web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zenbateko bat jaso dut akzio-jaukipenen prima gisa. Nola aitortu behar dut errentan?
Akzio-jaulkipenen primaren banaketa edozein erakunde motaren funts propioetan parte hartzetik lortutako etekinaren izaera du. Lortutako zenbatekoak ukitutako baloreen eskuratze balioa txikituko du, deuseztatu arte, eta egon litekeen gaindikina dela eta, aurrizki-oinarriko kapital higigarriaren etekintzat hartuko da.

Baina ez du izango 1.500 €-ko salbuespena (9. art.).
Konpainia batek kapitala murriztu du (bertan akzioak dauzkat), ekarpenen zati bat itzuliz. Nola aitortu behar dut eragiketa hori aitorpenean?
Ekarpenak itzultzeko kapital-murrizketetan jasotako zenbatekoak ukitutako balioen eskuratze-balioa murrizten du. Kobratutakoa eskuratze-balio hori baino handiagoa bada, gaindikina funts propioetako partaidetzatik eratorritako kapital higigarriaren etekintzat hartuko da (jaulkipen-primaren banaketa bezala), 9. artikuluko 1.500 euroko salbuespenik gabe.

(Salbuespena: kapitalaren murrizketa banatu gabeko etekinetatik badator, kobratutako zenbateko guztiak funts propioetako partaidetzatik eratorritako kapital higigarriaren etekintzat joko da, 1.500 euroko salbuespenarekin).
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Atal honetan, jaulkipen-prima banatzetik eta ekarpenak itzulita kapitala murriztetik eratorritako etekinei buruzko datuak sartuko dira, PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 34.e) eta 41.2.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera eragiketa horiengatik zergak ordaindu behar badituzu soilik. (Adibidez, akzioaren eskurapen-balioa zerora murriztu denean antzeko beste eragiketa batzuengatik).

Eragiketa horietakoren bat egin baduzu (adierazpenaren laburpenaren eskuineko aldean), informazio-ohar bat agertuko zaizu, eta gogoraraziko zaizu aitorpenaren zirriborroko datuak osatu behar dituzula PDFan agertzen diren datuekin. Ikusi nire datu fiskalak, zirriborroan datu guztiak jasoko baitira, eragiketaren zenbatekoa izan ezik.
 
Beharrezko dokumentazioa
  • Lortutako errendimenduen frogagiriak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?