Murrizketak aplikatu ondoren, oinarri likidagarria 0 baino handiagoa denean, sartu beharreko kuota kalkulatu behar da. Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari ahaidetasun-mailaren arabera dagokion tasa edo tarifa aplikatuko zaio.
- Odolkidetasunagatik edo adopzioagatik zuzeneko lerroko ahaidetasuna: %1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
- Gainerako ahaidetasunei honako hau aplikatuko zaie:
- I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aurrekoak eta ondorengoak, neba-arrebak, odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, odol-ahaidetasunezko ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, etab.)

- edo II. tarifa (ezezagunak eta lehengusu-lehengusinak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.)
