web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Jaulkitako fakturen idatzoharretako PFEZren datuak (adibidez, PFEZren diru-sarreraren zenbatekoa edo jardueraren epigrafea) zuzenak ez badira eta akats horrek idatzohar askori eragiten badie, salbuespenez, doikuntzako bi idatzohar berri egin daitezke datuak zuzentzeko, EEELren (140ereduaren) fakturarik gabeko sarreren azpikapituluaren bidez. Horretarako, Sarrerak eta emandako fakturak kapituluan sartu, Fakturarik gabe fitxa hautatu eta Sarrerak gehitu botoia sakatu behar da.
Adibidez, errorea faktura batzuen epigrafea zuzentzea bada, erregistratu beharreko lehen eragiketan, honako hau adierazi behar da:
  • Sarrera mota, "aparteko diru-sarrerak eta bestelakoak"
  • Eragiketaren datan, azken fakturaren data okerra
  • Eragiketaren deskribapena: DOIKUNTZA negatiboa, epigrafea oker adierazita XXX eta XXX arteko fakturetan (faktura okerren tartea).
  • Ordaintzailean: ez dago ezer adierazi beharrik
  • PFEZ datuetan (jarduera): oharretan oker agertzen den jarduera
  • PFEZren sarrera-zenbatekoan: adierazi NEGATIBOAN epigrafe okerrari esleitutako fakturetan adierazitako diru-sarrera osoa.


Gorde botoia sakatu eta Sarrerak gehitu sakatuberriro, bigarren eragiketa erregistratzeko:
  • Sarrera mota, "aparteko diru-sarrerak eta bestelakoak"
  • Eragiketaren datan, azken fakturaren data okerra
  • Eragiketaren deskribapena: DOIKUNTZA positiboa XXX fakturatik XXX fakturara epigrafea oker adierazteagatik (faktura okerren tartea).
  • Ordaintzailean: ez dago ezer adierazi beharrik
  • PFEZ datuetan (jarduera): erregistratu nahi dugun jarduera zuzena
  • PFEZren sarreraren zenbatekoan: adierazi POSITIBOAN dagokion diru-sarrera osoa

 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?