
Lotutako edukirik gabe.
| 7. Art. | 2025/1/1etik aurrera | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 7. artikulua.—Langilea kaleratzeagatik edo lanpostua uzteagatik ematen diren kalteordainak Zergari buruzko foru-arauaren 9. artikuluko 5. zenbakian ezarritako salbuespena aplikatzeko ezinbestekoa da langileak inolako loturik ez edukitzea enpresarekin. Kontrakoaren frogarik izan ezean, honako kasu honetan pentsatuko da langileak enpresarekin lotura daukala: baldin eta kaleratu edo lanpostua utzi ondoko hiru urteetan berriz ere enpresa berari, edo harekin lotutako beste enpresa bati (lotura Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauren 42. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoaren araberakoa izan behar da) zerbitzuak ematen hasi bada. Salbuetsitako gehieneko kopurua, langilearen kaleratze edo lanpostu-uzte bakoitzeko aplikatuko da, kalte-ordaina ordaintzeko modua gorabehera. | 7. Artikulua. Langilea kaleratzeagatik edo lana utzarazteagatik ematen diren kalte ordainak. Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 5. zenbakian ezarritako salbuespena aplikatzeko ezinbestekoa da langileak inolako loturik ez edukitzea enpresarekin.Kontrakoaren frogarik izan ezean, honako kasu honetan pentsatuko da langileak enpresarekin lotura daukala: baldin eta kaleratu edo lanari utzarazi ondoko hiru urteetan berriz ere enpresa berari, edo harekin lotutako beste enpresa bati (lotura Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoaren araberakoa izan behar da) zerbitzuak ematen hasi bada. Salbuetsitako gehieneko kopurua, 180.000 euro, langilearen laneratze edo lan-utzarazpen bakoitzeko aplikatuko da, kalte-ordaina ordaintzeko modua gorabehera. |
| 9. art | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 5. | Zenbaki honetan ezartzen den kalte-ordain salbuetsia 183.600 euro izango da, gehienez. | Zenbaki honetan ezartzen den kalte-ordain salbuetsia 180.000 euro izango da, gehienez. |
| 23. art | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1. Lanaren etekin osoen guztirako zenbatekoaren eta gastu kengarrien arteko diferentzia positiboa bada, hobari hau aplikatuko da: a) Diferentzia 14.800 euro edo gutxiago bada, 8.000 euroko hobaria. b) Diferentzia 14.800,01 - 23.000 euro artekoa bada, 8.000 euroko hobaria, honako hau kenduta: diferentziatik 14.800,00 euro kendu eta ateratzen den emaitzaren zenbatekoa 0,6098az biderkatzearen emaitza. c) Diferentzia 23.000 euro baino gehiago bada, 3.000 euroko hobaria. 2. Zerga-oinarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira eta errentok 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da. 3. Aurreko zenbakietan aipatzen diren hobariak gehitu egingo dira kasu hauetan: a) Zergaduna aktibo dagoen langile desgaitua bada eta beraren desgaitasun-gradua ehuneko 33 eta 65 bitartekoa bada, hobaria ehuneko 100 gehituko da. b) Zergaduna aktibo dagoen langile desgaitua bada, eta beraren desgaitasuna ehuneko 33 eta 65 bitartekoa bada eta mugitzeko gaitasuna murriztuta badauka, hobaria ehuneko 250 gehituko da. Halakotzat joko dira Desgaitasunaren gradua aintzatesteko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuak Mugikortasun-jardueren Mugak Ebaluatzeko ezarritako azpibaremoaren arabera (MJMEB) mugitzeko gaitasuna ehuneko 25 edo gehiago murriztuta daukaten pertsonak Ehuneko bera aplikatuko zaie ehuneko 65eko desgaitasuna edo handiagoa daukaten langile aktibo desgaituei ere. 4. Artikulu honetan arautzen den hobaria aplikatu ondoko lanaren etekin garbia ezin da izan negatiboa. |
1. Lanaren etekin osoaren eta gastu kengarrien arteko diferentzia positiboak honako hobari hauek izango ditu: a) Diferentzia 7.500 euro edo txikiagoa bada, 4.650 euroko hobaria egingo da. b) Diferentzia 7.500,01 eta 15.000 euro artekoa bada, honako hobari hau egingo da: 4.650 euro ken diferentzi horri 7.500,00 euro gutxitu ondoren ateratzen den zenbatekoa bider 0,22 egitetik ateratzen den zenbatekoa. c) Diferentzia 15.000 eurotik gorakoa bada, 3.000 euroko hobaria egingo da. 2. Zerga-oinarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira, eta errentok 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da. 3. Aurreko zenbakietan aipatzen diren hobariak gehitu egingo dira kasu hauetan: a) %100; desgaitasun-gradua %33koa edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa duten langile aktibo desgaituentzat. b) 100eko 250, desgaitasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten langile aktibo desgaituentzat, baldin eta mugikortasun murriztuko gabezia egoeran badaude –mugikortasuna murriztuta dutela joko da Mugikortasun Jardueren Mugen azpibaremoan, desgaitasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren bidez onetsian, 100eko 25eko edo hortik gorako mugikortasun falta ematen zaienean–. Orobat, 100eko 65eko edo hortik gorako desgaitasuna duten langile aktibo desgaituentzat ere 100eko 250 gehituko da hobaria. 4. Artikulu honetan aurreikusitako hobaria aplikatzearen ondorioz ateratzen den lanaren etekin garbia ezingo da negatiboa izan. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 25 | 1. Zergari buruzko foru-arauaren 27. artikuluko 5. erregelan xedatutakoaren ondoreetarako, zergadunak frogatzen badu jardueraren berezko ezaugarriak direla eta ibilgailua oso garrantzitsua dela sarrerak lortzeko eta horretarako erabili ohi duela, ibilgailuaren eskuraketak eragiten dituen finantza-gastuen 100eko 50 kendu ahal izango du ibilgailuko, eskuraketa-prezioa 30.000 eurotik gorakoa ez bada. Baldin eta ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) eta erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) badira, lehen adierazitakoaren ordez, eskuratzeak eragindako finantza-gastuen 100eko 50 kendu ahal izango da ibilgailu bakarrerako, eskuratze-prezioa 40.000 euro edo txikiagoa denean. Eskuratze-prezioa 30.000 eta 40.000 eurotik gorakoa bada, hurrenez hurren, 30.000 eta 40.000 euroren eta eskuratze-prezioaren arteko proportzioari dagozkion finantza-gastuen 100eko 50 kendu ahal izango da. 2. Zergadunak modu sinesgarrian frogatzen duenean ibilgailua bere ekonomia-jarduera egiteko baino ez duela erabiltzen, aurreko apartatuko ehunekoak 100eko 100ekoak izango dira, eta osorik aplikatuko dira eskuratze-prezioa 30.000 edo 40.000 euro edo txikiagoa bada, edo, bestela, 30.000 edo 40.000 euroren eta eskuratze-prezioaren arteko proportzioan |
1. Zergari buruzko Foru Arauko 27. artikuluko 5. erregelan xedatutakoaren ondoreetarako, zergadunak frogatzen badu jardueraren berezko ezaugarriak direla eta ibilgailua oso garrantzitsua dela sarrerak lortzeko eta horretarako erabili ohi duela, ibilgailuaren eskuraketak eragiten dituen finantza-gastuen %50 kendu ahal izango du ibilgailuko, eskuraketa-prezioa 25.000 eurotik gorakoa ez bada. Eskuraketa-prezioa 25.000 eurotik gorakoa bada, 25.000 euroren eta eskuraketa prezioaren arteko proportzioari dagokion finantza-gastuen zatiaren %50 kendu daiteke. 2. Zergadunak modu sinesgarrian frogatzen badu ibilgailua jarduera ekonomikorako baino ez duela erabiltzen, aurreko idatz-zatiko ehunekoa %100 izango da eta honela aplikatuko da: eskuraketa-prezioa 25.000 eurotik gorakoa ez bada, gastuen guztirako kopuruari; 25.000 eurotik gorakoa bada, zenbateko horren eta eskuraketa-prezioaren proportzioari dagokion gastuen zatiari. |
| 28. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1.b) | b) Goiko letran aipaturiko diru-sarrera eta gastuen arteko aldea kalkulatu, eta eragiketa horren emaitza jarraian zehaztutako portzentajeetan gutxituko da, amortizazioak, narriaduragatiko galerak eta justifikatzeko gaitzak diren gastuak direla eta. Ehuneko 20ko portzentajean, aurreko urtean, aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea 35.000 eurotik gorakoa izan ez bada. Ehuneko 15eko portzentajean, aurreko urtean, aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea 35.000 eurotik gorakoa izan bada eta 85.000 eurotik gorakoa izan ez bada. Ehuneko 10eko portzentajean, aurreko urtean, aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea 85.000 eurotik gorakoa izan bada. |
b) Goiko letran aipaturiko diru-sarrera eta gastuen arteko aldea kalkulatu, eta eragiketa horren emaitza 100eko 10 gutxituko da, amortizazioak, narriaduragatiko galerak eta justifikatzeko gaitzak diren gastuak direla eta. |
| 27. art. | 2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 5. erreg. 2-3 ap. | Bi. Zergadunak frogatzen badu berak erabiltzen duen ibilgailua, egindako jardueraren izaeraren ondorioz, oso garrantzitsua dela eta eskuarki erabili behar duela diru-sarrerak lortu ahal izateko, aipatutako gastuetan 100eko 50 izango da kengarria. Hala ere, ibilgailu bakar baten gastuak soilik kendu ahal izango dira, eta honako muga hauekin: a) 3.000 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 30.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoaren 100eko 50, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta. Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean, arestian adierazitakoaren ordez, 4.000 euro aplikatuko dira, edo zergadunak erabilitako amortizazio-portzentajea bider 40.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoaren 100eko 50, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta. b) 30.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez. Aurreko a) letrako bigarren paragrafoan aipatutako ibilgailuak badira, 40.000 euro aplikatuko dira. c) 3.600 euro gainerako kontzeptuak direla eta, elementuon erabilerarekin lotuta badaude, ibilgailu eta urte bakoitzeko edozelan ere. Hiru. Zergadunak modu sinesgarrian frogatzen duenean ibilgailua esklusiboki afektatu zaiola beraren jarduera ekonomikoari, gastu horiek kengarriak izango dira, baina honako muga hauekin: a) 6.000 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 30.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoa, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta. Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean, arestian adierazitakoaren ordez, 8.000 euro edo zergadunak erabilitako amortizazio-portzentajea bider 40.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoa, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta. b) 30.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez. Apartatu honetan a) letrako bigarren paragrafoan aipatzen diren ibilgailuak badira, 40.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten partea aplikatuko da, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada. c) 7.200 euro, ibilgailuok erabiltzeari loturiko beste kontzeptu guztiengatik. Zergadunak ez badu urteko aldi batean ibilgailu hori erabiltzen, erabili duen denboraren arabera kalkulatuko dira erregela honetan aipaturiko mugak. |
Bi. Zergadunak frogatzen badu berak erabiltzen duen ibilgailua, egindako jardueraren izaeraren ondorioz, oso garrantzitsua dela eta eskuarki erabili behar duela diru-sarrerak lortu ahal izateko, aipatutako gastuetan 100eko 50 izango da kengarria. Hala ere, ibilgailu bakar baten gastuak soilik kendu ahal izango dira, eta honako muga hauekin: a) 2.500 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 25.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoaren 100eko 50, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta. b) 25.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez. c) 3.000 euro gainerako kontzeptuak direla eta, elementuon erabilerarekin lotuta badaude, ibilgailu eta urte bakoitzeko edozelan ere. Hiru. Zergadunak modu sinesgarrian frogatzen duenean ibilgailua esklusiboki afektatu zaiola beraren jarduera ekonomikoari, gastu horiek kengarriak izango dira, baina honako muga hauekin: a) 5.000 euro edo zergadunak erabili duen amortizazio-portzentajea bider 25.000 euro eginik ateratzen den zenbatekoa, baldin eta zenbateko hori txikiagoa bada eta ondare-elementu hori amortizatu egiten bada, alokairu, lagapena edo balio-galera dela eta. b) 25.000 eurok ibilgailuaren eskurapen-prezioan ordezkatzen duten parte proportzionala, baldin eta zenbateko hori handiagoa bada, ibilgailuok eskuratzearen ondoriozko finantza-gastuei dagokienez. c) 6.000 euro, ibilgailuok erabiltzeari loturiko beste kontzeptu guztiengatik. Zergadunak ez badu urteko aldi batean ibilgailu hori erabiltzen, erabili duen denboraren arabera kalkulatuko dira erregela honetan aipaturiko mugak. |
| 25 art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 5. | 5. Jarduera ekonomiko batean hasten diren zergadunek 100eko 10 murriztu ahal izango dute jarduera horren etekin garbi positiboa, eta 100eko 15, berriz, emakumeak badira, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu ondoren, hala badagokio, etekina positiboa den lehen zergaldian eta hurrengo zergaldian, betiere etekin garbi positibo hori lortzen den lehen zergaldia jarduera hasi ondorengo lehen bost zergaldietan barruan gertatzen bada. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera ekonomiko bat hasten denik, baldin eta zergadunak aurretik jarduera hori bera zuzenean edo zeharka egin badu. Zergadunak aurretik jarduera berean jardun duela joko da jarduera hori talde berean sailkatuta badago ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifetan. Murriztapen hau ez da aplikatuko baldin eta jarduera hasi aurreko urtean zergadunak lanaren etekinak jaso bazituen pertsona edo entitate batengandik eta hasitako jarduera ekonomikoaren ondoriozko sarreren 100eko 50 baino gehiago pertsona edo entitate horrengandik lortutakoak badira. |
5. Jarduera ekonomiko batean hasten diren zergadunek 100eko 10 murriztu ahal izango dute jarduera horren etekin garbi positiboa, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu ondoren, hala badagokio, etekina positiboa den lehen zergaldian eta hurrengo zergaldian, betiere etekin garbi positibo hori lortzen den lehen zergaldia jarduera hasi ondorengo lehen bost zergaldietan barruan gertatzen bada. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera ekonomiko bat hasten denik, baldin eta zergadunak aurretik jarduera hori bera zuzenean edo zeharka egin badu. Zergadunak aurretik jarduera berean jardun duela joko da jarduera hori talde berean sailkatuta badago ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifetan. Murriztapen hau ez da aplikatuko baldin eta jarduera hasi aurreko urtean zergadunak lanaren etekinak jaso bazituen pertsona edo entitate batengandik eta hasitako jarduera ekonomikoaren ondoriozko sarreren 100eko 50 baino gehiago pertsona edo entitate horrengandik lortutakoak badira. |
| 32. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1.2.3 | 1. Hurrengo 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan aipatutako etxebizitzak ez beste batzuetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, betiere higiezin horietan jarduera ekonomikorik egon gabe, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen 100eko 20ko hobaria aplikatuko da. Era berean, kengarritzat hartuko da, soil-soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera. Hobariaren eta gastu kengarriaren baturak ezin izango du ekarri etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako. 2. Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritako moduan errentamenduan jarritako etxebizitzatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen 100eko 30eko hobaria aplikatuko da. Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik: a) Etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera. b) Errentamendua dela-eta zergadunari eskubidez dagozkion errentak ez ordaintzea osorik edo partzialki estaltzen duten kreditu-aseguruen primen zenbatekoa, 300 euroko mugarekin.Hobariaren eta gastu kengarrien baturak ez du ekarriko etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako. 3. Kapital higiezinaren etekinak baldin badatoz Eusko Jaurlaritzaren «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programatik —Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuaren bidez arautua— eta Merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko «ASAP» bitartekaritza-programatik —Eusko Jaurlaritzaren irailaren 17ko 144/2019 Dekretuaren bidez arautua— edo antzeko beste etxebizitza-plan eta -programa autonomiko, foral edo udaleko plan batzuetatik; orduan, ehuneko 70eko hobaria aplikatuko da programa horiei etxebizitza alokatzeagatik edo lagatzeagatik higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gainean. Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera. Hobariaren eta gastu kengarrien baturak ez du ekarriko etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako. |
1. Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da. Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketagastuak ere. Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik. Zenbaki honetan jasotakotzat joko dira, soilik, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzaren errentamendutzat jotakoetatik eratorritako etekinak. 2. Aurreko lerroaldean sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinetan, etekin osoari gastu kengarri hauen zenbatekoa gutxituko zaio: a) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gastuak, barne sartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, eta gainerako finantzaketa-gastuak ere bai. b) Etekinen iturria diren ondasunek haiek erabiltzeagatik edo denbora igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. Erabilera- edo luperketa-eskubide edo -ahalmenen titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, baliogalera gisa, ordaindutako eskuraketa-balioen zati proportzionala, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. Gastu kengarrien baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 39 | 39. artikulua. Zergari buruzko Foru Arauko 32. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen diren kapital higiezinaren etekinak, denboran modu nabarmen irregularrean lortzen direnak, zatika jasotako etekinak eta sortzapenaldiaren zehaztapena 1. Zergari buruzko Foru Arauko 30. artikuluko 3. idatz-zatiko lehenengo paragrafoan ezarritako %50eko integrazioa aplikatzeko, denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutako higiezinen kapitalaren etekintzat jarraian adieraziko direnak soilik hartuko dira, baldin eta zergaldi bakarrean egozten badira: a) Negozio-lokalen errentamendu-kontratuak intsuldatuta edo lagata lortutako zenbatekoak. b) Errentariak, azpierrentariak edo lagapen-hartzaileak higiezinean egindako gaitz-kalteengatik emandako kalte-ordainak. 2. Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 6. apartatuan kapital higiezinaren etekinak bi edo bost urte baino aldi luzeagoan sortu badira eta zatika jasotzen badira, zergari buruzko foru-arauaren 30. artikuluko 3. apartatuko lehenengo paragrafoan ezarritako integrazio- ehunekoak (%60 eta %50) honela aplikatuko dira: sorreraldiko urteen kopurua, datatik datara zenbatuta, zatikapenak hartzen dituen zergaldien kopuruaren artean zatitzearen emaitza bi urte baino gehiago bada, %60; bost urte baino gehiago izanez gero, %50. 3. Sorreraldia bi urte baino luzeagoa izan dela jakin arren benetan zenbatekoa izan den zehazterik ez badago, etekinak hiru urtean sortu direla pentsatuko da. 4. %100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatu ahal bada, gehienez ere 300.000 euroko zenbatekoari aplikatuko zaio urtean. Hortiko gorako zenbatekoa osorik integratuko da (%100). %100etik beherako integrazio-ehuneko bat baino gehiago aplikatu behar zaizkien etekinak jaso badira, aurreko paragrafoko muga (300.000 euro) konputatzean lehenbizi integrazio ehuneko txikiena aplikatu behar zaienak hartuko dira kontuan. Etekinak zatika jaso badira, artikulu honetako 2. idatz-zatian azaldu den bezala, eta 300.000 euroko muga aplikatu behar bada, gehieneko kopuru hori modu proportzionalean banatuko da zatikapenak hartzen dituen ekitaldien artean. |
39. artikulua. Zergari buruzko Foru Arauko 32. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen diren kapital higiezinaren etekinak, denboran modu nabarmen irregularrean lortzen direnak, zatika jasotako etekinak eta sortzapenaldiaren zehaztapena. 1. Zergari buruzko Foru Arauko 30. artikuluko 3. idatz-zatiko lehenengo paragrafoan ezarritako %50eko integrazioa aplikatzeko, denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutako higiezinen kapitalaren etekintzat jarraian adieraziko direnak soilik hartuko dira, baldin eta zergaldi bakarrean egozten badira: a) Negozio-lokalen errentamendu-kontratuak intsuldatuta edo lagata lortutako zenbatekoak. b) Errentariak, azpierrentariak edo lagapen-hartzaileak higiezinean egindako gaitz-kalteengatik emandako kalte-ordainak. 2. Zergari buruzko Foru Arauko 32. artikuluko 2. idatz-zatian kapital higiezinaren etekinak bi edo bost urte baino aldi luzeagoan sortu badira eta zatika jasotzen badira, Zergari buruzko Foru Arauko 30. artikuluko 3. idatz-zatiko lehenengo paragrafoan ezarritako integrazio ehunekoak (%60 eta %50) honela aplikatuko dira: sorreraldiko urteen kopurua, datatik datara zenbatuta, zatikapenak hartzen dituen zergaldien kopuruaren artean zatitzearen emaitza bi urte baino gehiago bada, %60; bost urte baino gehiago izanez gero, %50. 3. Sorreraldia bi urte baino luzeagoa izan dela jakin arren benetan zenbatekoa izan den zehazterik ez badago, etekinak hiru urtean sortu direla pentsatuko da. 4. %100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatu ahal bada, gehienez ere 300.000 euroko zenbatekoari aplikatuko zaio urtean. Hortiko gorako zenbatekoa osorik integratuko da (%100). %100etik beherako integrazio-ehuneko bat baino gehiago aplikatu behar zaizkien etekinak jaso badira, aurreko paragrafoko muga (300.000 euro) konputatzean lehenbizi integrazio ehuneko txikiena aplikatu behar zaienak hartuko dira kontuan. Etekinak zatika jaso badira, artikulu honetako 2. idatz-zatian azaldu den bezala, eta 300.000 euroko muga aplikatu behar bada, gehieneko kopuru hori modu proportzionalean banatuko da zatikapenak hartzen dituen ekitaldien artean. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 36 | Zerga honen ondorioetarako, etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen artean, hots, zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan aipatzen diren horien artean sartu behar dira etxebizitzen edo horien gaineko gozamen-eskubide errealen titularrek lortzen dituzten etekinak, etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzen eta bultzatzen duten Eusko Jaurlaritzaren dekretuetan xedatutakoari atxikitzen bazaizkio, eta etxebizitza horiek lagatzen edo alokatzen badizkiete Sozietateen gaineko Zergaren arautegian higiezinen errentamenduko jarduera kualifikatua egiten duten erakundeentzat ezarrita dagoen araubide berezia duten sozietateei. | Zerga honen ondorioetarako, etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen artean, hots, zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 1. apartatuetan aipatzen diren horien artean sartu behar dira etxebizitzen edo horien gaineko gozamen-eskubide errealen titularrek lortzen dituzten etekinak, etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzen eta bultzatzen duten Eusko Jaurlaritzaren dekretuetan xedatutakoari atxikitzen bazaizkio, eta etxebizitza horiek lagatzen edo alokatzen badizkiete Sozietateen gaineko Zergaren arautegian higiezinen errentamenduko jarduera kualifikatua egiten duten erakundeentzat ezarrita dagoen araubide berezia duten sozietateei. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 37 | 37. artikulua. Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 6. apartatuan aipatzen diren kapital higiezinaren etekinak: gastu kengarriak Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 6. apartatuan ezarritako kasuetan ondokoak hartuko dira gastu kengarritzat etekin garbia kalkulatzeko: etekinak lortzeko egin behar izan diren gastu guztiak; erabilerak eta denboraren joanak etekinen iturburu diren ondasunetan edo eskubideetan egindako narriaduraren zenbatekoa. Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea. |
37. artikulua. Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 2. apartatuan aipatzen diren kapital higiezinaren etekinak: gastu kengarriak Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 2. apartatuan ezarritako kasuetan ondokoak hartuko dira gastu kengarritzat etekin garbia kalkulatzeko: etekinak lortzeko egin behar izan diren gastu guztiak; erabilerak eta denboraren joanak etekinen iturburu diren ondasunetan edo eskubideetan egindako narriaduraren zenbatekoa. Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 38 | 1. Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 6. apartatuan ezarritako kasuetan kapital higiezinaren etekin garbia zehazteko gastu kengarritzat hartuko dira ondasun higiezina eta berarekin batera lagatako gainerako ondasunak amortizatzeko erabilitako kopuruak, hain zuzen ere ondasunak baldin eta benetako balio-galerari badagozkio. | 1. Zergari buruzko foru-arauaren 32. artikuluko 2. apartatuan ezarritako kasuetan kapital higiezinaren etekin garbia zehazteko gastu kengarritzat hartuko dira ondasun higiezina eta berarekin batera lagatako gainerako ondasunak amortizatzeko erabilitako kopuruak, hain zuzen ere ondasunak baldin eta benetako balio-galerari badagozkio. |
| 30. Art | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 3 | 3. Hala ere, foru arau honetako 32. artikuluaren 6. apartatuan aipatzen diren etekinak bi urtetik gorako epean sortu badira eta aldizka edo behin eta berriro lortu ez badira, haien zenbatekoaren %60 hartuko da etekin osotzat; portzentaje hori %50 izango da, berriz, sorrera-aldia bost urtetik gorakoa denean edo, erregelamendu bidez, etekin horiek denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnean. Etekinak zatika kobratzen badira, etekinaren sorrera-aldia zenbatzerakoan kontuan hartuko da zenbat urtetan zatikatzen den kobrantza, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Integrazio-portzentajeak aplikatzeko hartuko den etekinen zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio ehuneko txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzeko orduan, lehenengo eta behin, integrazio ehuneko txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan. Etekinak ondasun higiezinen erabilera- edo luperketa-eskubide errealak eratzetik datozenean, haien zenbatekoaren %100 konputatuko da beti. |
Hala ere, foru arau honetako 32.2 artikuluan aipatzen diren etekinak bi urtetik gorako epean sortu badira eta aldizka edo noizean behin lortu ez badira, haien zenbatekoaren %60 hartuko da etekin osotzat; portzentaje hori %50 izango da, berriz, sorrera-aldia bost urtetik 32 gorakoa denean edo, erregelamendu bidez, etekin horiek denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnean. Etekinak zatika kobratzen badira, etekinaren sorrera-aldia zenbatzerakoan kontuan hartuko da zenbat urtetan zatikatzen den kobrantza, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Integrazio-portzentajeak aplikatzeko hartuko den etekinen zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan. Etekinak ondasun higiezinen erabilera- edo luperketa-eskubide errealak eratzetik datozenean, haien zenbatekoaren %100 konputatuko da beti. |
| 32. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 4.5.6. | ... 4. Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluaren arabera etxebizitza-errentamendutik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, etxebizitza bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratu batean kokatuta badago eta alokairu-errentaren zenbatekoa erreferentzia-indizeen mugen barruan badago, 100eko 70eko hobaria aplikatuko da higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gainean. Era berean, honako hauek bakarrik izango dira kengarriak: a) Etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa-gastuak ere. Horretarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak aipatu diren kontzeptuei aurre egiteko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa, betiere dirulaguntza horiek salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera. b) Errentamendua dela-eta zergadunari eskubidez dagozkion errentak ez ordaintzea osorik edo partzialki estaltzen duten kreditu-aseguruen primen zenbatekoa, 300 euroko mugarekin. Hobariaren eta gastu kengarriaren baturak ezin izango du ekarri etekin garbi negatiborik ondasun higiezin bakoitzerako. 5. Era berean, 3. eta 4. apartatuetakoa aplikatuko da, baldin eta errentatzaileak erreferentzia-indizeetara edo bitartekaritza publikoko prezioetara mugatu badu alokairu-errenta. 6. Aurreko apartatuetan sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinen kasuan, etekin osoa gastu kengarri hauen zenbatekoan gutxituko da: a) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gastuak, barnean sartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabiltze- nahiz gozatze-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, eta gainerako finantzaketa-gastuak ere bai. b) Etekinen iturri diren ondasunek haiek erabiltzeagatik edo denbora igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. Erabiltze- edo gozatze-eskubide edo -ahalmenen titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, balio-galera gisa, ordaindutako eskurapen-balioen zati proportzionala, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. Gastu kengarrien baturak ezin izango du ekarri ondasun etekin garbi negatiborik higiezin bakoitzerako. |
1. Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da. Era berean, kengarritzat hartuko da, soilik, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketagastuak ere. Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik. Zenbaki honetan jasotakotzat joko dira, soilik, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzaren errentamendutzat jotakoetatik eratorritako etekinak. 2. Aurreko lerroaldean sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinetan, etekin osoari gastu kengarri hauen zenbatekoa gutxituko zaio: a) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gastuak, barne sartuta etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera- nahiz luperketa-ahalmenak erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, eta gainerako finantzaketa-gastuak ere bai. b) Etekinen iturria diren ondasunek haiek erabiltzeagatik edo denbora igarotzeagatik jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. Erabilera- edo luperketa-eskubide edo -ahalmenen titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, baliogalera gisa, ordaindutako eskuraketa-balioen zati proportzionala, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan. Gastu kengarrien baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 43 | 2. Dena den, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzen azpierrentamenduaren ondoriozko etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, %30ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari. | 2. Dena den, Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan aipatzen diren etxebizitzen azpierrentamenduaren ondoriozko etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, %20ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari. |
| 39. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2. | ... Zenbaki honetako lehenengo paragrafoan xedatzen dena gorabehera, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan aipatzen den etxebizitzen azpierrentamendutik datozen etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, 100eko 30eko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari. |
... Zenbaki honetako lehenengo paragrafoan xedatzen dena gorabehera, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan aipatzen den etxebizitzen azpierrentamendutik datozen etekinak direnean, etekin garbia lortzeko soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, 100eko 20eko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 47 | 1.p) Kriptoaktibo suntsigarriak kostu bidez eskualdatzean, irabazia edo galera eskurapen balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko diferentziaren arabera konputatuko da. Eskualdaketa hori gertatzen den unean eskaintzaren eta eskariaren emaitza gisa merkatuan finkatutako erreferentzia balioaren arabera zehaztuko da diferentzia hori, edo, bestela, erreferentzia balio hori baino handiagoa denean, itundutako prezioaren arabera. 2. Aurreko zenbakiko a), b), c), d) eta p) letretan xedatutakoaren ondorioetarako eta letra horietan adierazitako aktibo berberen kostugabeko eskualdaketen ondorioetarako, balore homogeneoak edo mota bereko kriptoaktibo suntsikorrak daudenean, zergadunak eskualdatutakoak lehenik eskuratutakoak direla ulertuko da. Erabat liberatutako akzioak direnean, haien sorburu diren akzioei dagokien antzinatasuna hartuko da kontuan. Foru Arau honetan ezarritakoaren ondorioetarako, mota bereko kriptoaktibo suntsikortzat hartuko dira protokolo informatiko berean jatorria duten eta ezaugarri berak dituzten unitateak edo unitate frakzioak. |
2. Aurreko zenbakiko a), b), c) eta d) letretan xedatutakoaren ondorioetarako eta letra horietan adierazitako aktibo berberen kostugabeko eskualdaketen ondorioetarako, balore homogeneoak edo mota bereko kriptoaktibo suntsikorrak daudenean, zergadunak eskualdatutakoak lehenik eskuratutakoak direla ulertuko da. Erabat liberatutako akzioak direnean, haien sorburu diren akzioei dagokien antzinatasuna hartuko da kontuan. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 43 | i) Kriptoaktibo suntsikorren eskualdaketetan sortuak, zergadunak gisa bereko aktiboak eskuratu baditu eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteen barne. Aurreko g) , h) eta i) letretan aurreikusitako kasuetan, zergadunaren ondarean mantentzen diren balore edo partaidetzak eskualdatu ahala integratuko dira ondare-galera |
Aurreko g) eta h) letretan aurreikusitako kasuetan, zergadunaren ondarean mantentzen diren balore edo partaidetzak eskualdatu ahala integratuko dira ondare-galera. |
| 41. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2.c)2º | 2. Honako kasu hauetan ez da egongo ondare-irabazi edo -galerarik: ... Bigarrena. Eskualdatzaileak zuzendaritza-lanak egin izan baditu, eskualdaketaren unetik bi urte igarotakoan lan horiek egiteari eta haien ordainsariak jasotzeari uztea. |
2. Honako kasu hauetan ez da egongo ondare-irabazi edo -galerarik: ... Bigarrena: Eskualdatzaileak, zuzendaritza-funtzioak bete izan baditu, eskualdaketaren unetik beretik lan horiek egiteari eta dagozkien ordainsariak jasotzeari uztea. |
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
Lotutako edukirik gabe.
| 60. art. | 2025etik 2035era bitarteko (biak barne) zergaldietarako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2.b) | 2. Gauzazko lan-etekinak erregela berezi hauen arabera baloratuko dira: ... b) Pertsona edo entitate ordaintzailearen jabetzako automobilak eta haien erremolkeak, motorrak, motozikletak, laketontziak edo itsas kiroletako ontziak zein aireontziak erabili edo ematen diren kasuetan: - Ibilgailua eman egiten bada, ibilgailu horren eskurapen-kostua hartuko da, eragiketa kargatzen duten tributuak barne. - Ibilgailua erabili egiten bada, aurreko paragrafoan aipatzen den kostuaren 100eko 20 hartuko da urteko. Erabilerari dagokion balorazioa ehuneko 30 murriztu ahal izango da ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregai-piladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean. - Ibilgailua erabili eta, horren ondoren, eman egiten bada, azken horren balorazioa aurreko erabileraren ondorioz ateratzen den balorazioa kontuan hartuz egingo da. Ordaintzailearen jabetzakoak ez diren garraiobideak erabiliz gero, ordaintzaileari dakarkioten kostua hartuko da kontuan, tributuak eta gastuak barne. Aurreko paragrafoan ezarritako balorazioa ehuneko 30 murriztu ahal izango da ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), erregaipiladun ibilgailu elektrikoak (EPIE) edo erregai-piladun ibilgailu elektriko hibridoak (EPIEH) direnean. Goian aipaturiko kasu guztietan, pertsona edo entitate ordaintzaileak ordaintzen dituenean ibilgailua erabiltzeari berez dagozkion gastuak (hala nola konponketak, erregaia, aparkalekua eta ordainpeko autobideak), horrek guztiak ordaintzaileari dakarkion kostua hartuko da kontuan. Ibilgailua lanerako zein helburu partikularretarako erabiltzen denean, gauzazko ordainketaren balorazioa izango da letra honetan jasotako erregelak dena delako kasuari aplikatu ondoren ateratzen den emaitzaren 100eko 50. |
2. Gauzazko lan-etekinak erregela berezi hauen arabera baloratuko dira: ... b) Ordaintzailearen jabetzako automobilak eta haien erremolkeak, motorrak, motozikletak, laketontziak edo itsas kiroletako ontziak zein aireontziak erabili edo ematen diren kasuetan: - Ibilgailua eman egiten bada, ibilgailu horren eskuratze-kostua hartuko da, eragiketa kargatzen duten tributuak barne. - Ibilgailua erabili egiten bada, aurreko lerroaldean aipatzen den kostuaren %20 hartuko da urteko. - Ibilgailua erabili eta, horren ondoren, eman egiten bada, azken horren balorazioa aurreko erabileraren ondorioz ateratzen den balorazioa kontuan hartuz egingo da. Baldin eta aipaturiko garraiobideak ez badira ordaintzailearenak, garraiobideok erabiltzeak hari dakarkion kostua hartuko da kontuan, tributuak eta gastuak barne. Goian aipaturiko kasu guztietan, ordaintzaileak ordaintzen dituenean ibilgailua erabiltzeari berez dagozkion gastuak (hala nola konponketak, erregaia, aparkalekua eta ordainpeko autobideak), horrek guztiak ordaintzaileari dakarkion kostua. Ibilgailua lanerako zein helburu partikularretarako erabiltzen denean, gauzazko ordainketaren balorazioa izango da letra honetan jasotako erregelak dena delako kasuari aplikatu ondoren ateratzen den emaitzaren %50. |
| 71 | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 3 eta 4 | 3. Aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei ekarpenak egin dizkieten bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aukera izango dute hurrengo bost urteetan murrizketa egiteko ekarpen horiek direla eta, baldin eta zerga-oinarri orokorrean ezin izan badute zenbateko horiei dagokien murrizketa egin, artikulu honetako 1. zenbakiko a) eta c) letretan ezarrita dauden gehieneko mugak gainditzen baitira; dena dela, murrizketa egiten duten ekitaldian beti errespetatu beharko dituzte muga horiek eta ekitaldi horretan ezingo dira egon erretiro egoeran. Modu berean jokatu daiteke bai kontribuzio enpresarialen gehiegizko ekarpenekin eta zenbatekoekin, artikulu honetako 1 apartatuko b) letran aipatutako mugari dagokionez, bai eta apartatu horretako d) letrako baterako muga aplikatu behar den kasuan ere. 4. Honako artikulu honetan xedatzen denaren ondorioetarako, zergaldi berean enpresaren ekarpenak eta kontribuzioak daudenean, enplegu-sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioei dagokien murrizketa egingo da lehenengo, eta, ondoren, enplegu-sistemak ez beste sistema batzuei egindako ekarpenei dagokiena; edozein kasutan, 1. apartatuaren a), b), c) eta d) letretan ezarritako mugak aplikatuko dira. |
3. Aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren gizarte- aurreikuspeneko sistemei ekarpenak egin dizkieten bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aukera izango dute hurrengo bost urteetan murrizketa egiteko ekarpen horiek direla eta, baldin eta zerga-oinarri orokorrean ezin izan badute zenbateko horiei dagokien murrizketa egin, artikulu honetako 1. zenbakiko a) letran ezarrita dagoen gehieneko muga gainditzen baita; dena dela, murrizketa egiten duten ekitaldian beti errespetatu beharko dute muga hori eta ekitaldi horretan ezingo dira egon erretiro egoeran. Modu berean jokatu daiteke bai kontribuzio enpresarialen gehiegizko zenbatekoekin, haien mugari dagokionez, bai eta artikulu honetako 1 zenbakiko c) letran aipatutako baterako muga aplikatu behar den kasuan ere. Ekarpen edo kontribuzioei dagokien murrizketa ezin izan bada egin zerga-oinarri orokorra nahikoa ez delako, hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izango da zenbateko horiei dagokien murrizketa, eta betiere murrizketa egiten den ekitaldietan bazkidea, partaidea, mutualista edo aseguratua ez badago erretiro egoeran. Era berean, aurreko artikuluko 3. zenbakian xedatutakoa dela bide egindako ekarpenengatik ezin izan bada murrizketa egin zerga-oinarri orokorrean, zenbaki horretan ezarrita dagoen gehieneko muga gainditzen delako, hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izango da zenbateko horiei dagokien murrizketa, betiere murrizketa egiten den ekitaldietan bazkide, partaide, mutualista edo aseguratua den ezkontidea edo izatezko bikotekidea ez badago erretiro egoeran. Ekarpen edo kontribuzioei dagokien murrizketa ezin izan bada egin zerga-oinarri orokorra nahikoa ez delako, hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izango da zenbateko horiei dagokien murrizketa, zenbateko horiek gainditu gabe, eta betiere murrizketa egiten den ekitaldietan bazkide, partaide, mutualista edo aseguratua den ezkontidea edo izatezko bikotekidea ez badago erretiro egoeran. Erregela horiek ez zaizkie aplikatuko beren araudi finantzarioan jasotako gehieneko mugak gainditzen dituzten ekarpen eta kontribuzioei. 4. Honako artikulu honetan xedatzen denaren ondorioetarako, zergaldi berean enpresaren ekarpenak eta kontribuzioak daudenean, kontribuzioei dagokien murrizketa egingo da 73 lehenengo, eta, ondoren, ekarpenei dagokiena; edozein kasutan, 1. zenbakiko a), b) eta c) letretan ezarritako mugak aplikatuko dira. |
| 71. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1.a.b.c. | 1. Halakoen berariazko araudian jasotako muga finantzarioen kalterik gabe, muga hauek izango dituzte gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik egin daitezkeen murriztapenek: a) Urteko 5.000 euro: bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aurreko artikuluan aipatuta dauden eta hurrengo letretan aurreikusita ez dauden gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako. b) Urteko 8.000 euro, bazkide babesleek, aurreko artikuluko 1. apartatuaren 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planen sustatzaileek, edo enpresen gizarte-aurreikuspeneko tresna gisa edo enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetan hartzaile gisa jarduten duten gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek edo mendekotasuneko aseguru kolektiboek bazkide, partaide, aseguratu edo mutualisten alde egin eta haiei egotzitako enpresa-kontribuzioen baturarako, bai eta bazkide, partaide, aseguratu edo mutualista horiek aipatu diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako, ekarpenok direla negoziazio kolektiboan adostutakoak, direla planaren erregelamendutik eratorritakoak –bazkide langileen kasuan edo kooperatiba- edo lan-sozietateen lanaren kasuan–, direla langilearen erabaki baten ondoriozkoak. Ulertu behar da muga horren barruan sartuta daudela enpresaburu indibidualak edo profesionalak gizarte-aurreikuspeneko plan edo mutualitateei, aurreko artikuluko 1. apartatuaren 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planei edo enpresen gizarte-aurreikuspeneko planei edo mendekotasuneko aseguru kolektiboei egindako ekarpen propioak, baldin eta enpresaburua, aldi berean, sustatzailea eta partaide, edo mutualista, hartzailea edo bazkide babeslea eta onuraduna bada, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan, betiere ekarpen horiek proportzionaltasun-maila jakin bat badute enpresaburu indibidualak edo profesionalak bere ardurapean dituen langileen alde egiten dituen kontribuzioekiko, soldata-portzentaje bat, proportzio ekonomiko bat edo antzeko beste inguruabar batzuk kontuan izanik.Gizarte-aurreikuspeneko planei egindako ekarpenek —aurreko paragrafoan aipatuak— erregelamendu bidez ezarritako betekizunak bete behar dituzte. c) Urteko 4.000 euro, enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako, sistema horietako partaide edo bazkide osoak beren konturako langileak edo autonomoak diren kasurako. Beren ardurapean langilerik ez duten beren konturako langileek edo langile autonomoek enpleguko aurreikuspen-sistemei egindako ekarpenak muga horren barruan daudela ulertuko da. Hala ere, c) letra honetan aurreikusitako mugatik kanpokotzat hartuko dira bazkide langileek egindako ekarpenak edo kooperatiba- edo lan-sozietateen lan-ekarpenak. |
1. Halakoen berariazko araudian jasotako muga finantzarioen kalterik gabe, muga hauek izango dituzte gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik egin daitezkeen murrizketek: a) Urteko 5.000 euro: bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aurreko artikuluan aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako. b) Urteko 8.000 euro, bazkide babesleek, aurreko artikuluko 1. zenbakiko 2. eta 3. azpizenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planen sustatzaileek, edo enpresen gizarte-aurreikuspeneko tresna gisa edo enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetan hartzaile gisa jarduten diren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek edo mendetasuneko aseguru kolektiboek bazkide, partaide, aseguratu edo mutualisten alde egin eta haiei egotzitako kontribuzio enpresarialen baturarako. Ulertu behar da muga horren barruan sartuta daudela enpresaburu indibidualak gizarteaurreikuspeneko entitate edo mutualitateei, aurreko artikuluko 1. zenbakiko 2. eta 3. azpizenbakietan aipatzen diren enpleguko pentsio-planei edo enpresen gizarteaurreikuspeneko planei edo mendetasuneko aseguru kolektiboei egindako ekarpen propioak, baldin eta enpresaburua, aldi berean, sustatzailea eta partaide, mutualista edo hartzailea edo bazkide babeslea eta onuraduna bada. Aurreko lerroaldean aipatzen diren borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei egindako ekarpenek erregelamendu bidez ezarritako betekizunak bete behar dituzte. c) 1. zenbaki honetako aurreko letretan ezarritakoa gorabehera, eta haietan ezarritako mugak betez, urtean 12.000 euroko muga egongo da murrizketak egiteko enpresek gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik. |
| 73. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| Foru-arau honen 98. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako tributazioa hautatuz gero, urteko 4.800 euroko murriztapena egin ahal izango da aitorpen bakoitzeko zerga-oinarri orokorrean. |
1. Foru Arau honetako 98. artikuluan xedatutakoaren arabera baterako zerga ordainketa hautatuz gero, urteko aitorpenaren zerga oinarritik 4.800 euro ken daitezke. 2. Aurreko idatz zatian aipatutako murrizketa 4.169 eurokoa izango da Foru Arau honetako 98. artikuluko 2. idatz zatian adierazitako familia unitateen aitorpenean. |
| 98. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. |
|---|---|---|
| 1. Hauek dira familia-unitateak: A) Legez banandu gabeko ezkontideek osatutakoa, bai eta izatezko bikoteko kideek osatutakoa, eta honako hauek ere bai (halakorik badago): a) Seme-alaba adingabeek, gurasoak edo adoptatzaileak ados egonik haiengandik aparte bizi direnek izan ezik. b) Adinez nagusi diren seme-alabek, baldin eta, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkapen-ahalmena duen kuradoretzaren pean badaude, eta kuradoretza gurasoek edo adoptatzaileek baliatzen badute. c) Adopzioa egiteko harrera iraunkorraren edo zaintzaren bidez zergadunari lotutako adingabeek, baldin eta adingabeen babesaren arloan eskumena duen entitate publikoaren aurrean formalizatu badira harrera edo zaintza. B) Guraso, adoptatzaile edo hartzaile bakarra dagoen familia-unitatea, aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonekin batera. C) Zergadunak edo zergadunek eta aurreko A) letrako a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonek osatutakoa, zeinen zaintza zergadunari esleitu baitzaio etxeko indarkeriagatik edo genero-indarkeriagatik, erregelamendu bidez ezarritako moduan egiaztatuta. Ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko D) letran aipatzen den mendekotasun ekonomikoa, zaintzapean dauden pertsonena. D) Halaber, senar-emazteak legez banantzen direnean edo ezkontza-loturarik nahiz izatezko bikoterik ez dagoenean, edo ebazpen judiziala eman denean, familia- unitatea hauek osatuko dute: guraso batek edo adoptatzaileak edo harrera- egileak eta ekonomikoki modu esklusiboan haren mende dauden eta A letrako a), b) eta c) letretako baldintzak betetzen dituzten pertsonek. Kontrakoaren frogarik ezean, bi gurasoek, adoptatzaileek edo harrera-egileek seme- alabak edo harreran hartutakoak ekonomikoki mantentzen dituztela joko da. Ondorio horietarako, honako hauek ez dira guraso, adoptatzaile edo harrera-egile bakar batek mantentze ekonomiko esklusiboa egiten duelako frogatzat hartuko: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena modalitate indibidualean aurkeztea; bikoteko batek mantentze ekonomiko horretan parte hartzen ez duela dioen zinpeko aitorpena aurkeztea; bikotekide bati gastuak modu artifizialean esleitzea; bikotekide bati guraso-ahala kentzea; bikotekide bat familiako gainerako kideekin bizi ez izatea; edo bikotekide batek mantentze ekonomiko hori egiteko aukera ez izatea zorrak edukitzeagatik konkurtso-legediaren arabera. Erregelamendu bidez, aurreko paragrafoan ezarritako kasuez gainera, beste batzuk ere ezarri ahal izango dira. Aurrekoa gorabehera, letra honetan aipatzen diren kasuetan, agintaritza judizial eskudunak ebazten duena bete beharko da, eta mantentze ekonomiko esklusibo hori benetan eta behar bezala egiten dela frogatu. 2. Inor ezingo da bi familia-unitatetako kide izan aldi berean. 3. Familia-unitatea nork osatzen duten zehazteko urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera hartuko da kontuan. Urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa hautatu ahal izango dute, eta beren aitorpenean sartuko dituzte hildakoaren errentak. Gainera, familia-unitateko kide izan den hildakoak foru-arau honetan ezarritako kenkarietarako eskubidea sortu badu, kenkari horiek ere sartu ahal izango dituzte aitorpenean, haien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe. Foru-arau honen 73. artikuluan aipatzen den baterako tributazioaren ziozko murriztapenaren zenbatekoa ere ez da proportzionalki murriztuko. |
1. Familia-unitatearen barruan banandu gabeko ezkontideak eta izatezko bikoteko kideak sartzen dira, eta honako hauek ere bai: a) Seme-alaba adingabeak, gurasoak edo adoptatzaileak ados egonik horietatik aparte bizi direnak izan ezik. b) Adinez nagusi diren seme-alabak, baldin eta, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, ordezkapen-ahalmena duen kuradoretza bati lotuta badaude, eta, betiere, hori gurasoek edo adoptatzaileek gauzatzen badute. 2. Era berean, senar-emazteak legez banantzen direnean edo ezkontza-loturarik nahiz izatezko bikoterik ez dagoenean, eta aurreko horri buruzko ebazpen judiziala eman denean, gurasoetako batek eta aurreko lerroaldean aipaturiko baldintzak betetzen dituzten semealabek osatuko dute familia-unitatea, norekin bizi diren alde batera utzita. Kasu horietan, beste guraso bat egonez gero, azken hori ez da aipaturiko familia-unitateko kide izango. Familia-unitatea osatzeko, seme-alaba guztiak gurasoetako bati bakarrik egotziko zaizkio, bien arteko akordioz. Akordiorik ez badago, epailearen erabakiz seme-alabak bakar-bakarrik bere ardurapean dituen gurasoak osatuko du familia-unitatea, seme-alaba guztiekin batera. Kasu horretan, bi familia-unitate egon daitezke, eta guraso batek eta epailearen erabakiz berari bakarbakarrik esleitutako seme-alabek osatuko dute familia-unitate bakoitza. Hala gertatzen 90 denean, familia-unitatea osatzeko, gurasoetako batek epailearen erabakiz esleituta izan behar du seme-alabetako baten zaintza. 3. Inor ezingo da bi familia-unitatetako kide izan aldi berean. 4. Familia-unitatea nortzuk osatzen duten zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoerari begiratuko zaio. Urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia- unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak. Gainera, hildakoak foru arau honetako VII. tituluko II. kapituluan jasotako kenkari pertsonal eta familia-kenkarietarako eskubidea sortu badu, kenkari horiek ere autolikidazioan sartu ahal izango dituzte, haien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 66 | 1. Zergari buruzko foru-arauaren 23., 82.,83 bis, 86., 87. eta 87 bis artikuluetan aipatutako desgaitasuna Zerga Administrazioari frogatzeko Zuzenbidean onartutako frogabideak erabil daitezke. Hala ere, ondoko kasuetan pertsonaren legezko desgaitasuna frogatutzat joko da: a) Foru Aldundiko organo eskudunak, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionalak edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko organoak ziurtatzen duenean. Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zenbatekoa den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen zergari buruzko foru-arauaren 23., 82., 83 bis, 86., 87. eta 87 bis artikuluetan, hurrenez hurren, aipatutako baremoekin. b) Baldin eta Gizarte Segurantzak edo Klase Pasiboen Araubide Bereziak aitortutako prestazioa jasotzen bada ezintasun iraunkorragatik, hura aitortzeko zergari buruzko foru-arauaren 23., 82., 83 bis, 86., 87. eta 87 bis artikuluetan ezarritako desgaitasun-gradua eskatuz gero. Hain zuzen ere, honako hauei 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatutzat emango zaie: ezintasun iraunkor osoaren, erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ziozko pentsioa aintzat etsita daukaten Gizarte Segurantzako pentsiodunak; zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro pentsioa aintzat etsita daukaten klase pasiboetako pentsiodunak. Nolanahi ere, epaile batek pertsona bati ordezkapen-ahalmenak dituen kuradoretza ezartzen badio, zerga honi buruzko araudian 100eko 65eko desgaitasuna edo handiagoa daukaten pertsonez ezarritako xedapen bereziak aplikatuko dira. 2. Zergari buruzko foru-arauaren 82., 83 bis, 86., 87. eta 87 bis artikuluetan aipatzen den mendekotasuna onartuko zaie 2011ko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera desgaitasuna aitortuta duten pertsonei (dekretu horren bidez, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendekotasuna balioztatzeko ezarritako baremoa onetsi da). Mendekotasuna eta beraren gradua frogatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunaren, Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren edo autonomia-erkidego bakoitzean dagokion organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da. Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zein den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen artikulu honetako 1. apartatuan aipatutako baremoekin. 3. Zergari buruzko foru-arauaren 23. artikuluko 3. apartatuan eta 82., 83 bis, 86., 87. eta 87 bis artikuluetan aipatzen diren kenkariak edo hobariak apli-katzeko ezinbestekoa da frogatzea Zergaren saltzapenaren egunean desgaitasuna edo mendekotasuna dakarten inguruabarrak gertatzen direla. Hala ere, desgaitasunak edo mendekotasunak berariaz adierazita badauka iraunkorra dela, edo Zergaren sortzapen-eguna beraren kalifikazioa baliozkoa den aldian barruan badago, ez da beharrezkoa izango desgaitasuna edo mendekotasuna frogatzen duen agiriaren erreferentzia sortzapen-eguna izatea. |
1. Zergari buruzko Foru Arauko 23. eta 82. artikuluetan aipatutako desgaitasuna Zerga Administrazioari frogatzeko Zuzenbidean onartutako frogabideak erabil daitezke. Hala ere, ondoko kasuetan pertsonaren legezko desgaitasuna frogatutzat joko da: a) Foru Aldundiko organo eskudunak, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionalak edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko organoak ziurtatzen duenean.
Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zenbatekoa den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen Zergari buruzko Foru Arauko 23. eta 84. artikuluetan, hurrenez hurren, aipatutako baremoekin.
b) Baldin eta Gizarte Segurantzak edo Klase Pasiboen Araubide Bereziak aitortutako prestazioa jasotzen bada ezintasun iraunkorragatik, hura aitortzeko Zergaren Foru Arauaren 23. eta 82. artikuluetan ezarritako desgaitasun-gradua eskatuz gero.
Hain zuzen ere, honako hauei 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatutzat emango zaie: ezintasun iraunkor osoaren, erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ziozko pentsioa aintzatetsita daukaten Gizarte Segurantzako pentsiodunak; zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro pentsioa aintzatetsita daukaten klase pasiboetako pentsiodunak.
Nolanahi ere, epaile batek pertsona bati ordezkapen-ahalmenak dituen kuradoretza ezartzen badio, zerga honi buruzko araudian 100eko 65eko desgaitasuna edo handiagoa daukaten pertsonez ezarritako xedapen bereziak aplikatuko dira.2. Zergari buruzko Foru Arauko 82. artikuluan aipatzen den mendekotasuna onartuko zaie 2011ko otsailaren 11ko 147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera desgaitasuna aitortuta duten pertsonei (dekretu horren bidez, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendekotasuna balioztatzeko ezarritako baremoa onetsi da). Mendekotasuna eta beraren gradua frogatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunaren, Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren edo autonomia-erkidego bakoitzean dagokion organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da. Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zein den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen artikulu honetako 1. zenbakian aipatutako baremoekin. 3. Zergari buruzko Foru Arauko 23. artikuluko 3. idatz-zatian eta 82. artikuluan aipatzen diren kenkariak edo hobariak aplikatzeko ezinbestekoa da frogatzea Zergaren sortzapenaren egunean desgaitasuna edo mendekotasuna dakarten inguruabarrak gertatzen direla. Hala ere, desgaitasunak edo mendekotasunak berariaz adierazita badauka iraunkorra dela, edo Zergaren sortzapen-eguna beraren kalifikazioa baliozkoa den aldian barruan badago, ez da beharrezkoa izango desgaitasuna edo mendekotasuna frogatzen duen agiriaren erreferentzia sortzapen-eguna izatea. |
| 80. Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| Epaileen erabakiz bigarren gradura arteko ondorengoen mantenurako urtekoak modu esklusiboan ordaintzen dituzten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Ondorengo bakoitzeko muga hau aplikatuko da: aurreko artikuluaren 1. apartatuan ondorengo bakoitzarentzat ezartzen den kenkariaren ehuneko 30. | 1. Epaileen erabakiz seme-alaben mantenurako urtekoa ordaintzen duten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Seme-alaba bakoitzeko muga hau da: aurreko artikuluaren 1. zenbakian ondorengo bakoitzarentzat ezartzen den kenkariaren ehuneko 30. 2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, epaileen erabakiz seme- alaben gaineko zaintza eta babes partekatua adostu bada eta bi gurasoek egin behar badituzte ekarpenak beren seme-alaba komunen mantenurako urtekoan, zergaldian zehar zenbatekorik handiena ordaintzen duen gurasoak bakarrik aplikatuko du kenkaria, eta kenkariaren oinarria izango da hark egiten duen ekarpenaren zenbatekoari beste gurasoak egiten duen ekarpenaren zenbatekoa kentzetik ateratzen dena. Zergaldian zehar bi gurasoek zenbateko bera ordaintzen badute urteko moduan, kenkaria ez da aplikatuko. |
| 68. Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2. | Baldin eta zergadunari egotzi ezin zaizkion salbuespenezko ingurua barrak direla-eta obrak ezin badira amaitu artikulu honen 1. apartatuko b) letran aipatzen den sei urteko epea igaro baino lehen, epe hori beste sei urtez luzatuko da. Kasu horietan hamabi hileko epealdia, aurreko artikuluko 2. paragrafoko lehenengo paragrafoan aipatzen dena, etxebizitza ematen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Hasierako epea bete ez den zergaldiko aitorpenarekin batera, zergadunak aurkeztu beharko ditu, bai etxebizitzan egin dituen inbertsioak egiaztatzen dituzten frogagiriak, bai jazotako inguruabarren frogagiriak (aipatutako gertaera horietakoren bat jazo balitz). Lehenengo paragrafoan ezarritako epearen luzapena behin-behinean onetsiko da, eta luzapena onartzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dira. Betekizun horiek Zerga-administrazioak egiaztatuko ditu. Apartatu honetan aipatzen diren kasuetan, zergadunak ez du inolako diru-sarrerarik egin beharko eraikuntza-obrak amaitzeko sei urteko epe orokorra ez betetzeagatik, salbu eta aurreko paragrafoan ezarritako egiaztapen administratibotik ondorioztatzen bada ez direla betetzen epe hori luzatzeko aipatutako betekizunak. |
2. Epaileak onartutako konkurtsoaren ondorioz sustatzaileak ez baditu eraikuntza obrak lau urteko epealdian amaitzen (artikulu honetako 1. idatz-zatiko b) letra), edo ezin baditu etxebizitzak epealdi horretan eman, epealdia beste lau urte luzatuko da. Kasu horietan hamabi hileko epealdia, aurreko artikuluko 2. paragrafoko lehenengo paragrafoan aipatzen dena, etxebizitza ematen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Paragrafo honetan ezartzen den epealdia luzatzeak ondoreak sortu ditzan ezinbestekoa da zergadunak zergaldiko autolikidazioari, hau da, hasierako epealdia bete ez den zergaldikoari, etxebizitzan egindako inbertsioen frogagiriak eranstea, edo egoera horietarik bat gertatu dela frogatzen duen agiria. Idatz-zati honetako kasuetan zergadunak ez dauka dirurik sartu beharrik eraikuntza-obrak amaitzeko lau urteko epealdi orokorra ez betetzeagatik. 3. Zergadunari leporatu ezin zaizkion aparteko inguruabarrengatik obrak bertan behera utzi behar badira eta ondorioz ezin badira amaitu artikulu honetako 1. idatz-zatiko b) letran aipatzen den lau urteko epealdian, zergadunak epealdia luzatzeko eskatu ahal izango dio Zerga Administrazioari lau urteko epealdia amaitu ondoko hilean. Eskaeran epealdia zergatik ez den bete azaldu behar da, eta eraikuntza-obrak amaitzeko zenbat denbora beharko den zehaztu behar da (ezin da izan lau urte baino luzeagoa). Aurreko paragrafoan adierazitakoari dagokionez, zergadunak frogagiri egokia aurkeztu beharko du. Aurkeztutako agiriak ikusita, Zerga Administrazioak erabakiko du eskatu den luzapen hori bidezkoa denez, bai eta epealdia zenbat luzatuko den ere (luzapenak ez dauka nahitaez zergadunak eskatutakoa izan behar). Epealdiak luzatzeko eskaerak berariaz ebazten ez badira hiru hileko epealdian, ezetsitzat hartu behar dira. Luzapena ematen bada, obrak bertan behera geratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. |
| 86. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1. Artikulu honen 2. apartatuan adierazitako kolektiboetan sartuta ez dauden zergadunek, baldin eta zergaldian zehar ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen badute, zergaldian ordaindu dituzten kopuruen ehuneko 20ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 1.600 euroko mugarekin. 2. Honako hauek zergaldian ordaindutako zenbatekoen ehuneko 35eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 2.800 euroko mugarekin: a) Familia ugariaren titular diren zergadunek. b) Foru-arau honen 98.1 artikuluko B) eta C) letretan aipatutako familia-unitateko kide diren zergadunek. c) 36 urtetik beherako zergadunek d) %65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua edo mendekotasun-graduren bat aitortuta daukaten zergadunek –Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako mendekotasun-egoera baloratzeko baremoa onartzen duen otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera–, eta haiekin bizi direnek. e) Erregelamenduz ezartzen den moduan egiaztatutako etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktimatzat hartzen diren zergadunek. 3. Aurreko apartatuetan ezarritako kenkaria kalkulatzeko, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, betiere salbuetsirik badaude zerga honen araudiaren arabera. 4. Kapitulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, aurreko 2. apartatuan adierazitako egoerak zehazteko, zerga sortzen den egunean dagoen egoerari begiratuko zaio. 5. Baterako tributazioa hautatuta, kenkaria aplikatzeko eskubidea duten pertsonak bat baino gehiago badira eta horien arteko batzuek betetzen badituzte aurreko 2. apartatuko kenkariaren ehuneko gehitua aplikatzeko baldintzak, baina beste batzuek ez, orduan, apartatu horretan ezarritako ehunekoa eta muga aplikatuko dira. 6. Epaileak erabakita, zergadunari bakarrik ezarri bazaio familiaren etxebizitzaren alokairua ordaintzeko betebeharra, hark eskubidea izango du aitorpenean aplikatzeko artikulu honetan arautzen den kenkaria. Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren aitorpenean egingo da, bakoitzari dagokion proportzioan, artikulu honen 1. eta 2. apartatuetako lehenengo paragrafoek ezarritako ehunekoa eta muga aplikatuta, haietako bakoitzari dagokionaren arabera. 7. Aurreko apartatuetan xedatutakoaren ondorioetarako, ...(eguneratzearen aurretik 5. paragrafoan bezala) |
1. Zergaldian zehar ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen %20ko kenkaria egin dezakete, eta urtean 1.600 euro gehienez. Dena den, zergadunak familia ugariaren titularrak badira, aurreko lerroaldean jasotako kenkaria %25ekoa izango da, eta urtean 2.000 euro gehienez. Era berean, aurreko paragrafoetan esandakoa gorabehera, zergadunak 30 urtetik beherakoak badira, aurreko paragrafoan jasotako kenkaria %30ekoa izango da, eta urtean 2.400 euro gehienez. Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera. 2. Kapitulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, zerga sortzen den egunean dagoen egoerari begiratuko zaio zergadunaren adina edo familia ugariaren titulartasuna zehazteko. 3. Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, aurreko 1. zenbakiaren hirugarren lerroaldean ezarritako portzentajea eta muga aplikatuko dira. 4. Epai erabagiz, familiako etxebizitzaren alokairua zergadunak bakarrik —eta ez beste inork— ordaindu behar badu, zergadun horrek eskubidea izango du artikulu honetan zehaztutako kenkaria egiteko autolikidazioan. Alokairua zergadun biek ordaindu behar badute, kenkaria bien artean hainbanatuko da eta bakoitzaren autolikidazioan bakoitzari doakion proportzioan egingo da, artikulu honen 1 zenbakian ezarritako portzentajean eta mugen barnean, salbu eta 1 zenbaki horretako bigarren eta hirugarren paragrafoetan jarritako baldintzak betetzen direnean; kasu horretan, paragrafo horietan zehaztutako portzentajeak eta mugak aplikatzeko eskubidea izango dute. 5. Aurreko zenbakietan xedatutakoaren ondorioetarako, ohiko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako zenbatekoen parekoak izango dira erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitzengatik ordaindutako kanonak edo errenta sozialak, baldin eta ohiko etxebizitzatzat hartzen badira etxebizitza-kooperatibetako edo bestelako elkartemoduetako bazkideek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteetako bazkideek, betiere hotelindustriari dagozkion zerbitzu osagarriak ematen ez badira; adibidez, jatetxea, arropa garbitzea edo antzeko beste batzuk, edo gizarte-laguntzako zerbitzuak. Ala ere, ohiko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako zenbatekoen parekoak ez dira izango ohiko etxebizitzatzat hartzen diren eta ohiko etxebizitzatzat hartzen diren erabileralagapeneko erregimeneko etxebizitzengatik ordaindutako kanonak edo errenta sozialak, erosketa-aukeraren eskubidea edo jabetza transferitzeko klausula dutenak, bai eta etxebizitza-kooperatibetako edo bestelako elkarte-moduetako bazkideek edo irabaziasmorik gabeko elkarteetako bazkideek ordaindutako beste batzuk ere, ekainaren 18ko 3/2015 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintza guztiak betetzen ez direnean. Administrazio publiko baten jabetzako lurren gaineko azalera-eskubide bat eratuz egindako babes publikoko etxebizitzen sustapenen kasuan, erabiltzeko eskubidearen izaera mugagabea betetzat joko da elkartekideen erabilera-eskubidearen iraupena aipatutako azalera-eskubidearen iraupenarekin bat datorrenean. |
| 87. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 4.5b) | 4. Zergadunak 36 urte baino gutxiago baditu, honako berezitasun hauek aplikatuko dira: a) Aurreko 1. apartatuan ezarritako ehunekoak 100eko 23koak izango dira. b) 2. apartatuan ezarritako kenkaria gehienez 1.955 eurokoa izango da urtean. Hala ere, ez da aplikatuko urteko gehieneko kenkariaren muga ohiko etxebizitzaren erosketa formalizatzen den zergaldian Aurreko letretan xedatutakoa, b) letraren azken esaldia izan ezik, foru-arau honen 86. artikuluko 2. apartatuaren a), b), d) eta e) letretan adierazitako zergadunek aplikatuko dute, artikulu honen 5. apartatuko b) letran ezartzen diren kasuetan izan ezik. Baterako tributazioa hautatuta, kenkaria aplikatzeko eskubidea duten pertsonak hainbat badira eta pertsona horietako batzuek apartatu honetan ezarritakoaren arabera betetzen badituzte kenkariaren ehuneko gehituak aplikatzeko baldintzak eta beste batzuek ez, orduan, apartatu honetan ezarritako ehunekoak eta muga aplikatuko dira. ... 5. Artikulu honetan jasotako ondorioetarako, berdinetsi egingo dira honako hauek eta ohiko etxebizitzaren erosketa: ... b) Erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-entitateetako kontuetan gordailutzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira, kontua ireki denetik 6 urte igaro baino lehen. Hala ere, aurreko paragrafoan ezarritako epea 10 urtekoa izango da kontuaren titularrak 36 urte baino gutxiago badauzka kontua irekitzen duenean. Ez da urratutzat hartuko erabiltze-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru-kopuruak berriro osorik sartzen badira kreditu-entitate berean edo beste kreditu-entitate batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen. Orobat, ez da urratutzat hartuko etxebizitza-kontuko diru-kopurua ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzeko baldintza, baldin eta zergaduna hiltzen bada letra honetako lehen eta bigarren paragrafoetan adierazitako epeak amaitu aurretik. Ezin izango da berriro kenkaririk egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailututako diru-kopuruak direla eta, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean. ... |
4. Zergaduna 30 urtetik beherakoa bada edo familia ugariaren titularra bada, berezitasun hauek aplikatuko dira: a) Aurreko 1. Zenbakian jasotako portzentajea %23 izango da, salbu artikulu honen 5. Zenbakiko b) letran aipatzen diren kasuetan. b) Aurreko 2. Zenbakian aipatzen den urteko gehieneko kenkaria 1.955 euro izango da, salbu artikulu honen 5. Zenbakiko b) letran aipatzen diren kasuetan. Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, zenbaki honetan ezarritako portzentajeak eta muga aplikatuko dira. ... 5. Artikulu honetan jasotako ondorioetarako, berdinetsi egingo dira honako hauek eta ohiko etxebizitzaren erosketa: ... b) Erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-erakundeetako kontuetan gordailatzen diren kopuruak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira, kontua ireki denetik 6 urte igaro baino lehen. Ez da bete gabekotzat hartuko erabilera-baldintza, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru-kopuruak berriro osorik sartzen badira kreditu-erakunde berean edo beste kreditu-erakunde batera osorik eramaten badira zergaren sortzapena gertatu baino lehen. Zergaduna letra honetako lehen lerroaldean aipatzen den epea amaitu aurretik hiltzen bada, ez da bete gabekotzat hartuko etxebizitza-kontuko kopuruak ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzeko obligazioa. Ezin izango da berriro kenkaririk egin letra honetan aipatzen diren kontuetan gordailatutako diru-kopuruak direla eta, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean. ... |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 72.1 | 1. Zerga honetako zergadunek aktibo ez-korronte berrietako inbertsioak sustatzeko eta zenbait jarduera egitea sustatzeko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko V. tituluko III. kapituluan zehazten diren kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, betiere kenkari portzentaje eta -muga berdinekin. Hala ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis, 65 bis eta 66 quinquies artikuluetan araututako kenkariak aplikatuz gero, muga %25 izango da. Muga hori aplikatuko da, halaber, ekonomia-intereseko elkartzeetako bazkideei foru-arau horren 66 quater artikuluan ezarritako kenkariak egozten zaizkienean, baldin eta elkartze horiei egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare-tresnatzat kalifikatu behar badira kontabilitate-irizpideen arabera. |
1. Zerga honetako zergadunek aktibo ez-korronte berrietako inbertsioak sustatzeko eta zenbait jarduera egitea sustatzeko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko V. tituluko III. kapituluan zehazten diren kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, betiere kenkari portzentaje eta -muga berdinekin. Hala ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis eta 66 quinquies artikuluetan araututako kenkariak aplikatuz gero, muga % 25 izango da. Muga hori aplikatuko da, halaber, ekonomia-intereseko elkartzeetako bazkideei foru-arau horren 66 quater artikuluan ezarritako kenkariak egozten zaizkienean, baldin eta elkartze horiei egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare-tresnatzat kalifikatu behar badira kontabilitate-irizpideen arabera. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 72 bis | 72 bis artikulua. Ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektuen, garapen jasangarria, ingurumen-inpaktuaren murrizketa, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen dituzten proiektuen, ikus-entzunezko lanen, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen eta liburuen finantzaketan parte hartzea. .... 2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65 bis artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den finantzaketa-kontratua proiektua gauzatzen hasten den zergaldia amaitu aurretik formalizatu beharko da, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65 bis artikuluaren 7. apartatuan aipatutako txostena epe berean eskatu bada. Proiektua zergaldiaren bigarren seihilekoan hasten bada gauzatzen, finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik eskatu ahal izango da txostena eta formalizatu ahal izango da finantzaketa-kontratua. Aurreko paragrafoko bigarren tartekian aipatzen den kasuan, finantzaketa-kontratuari Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65 bis artikuluaren 7. apartatuan aipatzen den txostenaren eskabidearen kopia erantsi behar zaio, eta artikulu horren 1. apartatuan xedatutakoaren aplikazioa etenda geldituko da harik eta txosten hori jaso arte. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65 bis artikuluaren 7. zenbakian aipatzen den komunikazioa finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik aurkeztu beharko da. Proiektua zergaldi batean baino gehiagotan zehar gauzatzen denean, Zergari buruzko Foru Arauaren 67. artikuluaren 4. atalean araututako ordainketa-irizpideari atxikitako zergadunek zergaldi bakoitzerako aplikatu ahal izango dute apartatu honetan xedatutakoa, eta, ondorioz, urteko bakoitza proiektu desberdin gisa tratatuko da. Zergadunak ez badio ordainketa-irizpide horri heldu finantzaketa-kontratuaren formalizazioari eta aipatutako foru-arauaren 65.bis artikuluaren 7. atalean aipatzen den txostenaren eskaerari, zergadunak kenkaria aplikatzen duen lehen zergaldia amaitu baino lehen egin beharko dira, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65.bis artikuluaren 7. atal horretan bertan eskatzen den jakinarazpena, zergadunak kenkaria aplikatzen duen zergaldiari dagokion finantzatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren borondatezko aitorpen-aldia hasi baino lehen aurkeztu beharko da. |
Ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektuen, ikusentzunezko lanen, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen eta liburuen finantzaketan parte hartzea. 1. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64.bis artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den finantzaketa-kontratua proiektua gauzatzen hasten den zergaldia amaitu aurretik formalizatu beharko da, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis artikuluaren 7. apartatuan aipatutako txostena epe berean eskatu bada. Proiektua zergaldiaren bigarren seihilekoan hasten bada gauzatzen, txostena eskatu ahal izango da, eta finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik formalizatu ahal izango da finantzaketa kontratua. Aurreko paragrafoko bigarren tartekian aipatzen den kasuan, finantzaketa- kontratuari Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64.bis artikuluko 7. apartatuan aipatzen den txostenaren kopia erantsi behar zaio, eta artikulu horren 1. apartatuan xedatutakoaren aplikazioa etenda geldituko da harik eta txosten hori jaso arte. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis artikuluaren 7. Zenbakian aipatzen den jakinarazpena finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik aurkeztu beharko da. Proiektua zergaldi batean baino gehiagotan zehar gauzatzen denean, zergadunek paragrafo honetan xedatutakoa zergaldi bakoitzerako aplikatu ahal izango dute, eta, ondorioz, urteko bakoitza proiektu desberdin bat bezala tratatuko da. 2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 66 quinquies artikuluaren 3. apartatuan aipatzen den finantzaketa-kontratua produkzio-fasea hasten den zergaldia amaitu aurretik formalizatu beharko da; arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen kasuan, lehenengo saioa egiten den zergaldia amaitu aurretik formalizatu beharko da, eta, liburuen argitalpenaren kasuan, maketazio-fasea hasten den zergaldia amaitu aurretik. Produkzio fasearen hasiera, lehenengo ikuskizuna edo maketazio-fasearen hasiera zergaldiaren bigarren seihilekoaren barruan gertatzen bada, finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik formalizatu ahal izango da finantzaketa-kontratua. Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, produkzio-fasearen hasiera irudiak eta/edo soinua hartzeko prozesua hasten den unea da. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 66 bis artikuluaren 10. zenbakian aipatzen den jakinarazpena finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik aurkeztu beharko da. Ikus-entzunezko obrak, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak edo liburuen ekoizpena, erakustaldia edo argitalpena zergaldi batean baino gehiagotan luzatzen badira, zergadunek paragrafo honetan xedatutakoa zergaldi bakoitzaren arabera aplikatu ahal izango dute, eta ez ikus-entzunezko lanaren, arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunaren edo liburuaren arabera |
| 90. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1.2. | 1. Zergadunek 100eko 25eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, edo 100eko 30ekoa emakumeak badira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik edo eskuratzeagatik ordaindutako zenbatekoengatik; gainera, kapitalari aldi baterako ekarpena egiteaz gain, inbertitzen duten entitatea garatzeko egokiak diren enpresa- edo lanbide-ezagutzak ere eman ahal izango dituzte, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezarritako baldintzetan. ... 2. Aurreko apartatuan ezarritako kenkaria ordaindutako kopuruen 100eko 35ekoa izango da, eta 100eko 40koa emakumeen kasuan, enpresa berritzaileen akzioak edo partaidetzak harpidetzen edo eskuratzen badira, edo xede soziala zilarrezko ekonomiari zuzenean lotua duten enpresenak, baldin eta mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo ertaintzat jotzen badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. ... |
1. Zergadunek 100eko 25eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik edo eskuratzeagatik ordaindutako zenbatekoengatik; gainera, kapitalari aldi baterako ekarpena egiteaz gain, inbertitzen duten entitatea garatzeko egokiak diren enpresa- edo lanbide-ezagutzak ere eman ahal izango dituzte, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezarritako baldintzetan. ... 2. Aurreko apartatuan ezarritako kenkaria ordaindutako kopuruen 100eko 35ekoa izango da, enpresa berritzaileen akzioak edo partaidetzak harpidetzen edo eskuratzen badira, edo xede soziala zilarrezko ekonomiari zuzenean lotua duten enpresenak, baldin eta mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo ertaintzat jotzen badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. ... |
| 89. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1.2g).3. | 1. Zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 1.200 euroko gehieneko mugarekin, eta 100eko 15eko kenkaria emakumeak badira, urteko 1.800 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik. 2. Aurreko horretaz gain, baldintza hauek bete beharko dira: ... g) Kooperatiben kapital sozialera egiten diren ekarpenak nahitaezkoak izan behar dira Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legean xedatzen denaren arabera. 3. Halaber, zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 6.000 euroko gehieneko mugarekin, eta 100eko 15eko kenkaria emakumeak badira, urteko 9.000 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik, baldin eta funts horiek euskal administrazio publikoek eratutako funtsen maileguetatik badatoz. |
1. Zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 1.200 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik. ... 3. Halaber, zergadunek 100eko 10eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urteko 6.000 euroko gehieneko mugarekin, lan egiten duten entitateko edo sozietate-taldeko beste edozein entitatetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko zergaldian dirutan ordaindu dituzten kopuruengatik, baldin eta funts horiek euskal administrazio publikoek eratutako funtsen maileguetatik badatoz. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 88 | 1. Zerga honen zergadunek aktibo ez-korronte berrietan inbertitzeko eta jarduera jakin batzuk egiteko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren V. tituluaren III. kapituluan ezarritako kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, ehuneko eta muga berdinekin. Hala ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis, 65 bis eta 66 quinquies artikuluetan araututako kenkariak aplikatuz gero, muga %25 izango da. Muga hori aplikatuko da, halaber, ekonomia-intereseko elkartzeetako bazkideei Foru Arau horren 66 quater artikuluan ezarritako kenkariak egozten zaizkienean, baldin eta elkartze horiei egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare-tresnatzat kalifikatu behar badira kontabilitate-irizpideen arabera. .... 4. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis, 65 bis eta 66 quinquies artikuluetan araututako kenkariak aplikatzeko, beharrezkoa izango da artikulu horietan aipatzen den finantzaketa-kontratua formalizatzea erregelamenduz ezarritako epeetan eta, betiere, finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik. Epe berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis eta 65 bis artikuluen 7. apartatua eta 66 quinquies artikuluaren 10. apartatuan aipatzen diren komunikazioak aurkeztu beharko dira. |
1. Zerga honen zergadunek aktibo ez-korronte berrietan inbertitzeko eta jarduera jakin batzuk egiteko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren V. tituluaren III. kapituluan ezarritako kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, ehuneko eta muga berdinekin. Hala ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis eta 66 quinquies artikuluetan araututako kenkariak aplikatuz gero, muga %25 izango da. Muga hori aplikatuko da, halaber, ekonomia-intereseko elkartzeetako bazkideei Foru Arau horren 66 quater artikuluan ezarritako kenkariak egozten zaizkienean, baldin eta elkartze horiei egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare-tresnatzat kalifikatu behar badira kontabilitate-irizpideen arabera. .... 4. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis eta 66 quinquies artikuluetan araututako kenkariak aplikatzeko, beharrezkoa izango da artikulu horietan aipatzen den finantzaketa-kontratua formalizatzea erregelamenduz ezarritako epeetan eta, betiere, finantzatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko duen borondatezko aldia hasi aurretik. Epe berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64 bis artikuluen 7. apartatua eta 66 quinquies artikuluaren 10. apartatuan aipatzen diren komunikazioak aurkeztu beharko dira. |
| 91 ter. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. (jatorrizkoa) |
|---|---|---|
| 2 | 2. Kenkariaren oinarria zergadunak egindako ekarpenen batura izango da, ekarpen horiek foru-arau honen 71.1 c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera zerga-oinarria murriztu badute | 2. Kenkari-oinarria zergadunak egindako ekarpenen baturak osatuko du, baldin eta zergadunaren zerga-oinarria Foru Arau honetan aurreikusitako moduan murriztu badute. |
| 91 quarter. Art | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 5 eta 8 | 5. Kenkari hori bateraezina da inbertitutako kopuru berberen gainean foru arau honetako 87 eta 87 bis artikuluetan aurreikusitako kenkariekin. 8. Artikulu honen 4. apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, kenkaria zergaldian aplikatzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen direla frogatzen denean egingo da: — baldin eta zergaldi horretan, energia berriztagarriak sortzeko edo erabiltzeko ekipoak eskuratu ondoren, dagozkion ziurtagiriak lortu badira, edo entitateen funts propioetako akzioak edo partaidetzak eskuratu badira, 2. apartatuaren a) letran aurreikusitako kasuetan. — baldin eta zergaldi horretan energia-efizientziaren ziurtagiria eman bada, 2. apartatuaren b) letran aurreikusitako kasuetan |
5. Kenkari hori bateraezina da, inbertitutako kopuru berberei dagokienez, foru-arau honen 87. artikuluan jasotako kenkariarekin. 8. Artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, kenkaria zergaldian aplikatzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen direla frogatzen denean egingo da: - Baldin eta zergaldi horretan, energia berriztagarriak sortzeko edo erabiltzeko ekipoak eskuratu ondoren, dagozkion ziurtagiriak lortu badira, edo entitateen funts propioetako akzioak edo partaidetzak eskuratu badira, 2. apartatuaren a) letran aurreikusitako kasuetan. - Baldin eta zergaldi horretan energia-efizientziaren ziurtagiria eman bada, 2. apartatuaren b) letran aurreikusitako kasuetan. |
| 101. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2. | 2. Aurreko apartatuan jasotako kasuan, heriotza-egunean amaituko da zergaldia eta zergaren sortzapena ere egun horretan gertatuko da, alde batera utzi gabe foru- arau honen 98. artikuluaren 3. apartatuan baterako tributazioa hautatzen denerako xedatutakoa. | 2. Aurreko lerroaldean jasotako kasuan, heriotzaren egunean amaituko da zergaldia eta zergaren sortzapena ere egun horretan gertatuko da, foru arau honetako 98.4 artikuluan baterako tributazioa aukeratzen denerako xedatutakoaren kalterik gabe. Kasu horretan, eta bakar-bakarrik baterako tributazioa aukeratu eta dagokion murrizketa aplikatzeko, heriotza abenduaren 31n gertatu dela joko da. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 77 | Zergaren Foru Arauaren 105. artikuluan xedatzen denaren ondorioetarako, zergadunek bertan ezarritako hautapenak egin behar dituzte ondorioak sortu behar dituzten zergaldiko aitorpena aurkeztean. Hautapenak, gero, epealdi hauetan aldatu ahal izango dira:
a) Aipatutako 105. artikuluaren a), d), h), i) (Zergaren Foru Arauaren 56 bis artikuluko araubide bereziari dagokionez) eta k) letretan adierazitako hautapenak, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitzen den egunera arte. Halaber, 105. artikuluaren d) letran aipatzen den desgaitasunaren edo mendekotasunaren kenkaria aplikatzeko hautapena zergaren aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdia amaitu ondoren aldatu ahal izango da, apartatu honen c) letran arautzen den bezala.
b) Artikulu beraren g) letran aipatzen den baterako tributazioaren aldeko hautapena ezin izango da aldatu aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdiaren barruan; aldiz, epealdi hori amaitutakoan aldatu ahal izango da, hurrengo artikuluan xedatzen denarekin bat eta bertan arautzen diren berezitasunekin.
c) 105. artikuluaren b), c), e), f), i) eta j) letretan adierazitako hautapenak (56 ter artikuluan arautzen den hautapenari dagokionez), aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdia amaitu ondoren, baldin eta zerga-administrazioak ez badu egiten zerga-betebeharraren elementu guztiak edo batzuk aitortzeko, erregularizatzeko, egiaztatzeko, ikuskatzeko, berresteko edo likidatzeko ekintzarik, zergapekoak haren ezagutza formala duela. |
1. Zergari buruzko Foru Arauaren 105. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, zergadunek artikulu horretan jasotzen diren aukerak erabili beharko dituzte, aukera horiek ondorioak sortu behar dituzten zergaldiko aitorpena aurkezten dutenean; gero aldatu ahal izango dira, ondoren zehazten diren epeetan:
a) Aipatutako 105. artikuluaren a), d), e), f), h), i), j) eta k) letretan adierazitako aukerak, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitzen den egunera arte.
Halaber, 105. artikulu horren d) letran aipatutako desgaitasun edo mendekotasunagatiko kenkaria aplikatzeko aukera zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitu ondoren aldatu ahal izango da, apartatu honen c) letran ezarritakoarekin bat.
b) Artikulu beraren g) letran aipatutako baterako tributazioaren aukera ezin izango da aldatu aitorpena egiteko borondatezko epean zehar; epe hori amaitu ostean, aldiz, aldatu ahal izango da, hurrengo artikuluan xedatutakoarekin bat, eta bertan jasotako berezitasunekin.
c) 105. artikulu horren b) eta c) letretan adierazitako aukerak, aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu ondoren; hori hala izango da, non eta zerga-administrazioak ez duen egiten tributu-betebeharraren elementu guztiak edo batzuk aitortu, erregularizatu, egiaztatu, ikuskatu, berretsi edo likidatzeko edozein ekintza, zergapekoak haren ezagutza formala duela.
2. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zerga honen zergadunei aplikatu beharrekoa izango zaie Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuak onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48. artikuluan xedatutakoa, jarduera horien ondoriozko etekinei dagokienez. |
| 73. quinquies Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 2. | Araudi honen 73.4 artikuluan aipatutako baliabide digital edo telefonikoa erabiltzen denean, zergadunaren identifikazioa eta sinadura baliabide horietara egokitutako kontraste-datuak erabiliz egiaztatu ahalko dira. | Erregelamendu honen 73.4 artikuluan aipatutako telefono bidea erabiltzen denean, zergadunaren identifikazioa eta sinadura bide horri egokitutako kontraste-datuak erabiliz egiaztatuko dira. |
| Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 73 quater.1 | 1. Araudi honen 73. artikuluaren 4. apartatuko c) letran xedatutakoaren ondorioetarako, aurretiko hitzorduaren bidez, tributu-arloko laguntza ematen den Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan zergaren aitorpenak aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko zaie zergadunei, baldin eta, zenbatekoa dena dela, honako errenta-mota hauetako edozein jaso badute soilik: — Lanaren etekinak — Aurrezki-produktuen etekinak, salbu eta etekinok atzerriko baloreetatik datozenean. — Errentamenduetatik eratorritako etekinak, gehienez bi. — Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako jarduera ekonomikoen etekinak (jarduerari lotutako ondare-elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabaziak edo -galerak daudenean izan ezik), zuzeneko zenbatespen-metodoaren modalitate sinplifikatuan. — Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera ekonomikoen etekinak, baldin gastu-egozpenik egiten ez bada. — Higiezinen eskualdaketak, honako hauek izan ezik: • Jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak.
• Irabazpidezko sozietatea desegitearen ondoriozko eskualdaketak eta eskuraketak.
• Proindibisoaren kargugabetzeak eragindako eskualdaketak eta eskuraketak, gehiegizko adjudikazioak gertatzen direnean.
— Inbertsio-funtsen eskualdaketak.— Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta baldin ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada. Kanpo geratzen dira hauekin egindako eragiketak: kriptoaktiboak, warrantak, gerokoak eta diferentzien araberako kontratuak. Eragiketen mugarik gabe egingo da, zergadunak zergari buruzko foru-arauaren hogeita laugarren xedapen gehigarriari aplikatzen badu, aplikagarria denean. |
1. Araudi honen 73. artikuluaren 4. apartatuko c) letran xedatutakoaren ondorioetarako, aurretiko hitzorduaren bidez, tributu-arloko laguntza ematen den Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan zergaren aitorpenak aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko zaie zergadunei, baldin eta, zenbatekoa dena dela, honako errenta-mota hauetako edozein jaso badute soilik: - Lanaren etekinak. - Aurrezki-produktuen etekinak, salbu eta etekinok atzerriko baloreetatik datozenean. - Errentamenduetatik eratorritako etekinak, bi errentamenduko mugarekin, turismo errentamenduen ondoriozko errentak izan ezik. - Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako jarduera ekonomikoen etekinak (jarduerari lotutako ondare-elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabaziak edo -galerak daudenean izan ezik), zuzeneko zenbatespen-metodoaren modalitate sinplifikatuan. - Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera ekonomikoen etekinak, baldin gastu egozpenik egiten ez bada. - Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak izan ezik, bai eta irabazpidezko sozietateen desegiteak edo gehiegizko adjudikazioen ondoriozko indibiso-amaitzeak. - Inbertsio-funtsen eskualdaketak. - Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta baldin ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada. Kanpo geratzen dira hauekin egindako eragiketak: kriptodirua, warrantak, gerokoak eta diferentzien araberako kontratuak. Ez da laguntzarik emango aurreko ekitaldietatik konpentsatzeko dauden partidak dituzten aitorpenetan, salbu eta 2020ko ekitaldikoak edo ondorengo ekitaldietakoak badira eta Bizkaiko Foru Ogasunaren datuetan jasota badaude. |
| 77. Art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 77. Art. | Egindako hautapenak zuzentzea Zergaren Foru Arauaren 105. artikuluan xedatzen denaren ondorioetarako, zergadunek bertan ezarritako hautapenak egin behar dituzte ondorioak sortu behar dituzten zergaldiko aitorpena aurkeztean. Hautapenak, gero, epealdi hauetan aldatu ahal izango dira:
a) Aipatutako 105. artikuluaren a), d), h), i) (Zergaren Foru Arauaren 56 bis artikuluko araubide bereziari dagokionez) eta k) letretan adierazitako hautapenak, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitzen den egunera arte. Halaber, 105. artikuluaren d) letran aipatzen den desgaitasunaren edo mendekotasunaren kenkaria aplikatzeko hautapena zergaren aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdia amaitu ondoren aldatu ahal izango da, apartatu honen c) letran arautzen den bezala.
b) Artikulu beraren g) letran aipatzen den baterako tributazioaren aldeko hautapena ezin izango da aldatu aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdiaren barruan; aldiz, epealdi hori amaitutakoan aldatu ahal izango da, hurrengo artikuluan xedatzen denarekin bat eta bertan arautzen diren berezitasunekin.
c) 105. artikuluaren b), c), e), f), i) eta j) letretan adierazitako hautapenak (56 ter artikuluan arautzen den hautapenari dagokionez), aitorpena norberaren borondatez aurkezteko epealdia amaitu ondoren, baldin eta zerga-administrazioak ez badu egiten zerga-betebeharraren elementu guztiak edo batzuk aitortzeko, erregularizatzeko, egiaztatzeko, ikuskatzeko, berresteko edo likidatzeko ekintzarik, zergapekoak haren ezagutza formala duela. |
1. Zergari buruzko Foru Arauaren 105. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, zergadunek artikulu horretan jasotzen diren aukerak erabili beharko dituzte, aukera horiek ondorioak sortu behar dituzten zergaldiko aitorpena aurkezten dutenean; gero aldatu ahal izango dira, ondoren zehazten diren epeetan:
a) Aipatutako 105. artikuluaren a), d), e), f), h), i), j) eta k) letretan adierazitako aukerak, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitzen den egunera arte. Halaber, 105. artikulu horren d) letran aipatutako desgaitasun edo mendekotasunagatiko kenkaria aplikatzeko aukera zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitu ondoren aldatu ahal izango da, apartatu honen c) letran ezarritakoarekin bat.
b) Artikulu beraren g) letran aipatutako baterako tributazioaren aukera ezin izango da aldatu aitorpena egiteko borondatezko epean zehar; epe hori amaitu ostean, aldiz, aldatu ahal izango da, hurrengo artikuluan xedatutakoarekin bat, eta bertan jasotako berezitasunekin. c) 105. artikulu horren b) eta c) letretan adierazitako aukerak, aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu ondoren; hori hala izango da, non eta zerga-administrazioak ez duen egiten tributu-betebeharraren elementu guztiak edo batzuk aitortu, erregularizatu, egiaztatu, ikuskatu, berretsi edo likidatzeko edozein ekintza, zergapekoak haren ezagutza formala duela. 2. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zerga honen zergadunei aplikatu beharrekoa izango zaie Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuak onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48. artikuluan xedatutakoa, jarduera horien ondoriozko etekinei dagokienez. |
| 102. art. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1. Zergadunek zerga honen aitorpena aurkeztu eta sinatu beharko dute. Mugak eta baldintzak arauz finkatuko dira. 108 Zergaren aitorpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira, artikulu honen 6. apartatuan ezartzen denarekin bat etorriz. 2. Hala ere, honako iturri hauetako errentak soilik lortzen dituzten zergadunek ez dute aurkeztu beharko aitorpena: a) Lanaren etekin gordinak, muga honekin: 20.000 euro urtean, banakako tributazioan. Baterako tributazioan, muga hori horrelako etekinak lortu dituen zergadun bakoitzari aplikatuko zaio. b) Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak (salbuetsiak barne, kasu bietan), urteko guztirako batura 1.600 euro baino gehiago ez bada. Letra honetan xedatzen dena ez zaie aplikatuko inbertsio kolektiboko entitateen akzioen edo partaidetzen eskualdaketek edo itzulketek sortzen dituzten ondareirabaziei, baldin eta, arauz ezarritakoaren arabera, atxikipen-oinarria ez bada zehaztu behar zerga-oinarrian integratu beharreko zenbatekoa aintzat hartuta. 3. Ogasun eta Finantza Sailak emandako aitorpen-zirriborroetatik abiatuta (foru arau honen 104. artikuluan aipatzen dira zirriborro horiek), zergadunek zirriborroetako datuetatik eragiten dieten guztiak aldatu edota osatu behar dituzte, eta ezarritako edo ezartzen diren dokumentuak eta frogagiriak erantsi beharko dizkiete aitorpenei. 4. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 38. artikuluaren arabera, kausatzaileak egin gabe uzten dituen zerga honen aitorpenak beraren oinordekoek aurkeztu eta sinatu behar dituzte; kausatzaileari zegozkion zehapenak direla-eta, ordea, ez dute betebeharrik izango. 5. Zergadunek bizilekua aldatzen badute, horren berri eman beharko diote zergaadministrazioari, aldaketa horrek zerga galdatzeko eskumenean ere aldaketak eraginez gero. 6. Zerga honen aitorpenak aurkezteko, bai eta zuzenketak edo administrazio-bideko errekurtsoak ere, baliabide informatiko, elektroniko edo telematikoak erabili beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Aitorpenak, zuzenketak eta errekurtsoak Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez aurkezteko prozedurak araudian ezarriko dira. Horrez gainera, araudian zehaztuko da zer kasutan emango dien zerga-administrazioak laguntza pertsonala zergadunei zergaren aitorpenak aurkezteko. |
1. Zergadunek zerga honi dagokion aitorpena, erregelamenduz ezartzen diren mugak eta baldintzak beteta aurkeztu eta sinatu beharko dute. Zergaren aitorpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, artikulu honen 7. atalean adierazitakoarekin bat etorriz. 2. Hala ere, zergadunek ez dute aitorpena egin beharrik, baldin eta lortu dituzten errentak honako iturri hauetatik bakarrik jasotakoak badira: a) Laneko etekin gordinak, urtean 14.000 euroko mugarekin banakako tributazioan. Muga hori baterako tributazioan aplikatuko da, horrelako etekinak lortzen dituzten zergadun bakoitzari dagokionez b) 14.000 eurotik gorako lan-etekin gordinak, urtean 20.000 euro artekoak, banakako tributazioan, hurrengo 3. zenbakian jasotzen diren kasuetako batean sartuta daudenean izan ezik. Muga hori baterako tributazioan aplikatuko da, horrelako etekinak lortzen dituzten zergadun bakoitzari dagokionez. c) Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak batuta (kasu bietan, salbuetsiak barne), haien urteko kopuru gordina 1.600 euro baino handiagoa ez bada. Letra honetan xedatutakoa ez da aplikatuko inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzak edo akzioak berreskuratu edo eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabaziei dagokienez, baldin eta haien atxikipen-oinarria, erregelamenduz ezartzen denaren arabera, ez bada zehaztu behar zerga oinarrian txertatu beharreko zenbatekoaren arabera 3. Aurreko apartatuko b) letran aipatzen diren zergadunak kasu hauetan daude behartuta zerga honen aitorpena aurkeztera: a) Ordaintzaile batek baino gehiagok emandako lan-etekinak jasotzen diren kasu guztietan. Hala ere, 20.000 euroko mugaraino lan-etekin gordinak jasotzen dituzten zergadunek ez dute aitorpenik aurkeztu beharko, baldin eta bigarren ordaintzaileengandik eta gainerako ordaintzaileengandik jasotako zenbatekoen baturak, zenbatekoen arabera, ez badu urteko 2.000 euroko zenbatekoa gainditzen. b) Ordaintzaile bakar batengandik lan-etekinak jasoz, ekitaldian lan- edo administraziokontratu bat baino gehiago sinatu badituzte, edo indarrean dagoena luzatu badute. c) Ezkontidearengandik edo izatezko bikotekidearengandik konpentsazio-pentsioak jasotzen dituztenean edo Foru Arau honetako 9.1 artikuluan aipatzen diren mantenurako urtekoak barik beste batzuk jasotzen dituztenean. d) Erregelamendu bidez ezarritako kasuetako batean daudenean. Dena den, apartatu honetan jasotakoaren ondorioz zergaduna aitorpena aurkeztera behartuta dagoenean, aukera hauetako bat izango du: - Zerga honen xedapen orokorrei jarraituz tributatzea, edo - Soilik lan-etekinak kontuan hartuta tributatzea, honako erregela hauen arabera: ... |
| Xedapen Iragankorra | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| Halaber, aurreko paragrafoan adierazitako aldian, foru-arau honen 98.1 A) artikuluaren b) letran xedatutakoaren ondorioetarako, familia-unitateko kide izango dira luzatutako edo birgaitutako guraso-ahalaren mende dauden seme-alaba adindunak. | Halaber, aurreko paragrafoan aipatzen den aldian, foru arau honen 98.1 artikuluaren b) letran xedatutakoaren ondorioetarako, familia-unitateko kide izango dira luzatutako edo birgaitutako guraso-ahalaren mende dauden seme-alaba adindunak. |
| Xedapen gehigarri | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 8. | 8. Zerga-oinarrian ez dira sartuko xedapen gehigarri honetan zehazten diren sariak, eta haien zenbatekoa ez da kontuan hartuko foru-arau honen 102. artikuluko 2. apartatuaren b) letran xedatzen diren ondorioetarako. Foru-arau honetan xedatzen denarekin bat etorriz aplikatzen diren atxikipenek edo konturako sarrerek ez dute gutxituko zergaren kuota likido osoa, eta ez dira kontuan hartuko foru-arau honen 112. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako. | Zergaren zerga-oinarrian ez dira sartuko xedapen gehigarri honetan zehaztutako sariak, eta haien zenbatekoa ez da kontuan hartuko foru arau honetako 102.2c) artikuluan xedatutako ondorioetarako. Foru arauan xedatutakoarekin bat aplikatutako atxikipenek edo konturako sarrerek ez dute gutxituko zergaren kuota likido osoa, eta ez dira kontuan hartuko foru arauko 112. artikuluan xedatutako ondorioetarako. |
| 1. Xed. Geh. | 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin | 2024ko abenduaren 31ra arteko ondorioekin |
|---|---|---|
| 1. X.G. | Araudi honetan izatezko bikoteak aipatzen direnean ulertu behar da testua Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak, izatezko bikoteak arautzen dituenak, xedatzen duenaren arabera eratutako bikoteez ari dela. Halaber, ulertu behar da araudi honetako izatezko bikoteen aipuetan honako hauek sartzen direla: antzera eratu eta beste autonomia-erkidego batzuetako erregistro publikoetan eta Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batzuetako eta hirugarren herrialdeetako erregistro publikoetan inskribatutako izatezko bikoteak. |
Araudi honetan izatezko bikoteak aipatzen direnean ulertu behar da testua Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak, izatezko bikoteak arautzen dituenak, xedatzen duenaren arabera eratutako bikoteez ari dela. |
Xedapen berria 2/2025 FAren bidez
2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Foru-arau honen 91 bis eta 91 ter artikuluetan eta berrogeigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetan integratutako lehentasunezko aurreikuspen-planak ez diren enpleguko aurreikuspen-sistemei egindako ekarpenei ere aplikatuko zaie, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batzuetako legediaren babesean sortutakoak barne, baldin eta beren zehaztapenekin bat etorrita betetzen badituzte borondatezko gizarte- aurreikuspeneko entitateetan integratutako lehentasunezko aurreikuspen-planei aplikatu beharreko araudian ezartzen diren baldintzak
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?