako balioa erabiliko da zerga-oinarri gisa.
Hirugarren perituaren ordainsarien gordailurik egin behar da?

Adituak izendapena onartu ondoren, subjektu pasiboari jakinaraziko zaio, eta horrek 15 eguneko epea izango du ordainsarien gordailua egiteko (V-41).

Hirugarren adituaren ordainsarien gordailua egin ezean, Administrazioak ezarritako adituaren tasazioa ONARTUKO DA eta ezin izango da kontraesanezko aditu-tasazioa eskatzeko beste prozedura bat hasi.

Ordainsarien zenbatekoa eurotan ezarriko da, honela: 400eko zenbatekoari gehitu beharko zaio baloreak egiaztatzeko prozeduran Zerga Administrazioaren adituak ezarritako balioespena erregistroko finka bakarra osatzen duten ondasun higiezinei edo aurkezpen-espedienteari lotutako ondasun higigarri edo eskubideei dagokienez zati 1.400eko zenbatekoaren emaitza.

Zerga Administrazioaren adituak emandako irizpenarekin bat, balioespena 3.780.000 eurotik gorakoa denean, aurreko paragrafoan aipatutako formularen bidez kalkulatutako ordainsarien zenbatekoari gehitu beharko zaio soberakina bider 0,0002ko zenbatekoaren emaitza. Nolanahi ere, ordainsarien gehieneko muga 4.000 euroko izango da.

Esteka

Perituen tasazio kontraesankorraren likidazio-errekurtsoa

Kontraesanezko peritu-tasazioaren amaierak sorrarazten duen likidazioaren aurkako errekurtsoa jar daiteke?

Bai, berraztertzeko errekurtsoa jarri edo erreklamazio ekonomiko administratiboa aurkez daiteke balorazioaren baino gai desberdiña izatekotan. 
Adibidez, hartzen da balorazioaren %100 eta %15 baino ez du erosi.

Berandutze-korriturik aitorpen osagarriarekin batera
  • Balioa egiaztatzeko prozeduran eta peritu-tasazio kontrajarriaren prozeduran, aplikatzen da berandutze-korriturik aitorpen osagarriarekin batera?

Balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarriarekin batera berandutze-korrituak aplikatzen dira, hain zuzen ere ordaindu gabeko zatiak autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitu denetik likidazio erabakia eman arte sortutakoak (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra, 26.5 artikulua).

Balorazioa aurkaratzen bada (peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura) edo berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkezten bada, honela sortuko dira berandutze-korrituak:

  • Aurkarapena, erreklamazioa edo errekurtsoa ezesten bada aurretik dirurik sartu gabe.

    korrituak autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitzen denetik ezespen erabakia eman arte sortzen dira (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra, 26.6 artikulua, hirugarren idatz-zatia).Balorazioa aurkaratzen bada (PTK), egiaztapenaren ondorioz balioa berresteak (hiri-ondasun higiezinen kasuan gutxieneko balio eratxikigarria) ezespena ekarriko du.

  • Modu partzialean baietsiz gero.

    Hau da, azken kopurua autolikidazioan ezarritakoaren eta balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarrian ezarritakoaren bitartean finkatzen bada.

    Korrituak autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitzen denetik likidazio erabakia (egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarria) eman arte sortzen dira. Balorazioa aurkaratzen bada (PTK), egiaztapenaren ondorioz balioa ez berresteak (hiri-ondasun higiezinen kasuan gutxieneko balio eratxikigarria) baiespen partziala ekarriko du.

  • Erabat baiesten bada.

    Ez da sortzen berandutze-korriturik, autolikidazioa ondo egin dela berretsi da eta.

Diruaren legezko interesa eta berandutze-interesa

Prozedura amaitutakoan aurretik ezer ordaindu den egiaztatu behar da eta zergapekoak zenbat ordaindu behar duen zehaztu:

  • Behar baino diru gehiago sartu badu, soberakina itzuliko zaio, berandutze-korrituak gehituta.
  • Behar baino diru gutxiago sartu badu, falta dena eskatuko zaio, bai eta horren berandutze-korrituak ere.

