
2014/01/01a baino lehen hil eta boterea osorik edo partzialki baliatu ez dutenak (1. DT 10/2013 Foru Araua. BAO 2013-12-13)
2014/06/30era arte:
Testamentu-ahalordea modu ezeztaezinean eta osorik egikaritu bazuten, 2013/12/31ra arte indarrean zegoen araudia aplika dezakete. Baita ahalordea egikaritu ez den beste edozein arrazoirengatik azkendu bazen ere.
2014/06/30aren ondoren:
Ahalordea osorik iraungi bada edo egikaritu ez bada, ondorengo batean biltzen diren eskurapen guztiak metatzen dira (baita 2014/06/30era arte testamentu-ahalordea erabiliz egindakoak ere), eta eskuratze bakartzat hartzen da 4/2015 Foru Arauaren 43. artikuluko 400.000 euroko murrizketa aplikatzearen ondorioetarako.
Jarauntsiaren foru komisarioa den ezkontidea, eta jaraunsle hartzaileak, baldin eta hildakoak heriotza egunean Bizkaian bazuen ohiko egoitza.
Hildakoa lurralde erkidean egon bada aurreko 5 urteetako aldiko egun kopuru handiagoan, zergaren sortzapen-datatik (heriotza-data) zenbatuta, lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
Hurrengo esteka 652 eredua, eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura dago:
Hilabete bat, testamendu-ahalordea partez edo osorik modu ezeztaezinean erabiltzen den egunetik hasita.
TELEMATIKOA, leku hauetan:
AURREZ AURRE:
Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da
650 eta 652 ereduek nahitaezko aurkezpen telematikoa izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, baldin eta:
Hildakoaren ondasunak, dauden lekuan daudela, testamentu-ahalordea egikaritzen denekoak.
Benetako balioa testamentu-ahalordea erabiltzen den egunean (merkatuko balio normala izan beharko du, hau da, lehia askeko egoeran merkatuak ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea:
- Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin bat badatoz.
- garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (https://apli.bizkaia.eus/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
Zerga-oinarria jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzaren banakako eskurapenaren balio garbiaren berdina izango da, eta balio garbia ondasunen eta eskubideen balio errealtzat hartuko da, kengarriak diren zamak eta zorrak kenduta.
Hala badagokio, besteak beste, ahaidetasunagatiko, minusbaliotasunagatiko edo ohiko etxebizitzan bizitzeagatiko zerga-oinarria murrizteko eskubidea izango du.
Murrizketa bat aplikatuko da oinordeko bakoitzaren ahaidetasun-mailaren arabera:
Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.
Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe. (2015/03/31ra arte muga 212.242 eurokoa izan da).
| Likidazio-oinarria, zenbatekora arte (€) | Kuota osoa (€) | Likidazio-oinarriaren gainerakoa (€) | Zerga-tasa% |
|---|---|---|---|
| 0,00 | 0,00 | 9.230,00 | 5,70 |
| 9.230,00 | 526,11 | 18.450,00 | 7,98 |
| 27.680,00 | 1.998,42 | 18.450,00 | 10,26 |
| 46.130,00 | 3.891,39 | 46.110,00 | 12,54 |
| 92.240,00 | 9.673,58 | 92.220,,00 | 15,58 |
| 184.460,00 | 24.041,46 | 276.650,00 | 19,38 |
| 461.110,00 | 77.756,23 | 461.080,00 | 23,18 |
| 922.190,00 | 184.534,57 | 1.383.230,00 | 28,50 |
| 2.305.420,00 | 578.755,12 | Aurrerantzean | 34,58 |
| Likidazio-oinarria, zenbatekora arte (€) | Kuota osoa (€) | Likidazio-oinarriaren gainerakoa (€) | Zerga-tasa% |
|---|---|---|---|
| 0,00 | 0,00 | 9.230,00 | 7,60 |
| 9.230,00 | 701,48 | 18.450,00 | 10,64 |
| 27.680,00 | 2.664,56 | 18.450,00 | 13,68 |
| 46.130,00 | 5.188,52 | 46.110,00 | 16,72 |
| 92.240,00 | 12.898,11 | 92.220,00 | 20,52 |
| 184.460,00 | 31.821,66 | 276.650,00 | 25,08 |
| 461.110,00 | 101.205,48 | 461.080,00 | 29,64 |
| 922.190,00 | 237.869,59 | 1.383.230,00 | 35,72 |
| 2.305.420,00 | 731.969,34 | Aurrerantzean | 42,56 |
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?