
Irabazpidezko senar-emazteek 900.000 €-ko etxebizitza bat, 700.000 €-ko senarraren funts pribatibo bat eta 500.000 €-ko akzio komunak aurkeztu behar al dituzte Bizkaian?
Senarra
Oinarria, guztira: 1.000.000 €
Likidazio-oinarria: 200.000 €
Aitorpena aurkeztera behartuta dago
Ezkontidea
Oinarria, guztira: 300.000 €
Zergadunaren ohiko etxebizitza ondarearen gaineko zergatik salbuetsita dago, 400.000 eurora arte gehienez.
Ondasunak edo eskubideak eskuratzeko egindako zorrak ez dira kengarriak, baldin eta zergaren arauen arabera ondasun edo eskubide horiei eman beharreko balioespena baino zenbateko handiagoa badute. Etxebizitzaren zenbateko salbuetsia finantzatzeko hartutako zorren zati proportzionala baino ez da kengarria.
Ez dira ohiko etxebizitzaren kontzeptuaren parte izango lorategiak, parkeak, igerilekuak eta kirol-instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak edo etxebizitza bera ez den beste edozein elementu, salbu eta etxebizitzarekin batera erregistro-finka bakarra osatzen duten kasuetan.
Familia-unitateko kideak hiri-ondasun higiezin baten baino gehiagoren titularrak direnean, haietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, familia-unitateak bizi-interesen, harreman pertsonalen, sozialen eta ekonomikoen gune nagusia duen higiezina hartuko da halakotzat. Familia-unitateko kideak hiri-ondasun higiezin baten baino gehiagoren titularrak direnean, haietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, familia-unitateak bizi-interesen, harreman pertsonalen, sozialen eta ekonomikoen gune nagusia duen higiezina hartuko da halakotzat.
Salbuespen hori gauzatzeko, ez da eskatzen dagokion higiezinaren gaineko jabetza osoa izatea, betiere zergadunaren ohiko etxebizitza bada; beraz, gozamen-eskubide errealen titularrek hura baliatu ahal izango dute, 400.000 euroko mugarekin.
Etxebizitzaren titularkidetasunaren kasuetan, irabazpidezko ondasunen araubideko edo foru-komunikazioko ezkontzak barne, 400.000 euroko salbuespenaren gehieneko muga zergadun bakoitzeko aplikatzen da, eta ez batera etxebizitzaren jabekide guztientzat. Beraz, zergadun bakoitzaren titulartasuneko higiezinaren zatiaren balioari dagokion gehieneko muga da (ez etxebizitzaren guztizko balioari dagokiona).
Ondorioz, muga hori gauzatzeko, kontuan hartu behar dira Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 9. artikuluan jasotako ondare-elementuen titulartasun-arauak.
Nire ohiko etxebizitzaren balioa, Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, 800.000 eurokoa da. Horren gainean 400.000 euroko zorra dago. Zer zenbatu behar dut ondarearen gaineko zergan? (2958)
Ohiko etxebizitzagatik 400.000 euro zenbatuko dira (800.000 euro ken ohiko etxebizitzatik salbuesteko 400.000 euroak). Bestalde, zorren atalean zorraren zati proportzionala sartuko da, hau da, 200.000 euro, salbuetsitako ondasunetatik eratorritako zorrak ez baitira zenbatzen.
Zergadunaren jarduera ekonomikoa garatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak zergatik salbuetsita daude, baldin eta jarduera hori ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean egiten badute, eta jarduera hori zergadunaren errenta-iturri nagusia bada.
Pertsona fisikoen eta errentak eratxikitzeko egoeran dauden entitateen kasuan, inola ere ez dira jarduerari atxikitzat joko entitateen funts propioetako partaidetza edo kapital propioak hirugarrenei lagatzea adierazten duten aktiboak.
Era berean, ezin dira inola ere atxikitzat jo inbertsio kolektiboko erakundeetan egindako inbertsioak.
