-
Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere. Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz. Gure adibidean, % 15eko
atxikipena aplikatuko diogu 12.000 euroko zerga-oinarriari, hau da, emandako zerbitzuaren zenbateko osoari, ordejarria eta jasanarazitako BEZaren kuota kenduta. "Jasandako atxikipena" eremua bakarrik bete behar da; "Guztizko zenbatekoa" eta "Zenbateko garbia" eremuak automatikoki aldatzen dira, sartutako datuen arabera.
- Oharrak: Adierazi zer ohar egin nahi dituzun. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
-
PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
Fakturan ordejarriren bat badago, lehenetsita "Ez" markatuta agertuko da "BEZaren zerga-oinarriaz bestelako PFEZ sarrera" atalean; era berean, "PFEZren sarrera-zenbatekoa" atalean, ordejarriaren zenbatekoa automatikoki baztertuko da.
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan.