Lineako poker jokoan lortutako sariak
Kirol-apustuetan, poker jokoan edo lineako beste joko batzuetan aritzen bazara, garrantzitsua da jakitea irabaziak errentan nola aitortu behar dituzun.
Zer da errenta zergapetua?
- Urtean, zure galerak gainditzen dituzten irabaziengatik soilik ordainduko dituzu zergak.
- Lineako kontuan gordetako kopuruak noiz hartzen diren alde batera utzita.
Ikus dezagun adibide bat erabiliz: Ane lineako poker jokoan aritzen da. Urtean, 1.500 euroko irabazia izan du: 3.200 euroko irabazia eta 1.700 euroko galera.
Nola adierazi behar ditu Anek datuak zirriborroan?
- Sakatu Gehitu kontzeptua botoia, eta bilatzailean, idatzi «Beste eskualdaketa, irabazi edo galera batzuk». Hautatu kontzeptua eta sartu dagokion atalean.
- Egin klik «Beste eskualdaketa, irabazi edo galera batzuk» ataleko «Erregistroa erantsi» botoian, eta adierazi:
- Gakoa: lauki horretan, hautatu «Beste irabazi/galera batzuk (oinarri orokorra)».
- Metatutako irabaziak/galerak: urteko irabaziaren irabazia; gure adibidean, 1.500 €

- Sakatu Gorde botoia.
