web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nork osatzen dute familia-unitatea, seme-alabak dituzten ezkonduen edo izatezko bikoteen kasuan baterako aitorpena egin ahal izateko?
Kasu horretan, baterako aitorpena egiteko, familia-unitatea izango dira senar-emazteak edo inskribatutako izatezko bikoteak eta emantzipatu gabeko adingabeako seme-alabak edo adoptatuek ere, eta adin nagusikoak, baldin eta ordezkaritza-ahalmenak dituen kuradoretzapean badaude  (guraso-ahal luzatua edo birgaitua).
2025-01-01etik aurrera, familia-unitateetan sartzen dira modu iraunkorrean hartutako adingabeak edo adopzio-helburuko zaintza dutenak.
Ezkontide batek aurreko harremanetako seme-alabarik badu, familia-unitate berriko kide izan daiteke?
Ezkontide edo izatezko bikoteko kideetako batek aurreko harremanetako seme-alabarik badu, judizialki zaintza eta kustodia esleituta duenaren familia-unitatean sartuko dira seme-alaba horiek, salbu eta gurasoen artean sinatutako akordio batean kontrakoa ezartzen bada.

Ezin izango da aldi berean bi familia-unitatetako kide izan.
Zein egunetan zehazten da nor diren familia-unitateko kideak?
Urte bakoitzeko 12/31n zehazten da familia-unitateko kideak zeintzuk diren (zergaren sortzapen data), heriotza-kasuetan izan ezik; kasu horretan baterako aitorpena onartuko da nahiz eta familia-unitateko kideren bat ekitaldian zehar hil egin den.
Ordaintzeko modua (banakakoa edo baterakoa) urtero alda daiteke?
Aitorpena banaka edo batera aurkezteko aukera aldatu daiteke urtero. Urte batean hautatutako aukera ez zaitu hurrengo urteetan modu berdinean aurkeztera behartzen.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Zure errenta-zirriborroan agertzen ez diren seme-alabak sartzeko, sartu Datu pertsonalak eta familiarenak/Erlazionatutako pertsonak atalean.
Beharrezko dokumentazioa
  • Familia-liburuak.
  • Hala badagokio, beste gurasoarekin egindako akordioa, idatziz
  • Hala badagokio, zaintza eta babesa esleitzen duen ebazpen judiziala
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?