Bizitza-aseguruko kontratu baten onuradunak, hildakoak (kontratatzailea/hartzailea eta, aldi berean, aseguratua) heriotza gertatu zenean ohiko bizilekua Bizkaian izan bazuen, edo aseguru kolektiboko kontratu baten onuradunak, hartzailea (enpresa) eta aseguratua (hildako langilea) desberdinak badira.
Beste erakunde batzuetan eskatu beharreko ziurtagiriak
Eredua bete aurretik, gomendagarria da ziurtagiri hauek eskatzea:
Hildakoaren egoitza-ziurtagiria, hil aurreko 5 urteei dagokiena: Udal-errolda
Zer jaso behar da?
Jasotako zenbatekoak.
Murrizketak
Ahaidetasunaren arabera:
I. taldea (odol-ahaidetasun edo adopzio bidezko zuzeneko lerroko ondorengoak eta aurrekoak, eta 2/2003 Legearen arabera eratutako ezkontideak edo izatezko bikoteak): 400.000€ onuradun bakoitzeko.
II. taldea (neba-arrebak, etab.): %50, gehienez ere 200.000€.
III. taldea (beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, aitaginarreba-amaginarrebak, errainak, suhiak, etab.): %50, gehienez ere 200.000€.
IV. taldea (lehengusu-lehengusinak edo ezezagunak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.): %10, gehienez ere 40.000€
Kuota eta tarifak
Murrizketak aplikatu ondoren, oinarri likidagarria 0 baino handiagoa denean, sartu beharreko kuota kalkulatu behar da. Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari ahaidetasun-mailaren arabera dagokion tasa edo tarifa aplikatuko zaio.
Odolkidetasunagatik edo adopzioagatik zuzeneko lerroko ahaidetasuna: %1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
Gainerako ahaidetasunei honako hau aplikatuko zaie:
I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aurrekoak eta ondorengoak, neba-arrebak, odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, odol-ahaidetasunezko ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, etab.)
edo II. tarifa (ezezagunak eta lehengusu-lehengusinak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.)
Eredua bete
Esteka honetatik, 652 eredua deskargatu ahal izango duzu. Dokumentua zure gailu elektronikoan deskargatzea eta PDF fitxategien editore baten bidez betetzea gomendatzen dizugu.