Turismo-automobilak eta horien atoiak, motozikletak, itsasontziak, aisialdirako edo ur-kiroletarako ontziak eta aireontziak jarduerari lotuta daudela ulertuko da, haien gastuak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eremuan kengarritzat jotzen diren proportzio berean.
Bereziki, turismo-automobilen eta horien atoien eta motozikleten kasuan, proportzio hori zehazteko, kontuan hartu behar dira bai jarduera garatzeko erabilgarritzat jotzen den aktibo horien ehunekoa ( % 50 edo % 100), bai balio-galeraren ondoriozko gastuak ken daitezkeen gehieneko eskuratze-balioa.
Errentamendura, azpierrentamendura, eskubide errealen lagapenera edo eraketara edo erabilera- eta gozamen-ahalmenetara bideratutako higiezinak jarduera ekonomiko baten garapenari atxikitzat jotzeko, zergadunak, batez beste, besteren konturako bost langileko plantilla izan behar du urtean, gutxienez, lanaldi osoan eta jarduerarako dedikazio esklusiboarekin.
Ondorio horietarako, ez dira zergadunaren enplegatu gisa zenbatzen ez haren ezkontidea, ez erregistratutako izatezko bikotekidea, ez bigarren mailako aurreko, ondorengo edo zeharkako ahaideak, ez odol-ahaidetasunezkoak, ez adopziozkoak edo ezkontza-ahaidetasunezkoak (izatezko bikotea eratzearen ondoriozko harremana barne).
Langileak lanaldi osorako kontratatuta egotea eta higiezinen errentamenduan edo lagapenean dedikazio esklusiboa izatea eskatzen den neurrian, ez dira zenbatuko lanaldi partzialeko langileak, ezta enpresariarentzat bestelako zereginak egiten dituztenak ere.
Langile horiek higiezinak errentan emateko edo hirugarrenei lagatzeko soilik jardun behar dute, baina ez da beharrezkoa haiek antolatzeaz arduratzea. Beraz, kontuan har daitezke higiezinekin lotutako beste zeregin batzuk egiten dituzten langileak (atezaintza, ordenantza, zaintza, garbiketa, etab.).
Zergadunak higiezinen errentamendu- eta salerosketa-jarduerak aldi berean egiten baditu, azken horri lotutako ondasunak jarduera ekonomiko bati atxikita daudela ulertuko da, horretarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 24. artikuluaren 3. idatz-zatian eta 26. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen baditu.
Kasu horietan, kontratatutako langileek salerosketa-eragiketak nahiz errentamenduaren berezko eragiketak antolatzen badituzte, lehenengoei lotutako elementuak jarduera ekonomiko bati atxikita daudela ulertuko da, horretarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen araudian eskatutako baldintzak betetzen badira. Hala ere, lagatzen edo alokatzen diren ondasunak ere hala egoteko, Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 6. artikuluko Sei apartatuko a) letran aurreikusitako baldintza bete behar da. Horretarako, zergadunak urtean batez beste bost langile izan behar ditu, gutxienez, besteren kontura, lanaldi osoan eta errentamenduaren berezko zereginetan esklusiboki jardunez.
Estekak
4.4. apartatua, 5/2013 Jarraibidea, Ondarearen gaineko Zergarena
Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 6. artikuluko Bi apartatuan araututako salbuespena gauzatzeko, zergadunak zuzendaritza-eginkizunak bete behar ditu erakundean, eta, eginkizun horien truke, jarduera ekonomikoen eta lan pertsonalaren etekinen % 50 baino gehiagoko ordainsaria jaso behar du.
Beraz, alderaketan ez dira sartzen kapitalaren etekinak, hala nola funts propioetan parte hartzen duten entitateetatik datozen dibidenduak, ezta jarduera ekonomikoen edo lan pertsonalaren etekintzat hartzen ez diren gainerako errenta motak ere.
