web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Kargu politikoek beren antolaketa politikoari nahitaez emandako zenbatekoak, bai herri-hautaketako karguak bai izendapen librekoak, lan-errendimendutik ken daitezkeen gastutzat hartuko dira.
 
Lanpostu hori betetzean lortutako etekin osoen % 25 izango da gastu horien muga, etekin horiek zergadunaren errenta-iturri nagusia direnean.

Ekarpena lan-gastu gisa sartzeko eta kuotan kenkaria aplikatzeko eskubidea izateko, zergaduna dagokion aitorpen informatiboan sartuta egon behar da (182. eredua).
Nola zehazten da zure erakunde politikoari nahitaez egindako ekarpena zure errenta-iturri nagusia dela?
Kargu politikoa izateagatik jasotako zenbatekoa eta gainerako errenta-iturriak alderatu beharko dira, bereizita: lan-errendimenduak, kapital-errendimenduak, jarduerenak, irabaziak eta errenta-egozpenak. Lan-etekinen barruan bereiz kontuan hartzen ditugu kargu publiko edo politiko gisa lortutako etekinak eta gainerakoak.
  • Errenta-iturri nagusia kargu publiko gisa lortutakoa bada, kargu horrengatik lortutakoaren % 25eko muga izango duzu, eta gainerakoa % 20an kenkari gisa ken daiteke alderdi politikoari egindako ekarpenagatik.
  • Errenta-iturri nagusia ez bada, ekarpena guztizko lan-gastua izango da.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Alderdi politikoentzako ekarpena" atalean, alderdi politikoari nahitaez emandako zenbatekoak egiaztatu, editatu edo gehitu ahal izango dituzu. Ikus dezagun adibide bat:



Nola sartu edo aldatu alderdi politikoei egindako ekarpenak?


Beharrezko dokumentazioa
  • 182 Eredua aurkeztu behar duzu.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?