Bizkaiko egoiliar fiskala izan zara 2022ko ekitaldian?
Bizkaiko egoiliar fiskala da...
2022ko ekitaldian Bizkaian 183 egun baino gehiago bizi izan bada.
Bizkaitik kanpo oporrengatik, gaixotasunengatik eta abarrengatik egiten diren aldi baterako absentziak Bizkaian bizi izandako denboratzat hartzen dira.
Urtearen zati bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi izan bada, baina zergaldiko egun gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izan bada, Bizkaian izango da zerga-egoiliarra, baldin eta Bizkaian egondako egun-kopurua beste bi lurralde historikoetan baino handiagoa bada.