
Adierazitako balioa, hots, prezioa, betiere administrazioak egin beharreko egiaztapenari kalterik egin gabe (1/2011 FA 41. art.)
| ERAGIKETA | Eraentza | SP | ZO | Tasa |
|---|---|---|---|---|
| Obra berria |
EJD (1/2011 Foru Arauaren 44. artikulua) |
Eraikitzailea (dokumentua eskatu duena) (1/2011 Foru Arauaren 2. artikulua) |
Obraren kostua | % 0,5 |
| Banaketa horizontala | Zoruaren balioaren eta eraikitako obraren balioaren batura |
Obra berria:
Obra berriaren adierazpena lehen lurra baino ez zegoen leku batean orain eraikuntza bat dagoela adieraztea da. Adierazpen hori dokumentu publiko batean egiten da, jabetza erregistroan inskribatzeko.
Banaketa edo jabetza horizontala:
Banaketa horizontala eraikuntza bat zenbait elementutan (etxebizitzak, garajeak, trastelekuak) edo finka bereizietan banatzeko egiten den egintza da.
Elementu edo finka horiei jabekidetzan parte hartzeko koefiziente bat ematen zaie. Obra berria bezala, dokumentu publikoan egiten da, finkak Jabetza Erregistroan inskribatzeko.
Zein ogasun da eskuduna?
Inskripzioa egin behar den erregistroari dagokion ogasuna.
Nola zergapetzen da?
Adibidea:
Pentsa dezagun eraikuntza enpresa batek 20 etxebizitzako eta 4 lokaleko eraikuntza bat eraiki duela, 500.000 euroko kostuarekin, 100.000 euro kostatu zitzaizkion lursail batean. Eskritura publikoa eman du, eraikuntzaren obra berria eta banaketa horizontala adierazten.
Emandako eskritura publikoak bi zerga egitate dauzka, egintza juridiko dokumentatuen kuota gradualaren mende daudenak.
| ERAGIKETA | Eraentza | SP | ZO | Tasa |
|---|---|---|---|---|
| Bereizketa | EJD (1 /2011 FA 44 art.) |
Jabeak, finkan daukaten jabetza-ehunekoaren proportzioan | Bereizitako finkaren balioa | % 0,5 |
| Zatiketa materiala | Zatitzen den finkaren balio osoa | |||
| Elkarketa | Elkartutako finka guztien balioa | |||
| Eransketa | Erantsitako finkaren balioa |
Zein da eragiketa bakoitzaren zerga-oinarria?
63/2011 FD OE-ITP Erregelamendua 16. art.
Zein Ogasun da eskuduna?
OE-EJDri lotutako eragiketak, egintza juridiko dokumentatuen modalitatean
Zatitugabearen amaiera gertatzen da ondasun jakin bat (oro har, higiezin bat) partekatzen duten jabekideek jabekidetasuna iraungitzea adosten dutenean. Hala, haietako batek eskuratzen du ondasuna eta konpentsazioa eman ohi die besteei.
Zatitugabearen amaierak egintza juridiko dokumentatuen mailakako kuotaren arabera (%0,5) ordaindu behar du, Foru Arauaren 29.2 (44) artikuluak eskatzen dituen betekizun guztiak betetzen dituelako.
Zatitugabearen amaierak badauzka salerosketa batek betetzen dituen ezaugarri berdinak: eskualdatzaile bat edo batzuk daude, eskuratzailea(k), eskualdaketaren xedea (higiezina) eta, oro har, eskudiruzko ordainketa egiten da; hala eta guztiz ere, Auzitegi Gorenak ebatzi du zatitugabearen amaieretan ez dagoela eskualdaketarik, ezpada, kuoten banakaketa. Ildo horretan, adjudikaziodunak besteei egiten dien ordainketa gainerako erkideentzako konpentsazioa da lehengo erkidegoan zeukaten kuotaren ordainean.
Subjektu pasiboa ondasunaren adjudikazioduna da, hau da, etxebizitza eskuratzen duena.
Zerga-oinarria eskrituran aitortutako higiezinaren balioa da; kasu honetan, ezin zaio esleitu beharreko gutxieneko balioa aplikatu. Hala ere, Auzitegi Gorenaren zenbait epairen arabera, bi jabekideren artean ondasun baten jabekidetasuna amaitzen denean, zerga-oinarria ez da izango ondasunaren balioaren % 100, baizik eta ex novo eskuratzen den ondasun zatiaren balioari dagokiona.
