Zerga-esleipenaren zertarakoa dela eta, zergadunek aukera batzuen artean hautatu dezakete:
- Eliza Katolikorako
- Beste xede sozial batzuetarako.
- Eliza Katolikorako eta beste xede sozial batzuk.
- Esleipenik gabe,
“Eliza Katolikoaren sostengu ekonomikoan laguntzea" aukera hautatzen bada,erakunde horren finantzaketara bideratuko da kuota osoaren ehuneko bat.
“Beste xede batzuetan laguntzea" aukera hautatuz gero, kuota osoaren ehuneko bat gizarte-ekintzako eta garapenerako lankidetzako gobernuz kanpoko erakundeetara (GKE) bideratuko da, gizarte-arloko programak burutu ditzaten.
Bi aukerak hautatuz gero, kuota osoaren ehuneko bat Eliza Katolikoaren sostengu ekonomikorako bideratuko da, eta aurreko ehunekoaren berdina den beste bat, xede sozialetarako.
Aurreko aukeretako bat ere aukeratzen ez bada, zerga-esleipena Estatuko Aurrekontu Orokorrei egotziko zaie helburu orokorretarako.