Testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenen IFZ
*Kasuak:
Alargun bat badago eta gozamen unibertsalduna bada:
Printzipioz, BEZaren eta errentaren aurkezpenak alargunak egin behar ditu. Ondarea hala jaraunsleek nola alargunak aurkeztu beharko dute (bakoitzak dagokion zatiarena).
EZ badago alargunik:
BEZa eta errenta eta ondarea jaraunsleek aurkeztu behar dituzte.
DERRIGORREZKOA da IFZ izatea tributuen arloko harremanetarako edo tributu-ondorioak sortzen dituztenetarako(*).