Ondorio horietarako, ez dira jarduera ekonomikoen eta lan pertsonalaren etekinen artean zenbatzen jarduera ekonomikoetatik eratorritakoak, haien ondasunak eta eskubideak ondarearen gaineko zergatik salbuetsita badaude.
Erakundearen kapitaleko gutxieneko partaidetza ahaidetasun-talde bereko beste pertsona batzuekin batera dagoenean, aipatutako ahaidetasun-taldeko kide batek, gutxienez, bete behar du erakundean zuzendaritza-eginkizunak betetzeko eta zergadunaren jarduera ekonomikoen eta lan pertsonalaren etekinen 100eko 50 baino gehiagoko ordainsaria jasotzeko baldintza. Kasu horretan, baldintza horiek beteta, ahaidetasun-taldeko pertsona guztiek dute salbuesteko eskubidea.
Pertsona berak zuzenean parte hartzen duenean hainbat erakundetan, eta horiek guztiak zergatik salbuetsita gera daitezkeenean, zuzendaritza-eginkizunak betetzetik eratorritako ordainsariek jarduera ekonomikoen eta lan pertsonalaren etekin guztien gainean duten ehunekoa banaka eta erakunde horietako bakoitzak bereizita zenbatuko du.
Horri dagokionez, erakunde bakoitzean gauzatutako zuzendaritza-funtzioengatiko ordainsariak zergadunaren lan-etekin eta jarduera ekonomiko guztiekiko duen ehunekoa kalkulatzeko, ez dira sartzen beste erakundeetan gara daitezkeen zuzendaritza-funtzioetatik eratorritako etekinak.
Kontuan hartu beharreko ordainsariak erakundean zuzendaritza-eginkizunak betetzean sortutakoak baino ez dira, beste arrazoi batzuengatik kobratu daitezkeenak izan ezik.
Enpresaren erabakiak hartzen parte hartzen duten pertsonek zuzendaritza-eginkizunak betetzen dituztela jotzen da. Horri dagokionez, Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 6. artikuluaren Bi apartatuak zuzendaritza-eginkizunak betetzen dituzten karguen zerrenda bat jasotzen du, ez itxia, adierazpen hutsa baizik.
Nolanahi ere, erakundean zuzendaritza-eginkizunak benetan betetzen direla modu frogagarrian egiaztatu behar da dagokion kontratuaren edo izendapenaren bidez.
Estekak
5.3. apartatua, 5/2013 Jarraibidea, Ondarearen gaineko Zergarena
Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 6. artikuluko Sei apartatuko c) letran xedatutakoaren arabera, ezin da inola ere aplikatu manu horretan araututako salbuespena kotizatutako tituluei dagokien entitateen kapitaleko partaidetzen balioaren zatiari dagokionez, honako salbuespen hauekin:
Erakundeak kotizatutako konpainiaren boto-eskubideen % 5 izatea gutxienez, haren kapitalean parte hartzen badu, eta bertan duen partaidetza zuzentzea eta kudeatzea, baliabide materialak eta giza baliabideak antolatuz.
Salbuespen hori ezin zaie aplikatu kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen kapitala ordezkatzen duten akzioei, horiek ez baitira, inola ere, beharrezkotzat jotzen jarduera ekonomiko bat gauzatzeko.
Hirugarrenei merkatu antolatuetan negoziatutako kapital propioak lagatzea adierazten duten aktiboak, kasuan kasuko jarduera garatzeko beharrezkoak direnak edo ez direnak, zergaren arau orokorrak eta kasu bakoitzeko egitatezko inguruabarrak kontuan hartuta, eta, bereziki, horiek jarduera horren ohiko funtzionamenduarekin duten lotura kontuan hartuta.
Era berean, ezin zaio salbuespena aplikatu erakundeen kapitaleko partaidetzen balioaren zatiari, baldin eta bat badator inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzekin.
