Ez daude behartuta:
BEZetik salbuetsitako eragiketa hauengatik, BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluko Bat ataleko zenbaki hauetan adierazitakoak:
8 (gizarte-laguntza), 11 (erlijio-erakundeak), 12 (kideei irabazi-asmorik gabeko erakundeek emandako zerbitzuak), 13 (kirola egiten duten pertsona fisikoentzako zerbitzuak), 14 (kulturalak, hala nola museoetara, erakusketetara eta bestelakoetara egindako bisitak) eta 28 (alderdi politikoak).
Behartuta daude:
- Egiten dituzten gainerako eragiketengatik.
Eta EEEL (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua) eramatera?
- Erregistro-liburua eramatera behartuta daude
Zein da BATUZen nahitaez sartzeko data?