web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Hurrengo ataletan, errolda fiskalei buruzko galdera ohikoenak kontsultatu ahal izango dituzu.

Pertsona fisikoak eta jaraunspenak

Partikular batek higiezin bat alokatzea, zentsuan alta eman behar al du?
Pertsona fisiko batek jarduera ekonomiko baten alta, baja edo aldaketa egitea
Jaraunspen jasogabearen IFZren eskaera (ez dago testamentu-ahalorderik edo iraungi egin da)
Testamentu-ahalordea egikaritzearen zain dauden jaraunspenen IFZ eskaera

Pertsona juridikoak

Merkataritza-sozietateak: IFZren eskaera eta altak, zentsu aldaketak eta baja
Sozietate zibila, ondasun-erkidegoa eta jabekide-erkidegoa
Elkarteak, kirol klubak edo fundazioak
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

EJZ

Noiz daude salbuetsita EJZaren subjektu pasiboak?

Honako hauek egongo dira zergatik salbuetsita:

  1. Estatua, Euskal Herriko autonomi elkartea, Bizkaiko herrialde historikoa eta udal erakundeak, baita euren administraziozko erakunde autonomoak ere.
  2. Nazioarteko itunben edo hitzarmenenak direla bide, salbuespena aplikagarri zaien subjektu pasiboak.
  3. Gizarte Segurantzaren eta indarreko legeen arabera eratutako mutualitate eta montepioen erakunde kudeatzaileak.
  4. Ikerketa-alorreko herri-erakundeak, Estatu, Euskal Herriko Autonomi Elkarte batzuk
    e) Gorputz, adimen eta zentzumen urrikoen aldeko irabaz asmorik gabeko elkarte eta fundazioak
  5. Gurutze Gorria eta araubidez zehazten diren erakunde berdinesgarriak.
  6. Beren jarduerari zerga hau garatzen den lehen bi zer-galdietan ekiten dioten subjektu pasiboak.
  7. Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak.

5 artilukua 2/1992 FORU DEKRETUA ARAUEMAILEA, martxoaren 17koa, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onesten duena (59,8 KB)

Aldundiak kudeatutako OHZ/EJZren ordainagiria helbideratzea 0036. Nola helbideratu behar da OHZ/EJZren ordainagiria Bizkaiko Foru Aldundiak OHZ kudeatzen duenean?

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen OHZ/EJZren helbideratzea honako bide hauen bidez egin daiteke:

Zerbitzu hau salbuetsita dago dagokio Udalak zuzenean kudeatzen dituen ordainagirietarako (udalerri hauek dira: BARAKALDO, BASAURI, BILBAO, DURANGO, MALLABIA, PORTUGALETE, SANTURTZI eta ZIERBENA, eta OHZ, GETXO eta LEIOA).

OHZren kasuan honela ere helbidera daiteke:

  • Edo Foru Ogasuneko zergadunaren arretarako telefonoaren bidez: 946 125 500
  • Emailez. Helbide honetara bidali behar da: seccion.ibi@bizkaia.eus

    Oharra: posta hau helbideratzeei eta kontsulta orokorrei erantzuteko gaituta dago. Ez zaie erantzungo bestelako eskaerei.

    OHZ helbideratzeko, datu hauek eman beharko dira:

    • Etxebizitzaren zenbaki finkoa.
    • Higiezinaren helbidea.
    • Titularra den pertsonaren NANa.
    • Helbideratze-kontuaren zenbakia eta titulartasunaren egiaztagiria (bankuko karatularen fotokopia, banku-ziurtagiria).

Lortu OHZren helbideratzeari buruzko informazio gehiago esteka honetan:

Noiz eta nola ordaintzen da EJZren ordainagiria Bizkaiko Foru Aldundiak OHZ kudeatzen duen udalerrietan?

Zerga ordaintzeko eguna: irailaren 10etik urriaren 10era, edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.

  • Banketxe batean helbideratutako ordainagiriei dagokienez, borondateko aldiaren azken egunean egiten da ordainketaren kargua, hau da, urriaren 10ean edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.
  • Helbideratuta ez dauden ordainagiriei dagokienez, berriz, banketxe laguntzaile batera joan behar da, ezarritako epearen barruan, eta ordainketa-gutuna eraman ordaina egiteko.

Zorra ez bada epe horren barruan ordaintzen, ordainarazpen-aldia irekiko da ordaindu gabeko zor hori dela eta: % 5eko errekargu exekutiboa eta berandutze-interesak eskatuko dira; gainera, zerga biltzeko premiamendu-prozedura abiaraziko da zordunaren ondarearen aurka.

Dena dela, zergaren ordainketa geroratu egin ahalko da, zergaren araudian ezarritako baldintzetan, baldin eta interesdunak horrela eskatzen badu. Geroratzea eskatzeko eskabidea borondatezko epearen barruan aurkezten bada, eten egingo da ordainarazpen-aldiaren hasiera.

Ordainagiria helbideratuta badaukazu eta kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideratuta ez baduzu eta helbideratu nahi baduzu, kontuan izan honako hau:

  • Zerbitzu hau salbuetsita dago dagokion Udalak zuzenean kudeatzen dituen ordainagirietarako (udalerri hauek dira: Barakaldo, BARAKALDO, BASAURI, BILBAO, DURANGO, MALLABIA, PORTUGALETE, SANTURTZI eta ZIERBENA).
  • Badago MUGAEGUN bat (irailaren 22a), eta hortik aurrera ezin izango da uneko ekitaldirako ordainagiririk helbideratu. Helbideratzea adierazitako data baino beranduago eskatzen edo izapidetzen bada, helbideratzeak hurrengo ekitaldian izango du eragina.

Aurrekoa kontuan hartuta, HONELA HELBIDERATU AHAL IZANGO DA:

  1. Egoitza elektronikoaren bidez, "OHZ/EJZren ordainagirien kontsulta eta helbideratzeak" prozeduraren bidez: ordainagiriaren titularrak bakarrik egin ahal izango du, bere kontu batean.

    EGOITZAN helbideratzeko laguntza-dokumentua: urratsez urratseko prozesua. (LASTER)

  2. Tributuei buruzko eskabide baten bidez, gaitutako erregistroetan aurkeztuta edo telematikoki erregistratuta L 20 ereduaren bidez.

    L20ra sartzeko esteka

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?