Biziarteko errentak aldez aurretik finkatutako eperik ez duten errentak dira, pertsona baten bizitzaren arabera eratzen direnak.

Aurrezpenaren zerga oinarrian integratuko dira kapital higigarrien etekin gisa.

Etekina zehazteko, ehuneko bat aplikatzen zaio jasotako urterokoari, berehalako errenten kasuan. Errenta geroratuen kasuan arretik esandakoari errenta eratu arte lortutako errentagarritasuna gehituko zaio.

Ehuneko hori errentatzaileak errenta eratzeko unean duen adinaren araberakoa da, iraunaldi osoan zehar ez da aldaketarik izango.

Hauek dira aplikatu beharreko ehunekoak:
  • %40, jasotzaileak 40 urte baino gutxiago dituenean.
  • %35, jasotzaileak 40 -49 urte dituenean.
  • %28, jasotzaileak 50 - 59 urte dituenean.
  • %24, jasotzaileak 60 - 65 urte dituenean.
  • %20, jasotzaileak 66 -69 urte dituenean.
  • %8, jasotzaileak 70 urte edo gehiago dituenean.
Errenta eratu arte lortutako errentagarritasuna (errenta geroratuetarako) honela kalkulatzen da:
(Egungo balio finantzario aktuariala– ordaindutako primak)/10 urte.
 
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
24. errenta kanpaina 2025eko apirilaren 10etik ekainaren 30ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?