web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Ondasun atxiki bat eskuratzean, alta eman behar zaio ondasunen kapituluan, eta faktura gastuen eta fakturen kapituluan erregistratu behar da. PFEZren Zuzeneko Zenbatespen Normalean egonez gero, ekitaldia amaitzean amortizaziorako zuzkidura gastuen eta fakturen kapituluan erregistratu behar da.
1. ALTA ondasunen kapituluan
Adibidez: lokal bat (lonja) erostea 100.000 euroan.
Batuz BatuzBatuz
2. Faktura gastuen eta fakturen kapituluan erregistratzea.
Lokalaren erosketari dagokion 100.000 euroko gastuaren altaren adibidea ( % 10eko BEZa, BEZari dagokionez 1. entrega izateagatik)
Batuz Batuz Batuz
3) Amortizazioa:
  • PFEZren Zuzeneko Zenbatespen sinplifikatuan bazaude: ez duzu amortizazioari buruzko idatzoharrik egin behar.
  • PFEZren Zuzeneko Zenbatespen normalean bazaude: ekitaldia amaitzean, ekitaldiaren amortizaziorako zuzkidura jaso duzun gastuen eta fakturen kapituluan idatzi behar duzu.
Batuz
  •    Abenduaren 31ra arte dagozkion egunak kalkulatuko dira, eta adibide honetan 2024/05/02tik 2024/12/31ra arte 242 egun izango dira. Lurzoruaren zatia bakarrik amortiza daitekeenez, kalkulua honako hau izango litzateke: (37.000X242/365)* % 3 = 735,95 €
  • Hurrengo ekitaldiko erregistro-liburuan ekitaldiko abenduaren 31ko amortizazio metatua adierazi behar duzu (kasu honetan, lehenengo ekitaldia denez, amortizatutako zenbatekoa 735,95 €izango da), atxikitako ondasunen kapituluan edo dagokion laukian egindako inbertsioaren kapituluan. Kasu guztietan, eragin-ehunekoa, hasierako amortizazio-balioa eta amortizazio-sistema bete behar dituzu (taulaka, baterako amortizazioa, amortizazio-askatasuna eta beste batzuk).
Batuz​​​​​​​

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?