web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Foru-komunikazioaren araubide ekonomikoan nago ezkonduta, eta, emaztearekin batera, hainbat finantza-produktu ditut. Nork aitortu behar du errentan?
Foru-komunikazioko araubide ekonomikoan ezkonduta nago, eta, emaztearekin batera, aurrezki-kontu bat eta bonu batzuk ditut. Gainera, nire aitaren jarauntsian, akzio batzuk eskuratu ditut, eta aurrezki/erretiro plan bat berreskuratu dut, ni haren hartzailea, aseguratua eta onuraduna nintzela. Nork aitortu behar du errentan?

Kapitalaren etekinak etekin horien jatorri diren ondare-elementuen, ondasunen edo eskubideen titular diren zergadunei eratxiko zaizkie (aintzat hartu beharko dira horiek aurkeztutako frogen arabera eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko titulartasun juridikoari buruzko arauak; ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoaren xedapen arautzaileetan jasotako ondasunen eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arauak aplikatu beharko dira, baita familia kiden arteko ondare-harremanei kasu bakoitzean aplikatu beharreko legedi zibileko arauak ere).Kasu honetan, aurrezki-kontuaren, aurrezki-planaren (aseguru bat da) eta bonoen eta etekinak % 50ean esleituko zaizkio ezkontide bakoitzari. Akzioen etekinak (ondasun pribatibo bat da, herentziaz jaso baita) haien titularrari esleituko zaizkio % 100ean.
Eperako ezarpen bat aldez aurretik ezeztatu dut eta erakundeak zigor bat aplikatu dit. Nola adierazi behar dut nire aitorpenean?
Etekin gisa egotzi beharreko zenbatekoa hau da: printzipala dela-eta jasotako kopuruaren eta interesen (ezeztatze horregatiko komisioan gutxitua, hala badagokio) eta hasieran emandako zenbatekoaren arteko aldea.
Ezarpen bat kontratatzean, opari bat egin didate banku-erakundean. Aitortu behar dut? Zelan?
Banku-erakundeetatik jasotzen diren opariak, —normalean produktuak kontratatzeagatik, nominak helbideratzeagatik... emandakoak–,eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei ematen zaizkienak, gauzazko ordainsariak dira:, beraz, aurrezkiaren oinarriaren kapital higigarriaren etekin bat dira.
Banku-erakunde-bateko bezeroen artean egindako zozketa batean sari bat egokitu zait. Nola aitortuko dut PFEZn?
Sariaren kasuan, aldaketa bat gertatzen da ondarean, eta horrek balio handiagoa izatea eragiten du. Beraz, ondare-irabazia da, eta, gainera, zergaren oinarri orokorrera joango da, zergapekoaren ondare-elementuen ezein eskualdatzetik ez datorrelako.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Banku-kontuak: errendimenduak (interesak )" atalean, banku-kontuen errendimenduei dagozkien datuak islatzen dira: Kontu korronteak, aurrezki-kontuak, epekako ezarpenak, etab

Beharrezko dokumentazioa
Zure errenta zirriborroan agertzen diren datuekin desadostasunik badago, datu berriak justifikatzen dituzten egiaztagirien arabera aldatu ahal izango dituzu.

Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

GALDETZEN ARI DIRA...

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?