Nola tributatzen da erabaki judizial bat dela-bide konpentsazio-pentsio gisa kobratutako zenbatekoak?
Erabaki judizial baten ondorioz konpentsazio-pentsio gisa kobratutako zenbatekoak lan-etekintzat hartuko dira hartzailearentzat, eta zirriborroan sartu beharko dira.
Pertsona batek, dibortzio-epai bat dela-bide, bizi den etxebizitza zergapetzen duen hipoteka-kredituaren kuotak kobratzen ditu hilero, konpentsazio-pentsioaren ordez. Zer tratamendu dute hilekoek?
Maileguaren amortizazioa konpentsazio-pentsio gisa egiten bada judizialki onartutako hitzarmen arauemailean hala ezarrita dagoelako, edo, kasu honetan bezala, dibortzio-epai bat dela-bide, kobratutako zenbatekoa lan-etekintzat hartuko da ezkontide hartzailearentzat.
15.000 € kobratu ditut urtean, judizialki ezarritako eta nire ezkontide ohiak ordaindutako konpentsazio-pentsio bat dela eta. Aitorpena aurkeztu behar al dut?
Bai. Aitorpena aurkezteko betebeharra dago konpentsazio-pentsioaren zenbatekoa 14,000 eurokoa edo handiagoa denean. Hala ere, 14.000 eta 20,000 euro arteko zenbatekoen artean, aitorpen laburtua aurkezteko aukera dago, zergadunarentzat mesedegarriagoa bada.
10.000,00 €-ko saria jaso dut enpresan 40 urtez lanean egoteagatik, eta ez dut jaso bi urte baino gehiagotan sortutako lan-etekin gehiago. Hura dela-eta nola tributatzen da?
Lan-etekin pertsonala da. % 50ean egozten da, 5 urtetik gorako sortze-aldia baitu.
Erabaki judizial baten ondorioz konpentsazio-pentsio gisa kobratutako zenbatekoak lan-etekintzat hartuko dira hartzailearentzat, eta zirriborroan sartu beharko dira.
Beharrezko dokumentazioa
Saria behar bezala egotzitako 190 edo 10T ereduan agertzen ez bada, enpresa ordaintzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, saria ordaintzeko arrazoia egiaztatzen duena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.