Zein araudik arautzen du kontraesanezko aditu-tasazioaren prozedura?
Eragiketak irabazpidezko sozietatean
600 eredua: Ondasunak irabazpidezko sozietateari ekartzea (T05)
600 Eredua
  • Salbuespen Kodea: (E50)
  • Subjektu pasiboa: Beste ezkontidea
  • Eskualdatzailea: ekarpena egiten duena
  • Zerga-oinarria: Aitortutako Balioa jarri, Errentaren informaziorako
  • 2. orria: higiezinak adjudikatzen badira, finkaren datuak apuntatu (garrantzitsua da adjudikatzen den ehunekoa jartzea)
  • Agiriak (jatorrizkoak eta fotokopiak): ekarpena ageri den agiria

OE-EJD 4/2012 Jarraibidea. Laugarrena. Xedapen Orokorrak.2 Ezkontza sozietatera ondasun pribatiboak ekartzea. 1/2011 FA 58 art. 3 idatz-zatia.

600 eredua irabazpidezko desegitean

Ondare-eskualdaketen modalitateari lotutako eragiketa
600 eredua

  • Eragiketaren deskribapena: Irabazpidezko ondasunen disoluzioa: T16. Salbuespen-kodea: E11 (jarraibide orria)
  • Subjektu pasiboa: ondasuna esleitzen zaion ezkontidea e ezkontideak.
  • Eskualdatzailea: beste ezkontidea.
  • Zerga-oinarria: adjudikatzen ari diren ondasunek aurkezten den dokumentuan deklaratuta duten balioa.
  • 2. orria: Higiezinak adjudikatzen badira, finkaren datuak apuntatu (garrantzitsua da adjudikatzen den ehunekoa jartzea).
  • Agiriak (jatorrizkoak eta fotokopiak): Epai judiziala, epaileak onetsitako Hitzarmen Arauemailearekin.
Adjudikazio gaindikinei buruzko kasu praktikoak

1. Adibidea

A, B eta C jaunek ondoko higiezinen heren bana dute:

  1. Zamudion industri pabilioi bat, 800.000 euroko balioa duena.
  2. Mungian merkataritza lokal bat, 200.000 euroko balioa duena.
  3. Santurtzin orube bat, 200.000 euroko balioa duena.

Jabekidetza zabaltzeko eskritura egin dute eta honako adjudikazio hauek egiten dituzte industri pabilioiaren izaera banaezina argudiatuz:

  1. industri pabilioiarekin geratzen da 800.000 euroren truke, Bri eta Cri eskudirutan emanez sobra dagoena.
  2. Mungiako merkataritza lokala adjudikatzen dio bere buruari 200.000 euroren truke.
  3. Santurtziko orubea adjudikatzen dio bere buruari goian aipatutako balioaren truke.

Erkidego hau ez da enpresakoa eta jabekidetzaren iraungipena dokumentatutako egintza juridikoen arian ariko kuotari lotuta dago, 3/1989 FAren 29.2. artikuluak ezarritako beharkizunak bete behar direla eta (FA berriaren 44. artikulua); gauzak horrela, Ak, Bk eta Ck beharrezko autolikidazioa bete behar izango dute (600. eredua), egintza juridiko dokumentatuen (EJD) modalitatean, honako autolikidazio hauek eginez:

  1. 800.000 x 0,05% = 4.000,00 €
  2. 200.000 x 0,05% = 1.000,00 €
  3. 200.000 x 0,05% = 1.000,00 €

Gainera, Ak 400.000 euroko adjudikazio gaindikina dauka erkidegoan duen kuotaren aldean; hala eta guztiz ere, gaindikin hori ez dago lotuta eta, horregatik, ez du autolikidaziorik aurkeztu behar izango kontzeptu hori dela eta.

2. Adibidea

Suposa dezagun orain Ak Zamudioko industri pabilioia ez ezik Santurtziko orubea ere hartzen duela, Ari eta Bri beharrezko konpentsazioak ordainduz. Lehen bezala, bada, Ak eta Bk EJDri dagokion autolikidazioa egin beharko dute (600. eredua); bakoitzak berea:

  1. 1.000.000 x 0,05% = 5.000,00 €
  2. B: 200.000 x 0,05% = 1.000,00 €

Gainera, Ak KBOEren modalitateari dagokion autolikidazioa aurkeztu behar izango du, adjudikazio gaindikina dela eta.

Zein izango da gaindikin horren zerga oinarria? Gaindikin horren kopurua 600.000 eurokoa da, erkidegoan zeukan partaidetza kuota 400.000 eurokoa baitzen; hala eta guztiz ere, zerga oinarria Santurtziko orubeari dagozkion 200.000 eurokoa izango da, Zamudioko pabilioiari aplikatu behar baitzaio ez dagoela lotuta KZren 1062. artikuluaren zatigabeziagatik.