Hala ere, lege-xedapen baten ondorioz kutxa-koefiziente jakin bat izatera behartuta dauden erakundeek, Inbertsio Kolektiboko Erakundeetan inbertsioak egiteko aukera badute, inbertsio horiek beren jarduera ekonomikoa gauzatzeko beharrezkoak direla pentsatu ahal izango dute, baldin eta kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen edo higiezinetako inbertsio-sozietateen kapitala ordezkatzen duten akzioak ez badira.
Inbertsio kolektiboko erakundeen kontzeptuaren barruan ez dira sartzen arrisku-kapitaleko erakundeak eta haien sozietate kudeatzaileak arautzen dituen azaroaren 24ko 25/2005 Legean araututako arrisku-kapitaleko erakundeak.
Estekak
5.4. apartatua, 5/2013 Jarraibidea, Ondarearen gaineko Zergarena
Ondarearen gaineko zergatik eta oinordetzen gaineko zergatik salbuetsita daude (mortis causa eremura mugatuta) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 56. quater artikuluan aipatzen diren akzioak eta partaidetzak edo eskubide ekonomikoak. Eduki ekonomikoko eskubideen barruan, akzioei edo partaidetzei buruzko aukerak sartzen dira. Beraz, aukerak edo eduki ekonomikoko beste eskubide batzuk ematen badira, salbuetsi egingo dira bai horiek, bai gerora eskuratutako akzio edo partaidetzak.
Salbuespena ekintzaileek jarduera ekonomikoa gauzatzen duten lehen bost urteetan edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 56. quater artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren entitateak eratzen direnetik emandako aukerei edo eskubideei (eta horietatik eratorritako akzioei edo partaidetzei) dagokie. Salbuespena ekintzaileari aplika dakioke, bai eta eskubide edo aukera horiek eman zitzaizkien enplegatuei ere. Salbuespen honek ez du denbora-mugarik.
Adibidez: foru-komunikazioetako ezkontzek ondasun bakarra dute, etxebizitza bat (ondare-ondorioetarako 2.000.000 €-ko balioa du, eta UBEa 4.000.000 €-koa da), eta haiek eta haien seme-alabek bertan bizi dira. 2025ean senarra hil zen, eta emaztearen aldeko testamentu-ahalordea du. Alargunak 50 urte ditu abenduaren 31n.
Alargunaren ondasunen erdia jabetza osoan dago foru-komunikazioaren bidez, eta jarauntsiari dagokion zatiaren gozamenduna da (ahalordea erabili arte). Boterearen erabileraren zain dagoen jarauntsiak jabetza soila du.
Konponbidea:
Ezkontide alargunaren ondarea:
Foru-komunikazioagatik 2.000.000 euroren % 50 = 1.000.000 €
Usufruktuagatik: (2.000.000/2) x (89-50) % = 390.000 €
400.000 euroko salbuespena aplikatu zaio, eta 990.000 euroko (1.390.000 – 400.000) zergaren zerga-oinarrian egotziko litzateke.
Testamentu-ahalordea egikaritzeko dagoen jarauntsiaren ondarea:
(2.000.000/2) x % 61 = 610.000 €
Ezin du ohiko etxebizitzagatiko salbuespena aplikatu.
Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 15. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, sortzapenaren uneko negoziazio-balioa merkatua dagoen urteko azken eguneko saioaren itxiera-balioa izango da.
Merkatua dagoen urteko azken egunean balio jakin batek kotizatu ez badu, merkatutik kanpo uzteagatik ez beste arrazoiengatik, balio horren azken kotizazioari dagokion zenbatekoa zenbatu beharko da.
Estekak
7. apartatua, 5/2013 Jarraibidea, Ondarearen gaineko Zergarena
Bitxiak, luxuzko larruak, automobilak, 125 zentimetro kubikoko edo gehiagoko zilindrada duten bi edo hiru gurpileko ibilgailuak, aisialdirako edo ur-kiroletarako ontziak, hegazkinak, hegazkinak, belaontziak eta gainerako aireontziak zergaren sortzapen-datan (abenduaren 31) zuten merkatu-balioaren arabera baloratzen dira.
