Konturako ordainketak gehituz gero, BEZaren mende daudenez, "Subjektua" hautatu eta datu guztiak bete behar dira, eta
egindako konturako ordainketa izango da zerga-oinarria. Eragiketa edo zerbitzua egin ondoren, beste faktura bat jaulki behar da, gainerako zenbatekoarekin eta dagokion BEZarekin. Bi fakturak hiruhileko desberdinetakoak badira, faktura bakoitzari dagokion hiruhilekoan sartu behar da BEZa.
Azkenik, "Gehitu" botoia sakatu, fakturari eransteko.