Ez da jabekidetasunaren erabateko iraungipena.
Adibidez
Hiru neba-arrebak etxebizitza baten jabe dira, haietako bakoitzak higiezinaren heren zatitugabea daukala, eta haien arteko jabekidetasuna iraungitzea erabaki dute. Hala, neba-arrebetako bik eskuratuko dute etxea, erdiz bana, eta hirugarrenari konpentsazioa emango diote, haren zati adela eta.
Kasu honetan, bi zergapeko egitate sortzen dira:
Kode Zibileko 1062. artikulua
Gauza bat zatitugabea denean edo banaketa-dela eta merezi ez duenean, bati adjudikatu ahal izango zaio, besteei dirutan egon litekeen gaindikina ordaintzeko.
Hala ere, nahiko izango da jaraunsleetatik batek gauza horren salmenta eskatzea, jendaurreko enkantean kanpoko lizitatzaileak onartuta, hori horrela egin dadin.
Egintza Juridiko Dokumentatuen modalitateari lotutako eragiketa
Beharrezkoa da notario-eskritura publikoan.
Eskualdaketa Atalera ekarri beharreko dokumentazioa:
Eragiketa hau kargatu egingo da EJDen % 0,5aren zerga tasarekin, eta zerga oinarria eskritura berrietan higiezinari eman zaion balioaren % 100ekoa izango da.
Hala ere, Auzitegi Gorenaren zenbait epairen arabera, bi jabekideren artean ondasun baten jabekidetasuna amaitzen denean, zerga-oinarria ez da izango ondasunaren balioaren % 100, baizik eta ex novo eskuratzen den ondasun zatiaren balioari dagokiona.
Nola ordaintzen du hipoteka-bermedun mailegu batek mailegu-emailea BEZaren subjektu pasiboa bada?
Egintza juridiko dokumentatuen kargapean dago (mailegu-emaileak BEZaren subjektu pasiboa izan behar du, eta hipoteka egon behar da).
OE EJDZren 1/2011 Foru Arauaren 44., 58.28, 41. eta 12.2c) artikuluak
Kontzeptu bat ere aldatu gabe: ez dago kargapean.
Jatorrizko maileguan aurreikusi gabeko ABALA edo FIDANTZA sartuta:Kostubidezko ondare eskualdaketen kargapean, abal-emailea pertsona fisikoa bada.
Kapital handitzearekin: kapital handitze eta guztizko nobazioa izango litzateke, eta handitutako bermearen zioz ordaindutako lituzke zergak.
| Mailegu-emailea | Mailegu-hartzailea | Eraentza | ERATZEA | KITATZEA | Salbuespenak | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Zerga Oinarria | Tasa | Zerga Oinarria | Tasa | ||||
| Banku-erakundea | Pertsona fisikoa | EJD | Hipoteka-erantzukizun OSOA | %0,5 | Maileguaren printzipala | %0,5 | Ohiko etxebizitzaren eskuraketa edo birgaikuntza finantzatzen badu Alderantzizko hipoteka |
| Pertsona juridikoa | EJD | - | |||||
Mailegu baten berme gisako hipotekaren osaera dokumentatzen duen notario eskrituraren lehenengo kopiak ezinbestean lotzen zaizkio egintza juridiko dokumentatuen mailaz mailako kuotari, mailegua BEZari lotzen zaionean (BEZetik salbuetsita eta hari lotua, 7/1994 FAren 20. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 18. zenbakia). BEZari loturik egongo dira BEZaren subjektu pasibo diren banketxe edo bestelako erakundeek emandako hipoteka maileguak.
Subjektu pasiboa Mailegu-emailea FA berriaren 42. artikulua).
Zerga oinarria honakoa da: osatutako erantzukizun osoa (hipoteka erantzukizuna). Esan nahi baita, finkak erantzuten dion kapitalaren batuketa gehi interesak, kalte-ordainak, ez-betetzeengatiko zigorrak edo antzeko kontzeptuak direla-eta bermatutako kopuruak. Bermatutako zenbatekoaren kopurua beren beregi agertzen ez bada, oinarritzat kapitala eta interesen hiru urte hartuko dira ( FA berriaren 41. eta 12.2.c artikuluak).
X banketxeak Mireni hipoteka bermea duen mailegu bat eman dio eskuratu berri duen etxebizitza baten gainean. Mailegatutako kapitala 300.000 eurokoa da.
Mailegu horren berme gisa, Mirenek etxebizitzaren gaineko hipoteka egin du, mailegatutako kapitala estaltzeko: 20.000,00 euro interesen kontzeptupean, 80.000,00 euro berandutza interesetan eta 10.000,00 euro kostuetan eta bestelako gastuetan.
Zein da egintza juridiko dokumentatuen zerga oinarria?
Hipoteka erantzukizunaren batuketa: 410.000,00 €.
1/2011 FA, 58.20.28 art. OE-EJD.
Salbuespen objektiboak. OE-EJDen gaineko Zergatik salbuetsita egongo dira honako eragiketa hauek:
Mailegu edo kreditu bat ordaintzeko berme gisa eratutako hipoteka-eskubide errealen eraketa edo ezereztea dokumentatzen duten eskritura publikoen lehen kopiak, betiere ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzen bada.
Etxebizitza terminoaren barruan sartzen dira eraikin berean dauden garaje-plazak, gehienez ere bi unitate dituztenak, eta eranskinak, batera eskualdatzen direnak.
Ondorio horietarako, negozio-lokalak ez dira etxebizitzen eranskintzat hartuko, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu.
Ohiko etxebizitzatzat zein birgaitzetzat hartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan halakotzat definitutako kontzeptuak. Zergapekoa pertsona fisikoa denean eta hipotekak etxebizitza gisa gaitutako lokal bat erosteko mailegu edo kreditu baten ordainketaren berme gisa eratu direnean, eta lokal horren eskualdaketari foru arau honen 13. artikuluaren c) letraren azken lerrokadan aipatzen den itzulketa aplikatu behar zaionean, zerga-administrazioak, aldez aurretik eskaera eginda, benetan ordaindutako zerga itzuliko du hipoteka horren eraketa edo deuseztapena dokumentatzen duten notario-eskrituren lehen kopiei dagokienez, betiere etxebizitzak aurreko paragrafoan aipatzen den ohiko etxebizitzaren kontzeptua betetzen badu. Itzulketa horrek ez du berandutze-interesik sortuko.
| Mailegu-emailea | Mailegu-hartzailea | Eraentza | ERATZEA | KITATZEA | Salbuespenak | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Zerga Oinarria | Tasa | Zerga Oinarria | Tasa | ||||
| Banku-erakundea | Pertsona fisikoa | EJD | Hipoteka-erantzukizun OSOA | %0,5 | Maileguaren printzipala | %0,5 | Ohiko etxebizitzaren eskuraketa edo birgaikuntza finantzatzen badu Alderantzizko hipoteka |
| Pertsona juridikoa | EJD | - | |||||
Egintza Juridiko Dokumentatuen kuota mailakatuaren mendean egongo dira mailegu baten berme gisa hartu zen hipoteka-kitapena dokumentatzen duen notario-eskrituraren lehenengo kopiak.
(*) 1/2011 FAren 42. art., lehen paragrafoa: "Subjektu pasiboa ondasun edo eskubidearen eskuratzailea izango da, eta, halakorik ezean, notario-agiriak eskatzen edo agiriaren onura jasotzen dutenak. Hipoteka-bermedun mailegu-eskriturak direnean, pertsona edo erakunde mailegu-emailea hartuko da subjektu pasibotzat "
Mailegu baten bermepean eratutako hipotekarik kitatuz gero, bermatutako maileguaren zenbateko izendatuarekin bat etorri arte txikituko da egintza juridiko dokumentatuen mailakako kargaren ondoreetarako kontuan hartu beharreko zerga-oinarria (1/2011 Foru Arauaren 12.2.c) artikulua).
X banku-erakundeak Mireni hipoteka-bermedun mailegu bat eman dio, eskuratu duen etxebizitzaren gainean. Maileguan emandako kapitala 300.000,00€ da.
Mailegu horren berme gisa, Mirenek etxebizitzaren gaineko hipoteka eratu du maileguan emandako kapitala estaltzeko: 20.000,00 € interesen kontzeptuan, 80.000,00 € berandutza-interesengatik eta 10.000,00 € kostuen eta beste gastuen batzuen kontzeptuan. Zein da hipoteka-kitapenaren Egintza Juridiko Dokumentatuetarako oinarria?
Hipoteka ezerezteko, maileguan emandako kapitala bakarrik hartuko da kontuan, eta ez interesak, berandutze-interesak eta beste gastu batzuk, konstituzioan bezala.
Beraz, zerga-oinarria 300.000,00 €-koa izango da.
Salbuetsita daude hartzekodunak eta zordunak ados etorrita itundutako hipoteka-maileguak edo -kredituak berritzeko eskritura publikoen lehenengo kopiak. Horretarako, baldintza bi bete behar dira:
Egintza Juridiko Dokumentatuen mendeko eragiketa, notario-agiriak.
Mailegua ohiko etxebizitza erosteko bada, salbuetsita dago (E21).
Kostu bidezko ondare eskualdaketen zergapeko eragiketa
Ez dago salbuetsita baldin eta hipotekaren eraketa salbuetsita ez bazegoen (maileguaren helburua ez zen izan ohiko etxebizitza)
Salbuetsia: E50. Etxebizitza erosteko edo birgaitzeko eratutako hipoteka ezeztatzeko denean.
Egintza juridiko dokumentatuei lotutako eragiketa
Kasu hau kobrantza-eskubideak banku biren artean intsuldatzen direnerako da.
Salbuetsia: E50
Higiezinaren eskualdaketaren kasuan, hipoteka-maileguan subrogazioa dokumentatzen duten eskrituren lehen kopiak. OE-EJD Erregelamenduaren 19.5.b) art.
Kostu bidezko ondare eskualdaketen zergapeko eragiketa
OE-EJD Araudia. 19.4 art. Maileguen notario-eskriturak.
Zehatzago esanda, hauek izango dira notario-agirien gaineko zergapetze gradualaren pekoak:
Bi kasuetan, eragiketa salbuetsita dago.
Ezkontza-araubidea desegitea
Salbu eta soberakinagatiko diruzko konpentsazioaren ordez bi ezkontideetako baten ondasun pribatiboengatiko trukea egiten bada, kasu horretan ondare-eskualdaketen kontzeptuagatik tributatuko baitute).
Ondare Eskualdaketen kontzeptuagatik tributatuko du, baldin eta banaketan saihestu daitekeen gehiegikeria bat gertatzen bada.
Saihestu ahal den gaindikinaren kontzeptua: beste banaketa mota batean gaindikina txikiagoa denean (ondasun bakoitzari buruz deklaratzen duten balioaren arabera, batek besteak baino gehiago eramaten du). Ondorio horietarako, etxebizitza eta bere eranskinak unitate gisa zenbatzen dira.
Irabazpidezko sozietate bat desegin da eta banatzeko hau geratu da:
Banaketa modu honetara egingo da:
262.000 Euroko gaindikina dago pisua eta 1. garajea hartu dituenarentzat (530.000-268.000)
Hala ere, gaindikin saihestezina da, banaketaren ondorioetarako 2 ondasun daudelako,
eta gaindikina txikiagoa izateko beste banaketa-modurik ez dagoelako.
Irabazpidezko sozietate bat desegin da eta banatzeko hau geratu da:
Banaketa modu honetara egingo da:
Ondasunen banantze-erregimenean gehiegizko esleipentzat jotzen da, eta horregatik tributatuko luke.
Ondare-eskualdaketen modalitateari lotutako eragiketa
600 eredua
Ondasunak ezkontzari ekartzea
Kode zibilaren arabera ( 1323) ez dago legezko eragozpenik senar-emazteetako batek bere ondasun pribatiboak irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari emateko. Ekarpen horiek tratamendu fiskal desberdina dute, honako hauen arabera:
Izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei ere tratamendu bera aplikatuko zaie.
1/2011 FA 54 art. Zerga Oinarria.
Baldin eta enbargoaren aurreneurrizko idatzoharra jabetza erregistro batean baino gehiagotan egin behar bada eta horregatik hainbat likidazio egiten badira, horien guztien zerga-oinarrien batura ezin da izan aurreko paragrafoan ezarritako muga baino handiagoa.
Enbargo-idatzoharra luzapena eskatu gabe iraungitzen bada, idatzohar berriak berriro tributatuko du egintza juridiko dokumentatuen bidez, % 0,5eko tasan.
Aurreneurrizko idatzoharrak, horien jatorria edozein dela ere, idatzoharraren datatik 4 urtera iraungiko dira, salbu eta legean epe laburragoa ezarrita dutenak.
Hala ere, interesdunek eskatuta edo horiek dekretatu dituzten agintarien aginduz, beste 4 urtez luzatu ahal izango dira, baldin eta luzapena agintzen duen manamendua idazkuna iraungi baino lehen aurkezten bada. Luzatutako idatzoharra luzapenaren idatzoharretik lau urtera iraungiko da. Ondorengo luzapenak ere egin ahal izango dira, baldintza beretan.
Lau urteko epea zenbatzeari dagokionez, Hipoteka Erregelamenduaren 109. artikuluko letran xedatutakoari jarraitu beharko zaio: «Epeak hilabeteka edo urtetan finkatuta badaude, datatik datara zenbatuko dira. Mugaegunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako egunaren baliokiderik, epea hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da.
Itun Ekonomikoa onesten duen 12/2002 Legearen 31.8. artikuluak ezartzen du zergaren ordainarazpena foru aldundiei dagokiela idatzohar prebentiboetan, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden erregistroetan egiten badira.
OE-EJD 1/2011 FA 6. artikuluak jasotzen du Bizkairako eta Foru Aldundiaren eskumena da datzohar prebentiboetan egintza juridikoen ordainarazpena, Bizkaiko erregistro publikoetan egiten direnean.
Arau orokorra
Bermatzen diren interesen edo eskubideen balioa ((1/2011 FAren 54. art.)).
Arau bereziak
Bahitura-idaztoharren zerga-oinarria inolaz ere ez da izango bahitutako ondasunen benetako balioa baino handiagoa, bermatutako kopurua handiagoa bada.
Adibidea:
bahitura agindu judiziala eman da garaje partzela baten gainean betearazlearen 40.000,00 euroko kopurua estaltzeko, bai eta 6.000,00 euro interesetan eta 3.000,00 euro kostuetan estaltzeko ere. Kasu honetan zerga oinarriaren muga bahitutako ondasunaren balioa da (30.000,00 euro).
Zerga oinarria ezin da izan bermatutako zenbatekoa baino handiagoa izan, ondasunen benetako balio handiagoa denean.
Adibidea:
bahitura agindu judiziala eman da etxebizitza baten gainean betearazlearen 40.000,00 euroko kopurua estaltzeko, bai eta 6.000,00 euro interesetan eta 3.000,00 euro kostuetan estaltzeko ere. Etxebizitzaren balioa 248.000,00 eurokoa da. Zerga oinarria, kasu honetan, bat dator bahituraren bidez bermatu nahi diren kopuruekin: 49.000,00 €.
Baldin eta bahituraren aurrearretazko idaztoharra egin behar bada jabetza erregistro batean baino gehiagotan eta hori dela eta hainbat likidazio egiten badira, denen zerga-oinarrien batura ezin da izan aurreko idatz-zatian ezarritako muga baino handiagoa.
Adibidea:
bahitura agindu judiziala eman da bi etxebizitzaren gainean (horietariko bat Bilbon dago eta bestea Gernikan), betearazlearen 60.000,00 euroko kopurua estaltzeko, bai eta 6.000,00 euro interesetan eta 4.500,00 euro kostuetan estaltzeko ere. Bilboko etxebizitzaren balioa 364.000,00 eurokoa da eta Gernikako etxebizitzarena 200.000,00 eurokoa.
Zerga oinarriak ezin du 70.500,00 euroko kopurua gainditu.
Idatzohar prebentiboek %0,50 karga tasaren arabera ordainduko dituzte zergak; tasa hori dirutan likidatuko da (1/2011 FA 55. art.).
Hain zuzen ere, hiru baldintza hauek betetzen dituzten idatzoharrak egongo dira Egintza Juridiko Dokumentatuen modalitateari lotuta (1/2011 FA 52. art.):
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?