Merkatuko balio hori zehazteko, zerga-administrazioak (Ogasuneko eta Finantzetako Foru Aldundia) onartutako ibilgailu erabilien balorazio-taulak erabil daitezke. Taula horiek ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan eta oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan ere erabiltzen dira, betiere sortzapen-datan indarrean badaude.
Gutxieneko salbuetsi gisa, zerga-oinarriari 800.000 euro kenduko zaizkio.
Estekak
2/2013 Foru Araua, Ondarearen gaineko Zergari buruzkoa, 30. artikulua
| Likidazio-oinarria euro arte | Kuota eurotan | Likidazio-oinarriaren gainerakoa, euro arte | Aplikatu beharreko tasa, ehunekoa |
|---|---|---|---|
| 0,00 | 0,00 | 800.000,00 | 0,20% |
| 800.000,00 | 1.600,00 | 800.000,00 | 0,60% |
| 1.600.000,00 | 6.400,00 | 1.600.000,00 | 1,00% |
| 3.200.000,00 | 22.400,00 | 3.200.000,00 | 1,50% |
| 6.400.000,00 | 70.400,00 | 6.400.000,00 | 1,75% |
| 12.800.000,00 | 182.400,00 | En adelante | 2,00% |
946 125 500
Abenduaren 15eko 9/2023 Foru Arauaren bidez, fortuna handien aldi baterako elkartasun-zerga ezarri zen.
Pertsona fisikoen ondare garbia zergapetzen duen tributu zuzena, pertsonala eta Ondarearen gaineko Zergaren osagarria da, 3.000.000 eurotik gorakoa.
Zerga horren helburua harmonizatzea da, ondareak autonomia-erkidegoetan duen kargan dauden aldeak murrizteko, batez ere ondarearen gaineko zerga osorik edo partzialki desfiskalizatu duten autonomia-erkidegoetan. Nahiz eta Bizkaian ondarearen gaineko zergak ez duen halako desfiskalizaziorik jasan, beharrezkotzat jotzen da zerga ezartzea, ondare bereziki altuak dituzten herritarrek beren ahalmen ekonomikoaren arabera tributatu dezaten.
Fortuna handien aldi baterako elkartasun-zerga 3.000.000 €-tik gorako ondarea duten pertsona fisikoek aurkeztu behar dute, eta egoitza elektronikoaren bidez batera aurkeztu behar da ondarearen gaineko zergan, bi tributuengatik aitortu behar denean.
Nork aurkeztu behar du fortuna handien aldi baterako elkartasun-zerga?
Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zerga 3.000.000 eurotik gorako ondarea duten pertsona fisikoek aurkeztu behar dute, eta egoitza elektronikoaren bidez batera aurkeztu behar da ondarearen gaineko zergan, bi zergengatik aitortu behar denean.
Zerga-oinarria ondarearen gaineko zergaren modu berean kalkulatuko da, salbuespenen batekin (adibidez, entitateetako partaidetzak eta hirugarrenei kapital propioak lagatzearen balore adierazgarriak balioesteko arauak); era berean, ondarearen gaineko zergan bezala, zerga-oinarria 800.000 eurotan murriztuko da likidazio-oinarria lortzeko.
Kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari honako eskala honetako tasak aplikatuko zaizkio:
|
Zerga-oinarria, likidazio-oinarria eta kuota osoa |
|||
|
Likidazio-oinarria euro arte |
Kuota eurotan |
Likidazio-oinarriaren gainerakoa, euro arte |
Aplikatu beharreko ehuneko mota |
|
3.200.000,00 |
0,00 |
3.200.000,00 |
1,5% |
|
6.400.000,00 |
48.000,00 |
6.400.000,00 |
1,75% |
|
12.800.000,00 |
160.000,00 |
1.700.000,00 |
2,00% |
|
14.500.000,00 |
194.000,00 |
En adelante |
3,50% |
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?