web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Erretiro aurreratuagatik edo errelebo-kontratuagatik jasotako kalte-ordaina edo haborokina zerga ordaintzetik salbuetsita al daude?
Erretiro aurreratua eta errelebo-kontratuak borondatezkoak dira, alderdi bien adostasunez hartzen dira, eta, horrenbestez, kasu horietan jasotzen diren kalte-ordainak daude salbuetsita zerga ordaintzetik.
Zer zerga-tratamendu dute erretiro aurreratuagatiko kalte-ordainek?
Erretiro aurreratuaren kasuan, etekin hori nabarmen irregularra da, eta, beraz, % 50ean tributatzen du lan-etekin gisa, balin eta zergaldi bakar bati egozten bazaio.
Eta errelebo-kontratua?
  • Errelebo-kontratuaren kasuan, hasiera batean, haborokinaren zenbatekoa ez dago salbuetsita; izan ere, lanaldi osoko lan batetik lanaldi partzialeko lan batera aldatzea borondatezkoa izango da langilearentzat, eta ezin izango da ezarri alde bakarrez.
  • Baina, jasotako zenbatekoa lan-etekintzat hartu behar da, eta sortze-aldia Gizarte Segurantzan erretiro osoa hartzeko falta dituen urteen bestekoa izango da; s geratzen zitzaion erretiro osoa hartu arte Gizarte Segurantzan.
  • Sortze-aldi hori 5 urtetik gorakoa bada edo erregelamenduz nabarmen irregulartzat jotzen bada, % 50ean integratuko da. Nabarmen irregulartzat jotzen ez bada, eta sortze-aldia 2 urtetik gorakoa bada, % 60an integratuko da.
100eko % 100etik beherako integrazio-ehunekoen multzoa aplikatuko zaien etekinen zenbatekoak ezingo ditu 300.000 euroak gainditu urtean.

47/2014 FDaren 14.1.f) art. eta 13/2013 FAren 19.2 art.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Beharrezko dokumentazioa
  • Egin beharreko aldaketak egiaztatzen dituen enpresak emandako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?