-
IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
-
HARTZAILEA: Eremu honetan,
faktura sinplifikatua denez, "
Hartzailearen identifikaziorik gabe" laukitxoa markatu behar dugu.
Oharra: faktura jaulki ondoren,
faktura sinplifikatua faktura arrunt bihurtu nahi baduzu, ez duzu faktura zuzentzailea egin behar;
FAKTURA ARRUNTA sortu beharko duzu, eta, "Fakturaren goiburua" atalaren barruan,
"Faktura sinplifikatuaren ordez jaulkitako faktura" laukitxoa hautatu; automatikoki, koadro bat zabalduko da, eta bertan, faktura sinplifikatua identifikatu beharko duzu, seriearen, zenbakiaren eta igorpen-dataren bidez, eta, azkenik, "Gehitu" botoia sakatuta.
- FAKTURAREN GOIBURUA: Aukeratu seriea (berri bat sor dezakezu behar baduzu). Gogoratu
sinplifikatutako fakturek serie espezifiko bat izan behar dutela, faktura arruntez gain.