
Oro har, hartzaile jakin baten atxikipenaren zenbatekoa kalkulatzeko bidezko Lanaren atxikipenen taula aplikatu behar zaie hari urtean ordaindutako lanaren etekinen zenbateko osoari. Atxikipen-tasa ondokoen araberakoa da:
|
Zuzeneko zenbatespenaren araubidean dauden jarduera ekonomikoak | Jarduerak azken-aurreko urtean sortu duen etekin garbiaren %5. | Azken-aurreko urtea jarduera egin den lehena bada, urte osoko etekin garbia kalkulatu behar da. | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza jarduerak. | Hiruhilekoan izan diren salmenten bolumenaren %2, aldi horretako atxikipenak eta konturako sarrerak kenduta. |
Ezaugarriak:
|
|||
| KASU BEREZIAK |
Sarrerei atxikipenak aplikatu bazaizkie. |
Zatikako ordainketaren kalkulua ondokoen bidez:
|
|||
| Jarduera hasi den ekitaldia (eta hurrengoa). | Zuzeneko zenbatespena. |
Hiruhilekoan lortutako sarrera konputagarriak – gastu kengarriak x %20. |
|||
| Jardueraren etekin garbia negatiboa izan den azken-aurreko ekitaldia. |
|
||||
Zatikako ordainketak aitortu edo sartu behar dituzte hiru hilean behin enpresa jarduerak (merkataritzakoak zein bestelakoak), lanbide jarduerak, jarduera artistikoak edo kulturalak modu lokabean, edo nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako jarduerak egiten dituzten PFEZaren zamapeko subjektu pasiboek edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokian alta emanda daudenek.
Halaber, zatikako ordainketak aitortu eta sartu behar dituzte errenta-eratxikipeneko araubidean egonik aurrean adierazitako jardueretako baten bat egiten duten erakundeetako bazkide, erkide, partaide eta gainerakoek ere. Araubide honetan sartzen dira sozietate zibilak (juridikoak zein bestelakoak), ondasun erkidegoak, jaraunspen banatu gabeak eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34.3 artikuluan aipaturiko gainerako erakundeak ere.
Aurrean aipatutako erakundeetako kide bakoitzak haren mozkinetan duen partaidetzaren araberako zatia ordainduko du, bere aldetik Sozietateen gaineko Zergaren kargapean egon ezean (hala daude merkataritzako sozietateak eta nekazaritzako eraldakuntzako sozietateak), eta ordaindu ere PFEZaren kargapeko subjektu pasiboei aplikatzen zaizkien erregela eurei lotuz ordainduko dute.
Horregatik, PFEZa likidatzean, PFEZak berak sartutako ordainketa zatikatuak kenduko zaizkio, bai eta ordaintzaileek egindako atxikipenak eta konturako sarrerak ere.
946 125 500
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?