3. Adibidea

Irabazpidezko elkartearen likidaziotik eratorritako adjudikazio gaindikinak.

OEZ eta EJDei buruzko 3/1989 Foru Arauaren 43.I.B.3. artikuluak (FA berriaren 58.3. artikulua) ezartzen du ezkontideek ezkontza elkarteari egindako ondasun ekarpen eta eskubideak salbuetsita egongo direla, bai eta elkartea desegitean egiaztatzen diren adjudikazioak eta arrazoi horregatik ezkontideei egindako eskualdaketak ere.

Salbuespen hori zabaltzen da ezkontza desegitearen edo araubide ekonomikoa aldatzearen ondare eragina diren ondasun adjudikazioetatik eratorritako adjudikazio gaindikinetara, baldin eta ezkontide bati ezkontza elkartearen ondasunak adjudikatu behar bazaizkio. Aurreko paragrafoek aipatzen dituzten kasutan berdin jokatuko da egitatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak ezarritakoarekin bat eratutako egitatezko bikoteetako kideak egindako ekarpen, adjudikazio eta eskualdaketei dagokienez.

Eman dezagun Ak eta Bk osatutako ezkontzari irabazpidez dagozkiola honako 4 ondasun higiezin:

  1. Bilboko etxebizitza bat, 600.000 euroko balioa duena.
  2. Plentziako etxebizitza bat, 200.000 euroko balioa duena.
  3. Deustuko merkataritza lokal bat, 100.000 euroko balioa duena.
  4. Bilbon trasteleku gisa erabiltzen duten lonja bat, 100.000 euroko balioa duena.

Likidazioan Ak bere buruari adjudikatzen dio Bilboko etxebizitza 600.000 euroren truke eta Bk gainerako ondasunak hartzen ditu 400.000 euroko balioaren truke. Gauzak horrela, ezkontza elkartearen likidazioan egindako adjudikazioengatik 600. eredua salbuetsi modura aurkeztu behar izango dute 43.I.B.3. artikulua dela bide. Aren gainerako adjudikazio gaindikinari dagokionez, ez da lotuta geratuko KZren 1062. artikulua aplikatu behar delako.

4. Adibidea

Ak eta Bk osatutako ezkontzak eskritura publikoa egin du ezkontza hori desegiteko; era berean, ondasunen erabateko banaketa araubidea ezarri dute, ezkontzaren aurreko araubide ekonomikoa likidatuz.

Irabazpidezko honako ondasun hauek dituzte:

  1. Aktiboa:
    • Etxebizitza, garajea eta trastelekua, 300.000,00
    • Etxeko tresnak, 3.000,00
    • Ibilgailua, 10.000,00
    • Kontuetako saldoak, 12.000,00
    • Baloreak 3.000,00
    • AKTIBOA GUZTIRA: 328.000,00
  2. Pasiboa

    Hipoteka mailegua, 200.000,00

Irabazpidezko ondare garbia 128.000,00 eurokoa da; hori dela eta, ezkontide bakoitzari 64.0000 euro dagozkio. Gauzak horrela, Ak aktiboaren eta pasiboaren %100rekin geratu da eta Bri 64.000,00 euro eman dizkio eskudirutan konpentsazio gisa.

Ak zergaren EJDen modalitateagatiko autolikidazio salbuetsia (arian ariko kuota) aurkeztu du, baina zergak ordaindu beharko lituzke KBOEko kuota dela eta?

Ikusi beharra dago zein ondasunen gainean ezar dezakegun gaindikina:

  • Etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak, etxeko tresnekin batera, unitate funtzional bat osatzen dute eta horiei 1.062 CC artikulua aplikatuko zaie; hartara, lotuta ez dagoen gaindikina izango da.
  • Lotutako gaindikina, beraz, gainerako ondasunei aplikatuko zaie; horietatik 12.000 euro dira banketxeetako kontuetako saldoa eta hori, beraz, ez zaio KBOEri lotzen; beste 3.000,00 euro baloreetan dago eta horiek loturik daude eta salbuetsita; azkenik, beste 10.000,00 euro ibilgailuari dagozkio. Horren ondorioz, Ak 600. eredua aurkeztu behar izango du KBOE modalitatean adjudikazio gaindikina autolikidatuz, betiere 10.000,00 euroko oinarriaren gainean 400,00 euroko kopurua sartuz.
Irabazpideak desegitean aurkeztu beharreko tributazioa eta dokumentazioa eta epeak

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?