Bizi-aseguruko kontratu bat daukat, hipoteka-mailegu bati lotua (mailegua amortizatzeko asegurua). Hori dela-eta, istripu baten ziozko ezintasun iraunkor osoa eman didatenez, nire bankua 100.000 euroko onuraduna izan da. 100.000 euroko kalte-ordainarekin, bankuak ezereztu egin du eman zidan hipoteka-maileguan amortizatzeke zegoen saldoa. Nola aitortu behar dut errenta-aitorpenean?
Istripu batek eragindako ezintasun iraunkor osoagatiko kalte-ordaina jaso duzunez, PFEZri buruzko 13/2013 FSren 9.7 artikuluko salbuespena aplikatu dezakezu; ezintasun iraunkor osoaren kasuan,150.000 € da.
Beraz, jasotako zenbatekoa dela-eta, ez zenuke tributatu beharko, kalte-ordainaren zenbatekoa (100.000€) salbuespenarena (150.000€) baino txikiagoa baita.
Errentaren aitorpenaren zirriborroan, zenbateko hauek adierazi behar dituzu:
- “Eragiketaren zenbatekoa” laukitxoan, aseguru-etxeak guztira ordaindutakoa jarri behar duzu, 100.000 €.
- “Salbuetsi gabeko sarrerak” laukitxoan, 0,00 €, kalte-ordain guztia salbuetsita baitago (PFEZri buruzko 13/2013 FSren 9.7 artikuluko salbuespena aplikatzeko baldintzak betetzen ditu).