web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu EGIN ZURE FAKTURA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Igorlea. Hartzailea.

- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
- HARTZAILEA: sartu zerbitzua jasotzen duen pertsonaren IFZ. Zure datuak goiko barrako HARTZAILEEN KUDEAKETA eremuan sartu badituzu, aukeratu besterik ez duzu egin behar. Hartzailearen datuak automatikoki kargatuta egongo dira faktura "FAKTURAK KONTSULTATU" atalean hautatu baduzu.
Fakturaren goiburua

- Seriea: faktura zuzentzaileek aparteko serie batean joan behar dute, eta serie hori goitibeherako menutik aukeratzen da. Faktura zuzentzaileetarako serie espezifikorik sortu ez bada, aldez aurretik "Serie berria" botoia sakatuta sortu beharko da. Gure kasuan, serie bat sortuta daukagu, "DFB_2024 Zuz", eta hautatu egiten dugu.

- Faktura zuzentzailea: kodea eta dagokion mota hautatu beharko dituzu: gure kasuan, 80.1 artikuluaren aukera aukeratuko dugu (geroagoko deskontua) eta "Ordezkoa" mota aukeratuko dugu.

Aldaketaren aurreko base zuzenduari dagozkion datuak bete behar dituzu, baita aldaketaren aurreko kuota ere.

- Zuzendutako edo ordezkatutako fakturak: zuzenketa-prozesuan FAKTURAK KONTSULTATUZ sartuz gero, automatikoki agertuko da zuzentzeko hautatutako faktura; FAKTURA BERRIA + ZUZENKETA bidez sartuz gero, eskuz sartu beharko dituzu seriearen, zenbakiaren eta igorpen-dataren datuak, eta "Gehitu" botoia sakatu.

Fakturaren datuak
- Eragiketaren deskribapena: faktura jaulkitzeko kontzeptuaren deskribapen labur bat sartu behar duzu
- Eragiketa-data: bidalketa-data ez den beste data bat bada baino ez da bete behar.
Xehetasun-lerroak
Aldez aurretik aldatu beharreko faktura aukeratuta sartuz gero, aukeratu faktura eta fakturaren aurretiko datuak kargatuko dira. Horrela, berdin jarraituko duten datuak aprobetxa ditzakegu.
Bete datuak dagozkien eremuetan, eta sakatu "Gorde lerroa". Gure kasuan, ordezko faktura zuzentzailea denez, datuak faktura berri bat egingo bagenu bezala erregistratu behar ditugu, behin betiko zerga-oinarria erregistratuz, baita kopuruak eta dagokion zerga-tasa ere.
Adibide honetan, pentsatzekoa da hartzailea ez dagoela baliokidetasun-erregimenean.

Aurrez erregistratutako xehetasun-lerroa hautatu gabe aldea zuzenean erregistratzea aukeratzen baduzu, ziurtatu jatorrizko xehetasun-lerroa ezabatzen duzula, (X) ikonoa sakatuz. Horrela, PFEZn bikoiztasunak gertatzea saihesten da.
Oina. Oharrak. PFEZren ondorioetarako informazioa (EEEL 140)

- Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere. Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz. Gure adibidean, % 15eko atxikipena aplikatuko diogu zuzendutako oinarriari, hau da, emandako zerbitzuaren zenbateko osoari jasanarazitako BEZaren kuota kenduta. "Guztizko zenbatekoa", "Jasandako atxikipena" eta "Zenbateko garbia" eremuak automatikoki aldatzen dira, sartutako datuen arabera.
- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (EEEL 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
Ordezko faktura zuzentzailea "PFEZko sarreraren zenbatekoa" laukian egin baduzu, eskuz sartu beharko duzu faktura zuzentzailearen eta jatorrizkoaren arteko aldea zeinu positibo edo negatiboarekin, dagokionaren arabera, hau da, faktura zuzentzailea ken hasierako faktura. Horrela, PFEZren diru-sarreretan bikoiztasunak gertatzea saihesten da.

PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?