web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
Nola kalkulatu behar dut bonu-salmenta baten etekina?
Enpresa baten obligazioak saldu ditut 6.200 euroko zenbatekoan, eta 30 €-ko eskualdatze-gastuak jasan; obligaziook 5.800 €-an erosi nituen, 50 €-ko eskuratze-gastuak jasan. Nola kalkulatu behar dut salmenta honen etekina?

Salmentaren etekina kapital higigarriaren etekin gisa kalifikatzen da, eta aurrezkiaren zerga-oinarrian sartzen da. Salmentaren etekina da bi hauen arteko aldea da: eskualdatze-balioaren eta eskuratze-balioaren artekoa, jasandako eskualdatze- eta eskuratze-gastuak kontuan hartuta.
Eskualdatze-balioa (6.200 - 30) = 6.170€
ken: Eskuratze-balioa (5.800 + 50) = 5.850€
Etekin osoa: 320 = (6.170 - 5.850)
Nola aitortu behar dut obligazioen salmenta eskualdaketaren ondoren balio homogeneoak eskuratu baditut?
Enpresa baten 100 obligazio saldu ditut 2021ean, eta 1.000 € galdu ditut salmenta horrengatik. Aurreko salmentatik hilabetera enpresa beraren 100 obligazioa erosi ditut. Nola aitortu behar dut obligazioen salmenta?

100 obligazioen salmentaren emaitza kapital higigarriaren etekin negatibo gisa kalifikatzen da, zeina aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko bailitzateke, baina PFEZaren 13/2013 FAren 35.3 artikulua aplikatuz, etekin negatibo hori bakarrik integratu ahal izango da aurrezkiaren zerga-oinarrian, ondoren eskuratutako 100 obligazioa eskualdatu ahala.
  • ADIBIDEZ:
2021-11-23an "XXXX, S.A." sozietatearen 110 obligazio saldu ditu, 8.000 euroan. Obligazio horiek 2021-5-3an eskuratu zituen, 9.000 euroren truke.
2021-12-27an enpresa beraren 100 obligazio erosi zituen 8.500 euroren truke.
Eskualdatze-balioa (21-11-23): 8.000 €
Eskuratze-balioa (21-5-3): 9.000 €
Etekin osoa: 8.000€ -9.000€ =-1.000€ (*)
(*) Aurreko salmentaren egunetik (21/11/23) bi hilabete igaro baino lehen enpresa beraren obligazioak (21/12/27) eskuratu zituenez, lortutako etekin negatiboa ezin izango da zenbatu obligazioak saldu arte.

Likidazioaren simulazioaren pdf-dokumentuan etekin negatiboa jasota geratuko da, hurrengo ekitaldietan integratzeko, 1.000 euroko zenbatekoan.
Nola integratu dezaket aurreko ekitaldian integratu ez zen etekin negatibo bat? Izan ere, 2020an egindako enpresa beraren obligazioen kopuru bereko salmentari zegokion, eta gero, berriro eskuratu ziren, obligaziook uneko ekitaldian ondoren.
Zergadun batek 2021-11-23an "XXXX, S.A." enpresaren 100 obligazio saldu ditu 8.900 euroan. Obligazio horiek 2020-12-27an eskuratu zituen, 8.500 euroan. 2020. urtean 1.000 €-ko etekin negatiboa zuen, baina ez zen sartu PFEZren 13/2013 FAren 35.3 artikulua aplikatuta; izan ere, 2020ko azaroaren 20an enpresa beraren obligazio kopuru bera saldu zen, eta ondoren erosi (2020-12-27an), 2020-11-20ko salmentatik bi hilabete igaro gabe).

Eskualdatze-balioa (2021-11-23an): 8.900 €
Eskuraketa-balioa (2020-12-27): 8.500 €
2021eko etekin osoa: 8.900€ -8.500€ = 400€
Aurreko ekitaldietan integratu gabeko etekin negatiboa: 1.000€(*)
Obligazioak 2021ean saltzeagatiko 400 euroko etekin positiboa aitortzeaz gain, 2020. urtean integratu gabeko 1.000 euroko etekin negatiboa integratu ahal izango du (*) 2020. urtean obligazioak saldu eta ondoren aurreko salmentatik bi hilabete igaro baino lehen enpresa beraren obligazioak eskuratu dituenez, 2020. urtean salmentatik lortutako etekin negatiboa ezin izan zen integratu 2020ko zerga-oinarrian. Baina, orain, 2021. urteko aitorpeneko zerga-oinarrian sartu ahal izango du, urte horretan obligazioak saldu baititu.

Likidazioaren simulazioaren pdf-dokumentuan etekin negatibo gisa agertuko da, 600,00€-koa, hurrengo 4 urteetan konpentsatu beharrekoa. Kopuru hori bi hauen arteko aldea da: 2020ko ekitaldian integratu ez den baina 2021 aurrezkiaren zerga-oinarrian integratu den etekin negatiboaren (1.000 €) eta 2021. urtean saldutako obligazioen ondoriozko etekin positiboaren (400€) aldea.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Atxikipenik gabeko aktiboen transmisioa" izeneko atalean, atxikipenik gabeko aktibo finantzarioen transmisioaren bidez lortutako etekinei dagozkien datuak ikusi, aldatu edo edo datu berriak batu ahal izando dira.

Beharrezko dokumentazioa
  • Lortutako etekinen frogagiriak.
  • Aktiboak eskuratzean eta eskualdatzean sortutako gastuen egiaztagiriak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

GALDETZEN ARI DIRA...

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?