Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere. Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz.. Gure adibidean, bezeroa garraio-enpresa bat da bere langileentzat, eta % 15eko
atxikipena aplikatzen diogu 15.000ko zerga-oinarri bati, hau da, emandako zerbitzuaren zenbateko osoari, ordejarria eta BEZaren kuota kenduta, jasanarazi bada (gure kasuan ez da BEZa jasanarazi, salbuetsita dagoelako).
- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
Fakturan ordejarriren bat badago, lehenetsita "Ez" markatuta agertuko da "BEZaren zerga-oinarriaz bestelako PFEZ sarrera" atalean; era berean, "PFEZren sarrera-zenbatekoa" atalean, ordejarriaren zenbatekoa automatikoki baztertuko da.
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu BAIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan.