Bizi-gertakariengatiko informazioa

Jasotako diru-sarrera batengatiko tributazioa

Pertsona batek jasotzen dituen diru-sarrera guztiak, printzipioz, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren mende daude. Dohainik jasotakoa (jaraunspen, dohaintza edo legatu bidez jasotakoa) bakarrik dago Oinordetza edo Dohaintzen gaineko Zergaren mende. Salbuespen gisa, BGAE batetik edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko beste erakunde batetik jasotako zenbateko guztiek beti ordaintzen dituzte zergak RENTAn (nahiz eta hildako baten onuradun gisa jaso).