web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu EGIN ZURE FAKTURA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Konturako ordainketa ondasun edo zerbitzu baten hartzaileak behin betiko ordainketaren aurrerakin edo berme gisa egiten duena da. BEZari lotutako eragiketen kasuan, BEZa jasanarazi behar da, aurreratutako ordainketaren zenbatekoarekin, eta fakturan PFEZaren atxikipena ere zehaztu behar da, egin behar denean (zerbitzu profesionalen kasuan, adibidez).
 
Igorlea. Hartzailea. Fakturaren goiburua
- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
HARTZAILEA: sartu zerbitzua jasotzen duen pertsonaren IFZ. Zure datuak goiko barrako HARTZAILEEN KUDEAKETA eremuan sartu badituzu, aukeratu besterik ez duzu egin behar.
- FAKTURAREN GOIBURUA: Aukeratu seriea (berri bat sor dezakezu behar baduzu).
Datos de la factura
Konturako ordainketak gehituz gero, BEZaren mende daudenez, "Subjektua" hautatu eta datu guztiak bete behar dira, eta egindako konturako ordainketa izango da zerga-oinarria. Eragiketa edo zerbitzua egin ondoren, beste faktura bat jaulki behar da, gainerako zenbatekoarekin eta dagokion BEZarekin. Bi fakturak hiruhileko desberdinetakoak badira, faktura bakoitzari dagokion hiruhilekoan sartu behar da BEZa
Línea de detalle



Azkenik, GEHITU botoia sakatu, fakturari eransteko.
Oina. Oharrak. PFEZren ondorioetarako informazioa (EEL 140)

- Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere. Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz.. Gure adibidean, % 15eko atxikipena aplikatuko diogu konturako ordainketari (7.000) dagokion zerga-oinarriari, hau da, jasanarazitako BEZaren kuota kenduta dagoen zenbateko osoari. "Jasandako atxikipena" eremua bakarrik bete behar da; "Guztizko zenbatekoa" eta "Zenbateko garbia" eremuak automatikoki aldatzen dira, sartutako datuen arabera.
batuz
- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan

batuz

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?