web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen dira lan-harreman baten ondorioz jasotako sariak?
Lan-harreman batetik edo estatutupeko harreman batetik datozen sariak % 60an integratuko dira, sortu diren epea 2 urtetik gorakoa bada, eta ez badira eskuratzen aldian-aldian edo behin baino gehiagotan. Ehuneko hori % 50ekoa izango da, sortu diren epea 5 urtetik gorakoa bada.
Ba al dago mugarik zenbatekoari dagokionez?
Etekinei % 100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatuko bazaie ere, etekinon zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina % 100ean integratuko da.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Zure jarduera ekonomikoarekin lotutako sariek jardueraren diru-sarrerak handitzea dakarte, eta zergaren oinarri orokorraren barruan ordainduko dituzte zergak. 
Beharrezko dokumentazioa
  • Baldin eta saria behar bezala egotzitako 190 edo 10T ereduan agertzen ez bada, enpresa ordaintzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, saria ordaintzeko kontzeptua egiaztatzeko.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?