web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Ziurtagiri horiek Errentaren atalera (pertsona fisikoa bada) edo Sozietateen atalera (pertsona juridikoa bada) zuzendutako idazki baten bidez eskatu beharko dira.

Esteka hauetan duzu ziurtagiri horri buruzko informazio gehiago:
Izapide hau telematikoki egin dezakezu:

Identifikazioa:
  • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
  • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu. 
Aurkezteko modua
  • Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Tributuei buruzko eskabidea" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia. 
  • Identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara inprimaki batera, eta, han, atal hartzailea eta eskabidearen arrazoia baino ez dituzu adierazi behar izango. Beharrezkoa bada, dokumentazioa ere erantsi dezakezu.
  • Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Gogoan izan pertsona fisikoen egoitza fiskalaren ziurtagirien eskaera ERRENTA-ATALERA zuzendu behar dela, eta pertsona juridikoenak, berriz, SOZIETATEEN ATALERA.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.