 
		
Hitzordua eskatu aurretik, gogorarazten dizugu Katastroaren web-orrian dagoen informazio zehaztua lagungarri izan dakizukeela zure kontsulta argitzeko edo hitzordua prestatzeko: Partzeladunen kontsultak, katastro-prozedurak FAQak (Maiz egiten diren galderak), araudia, eta abar.
Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 34. artikuluko 3. zenbakian aipatutako erakundeak eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenak izan daitezke katastroko titular, baldin eta Higiezinen Foru Katastroan alta emanda badaude, ondasun higiezin baten edo haren zati baten gainean eskubide hauetako baten titulartasuna izateagatik:
Hauek dira katastroko titularrek Higiezinen Foru Katastroarekin izango dituzten harremanetan bete beharko dituzten erregelak:
Ondasun higiezinaren jabetza edo edozein eskubide (Gozamenaren egiazko eskubidea, Azaleraren egiazko eskubidea, Ondasun higiezinaren edo horiekiko zerbitzu publikoen gainean administrazio-emakida ) modu indibisoan pertsona batzuei dagokienean, katastroaren titulartasuna beren kuota kontuan hartuta erkide, kide edo partaide bakoitzari eta, bidezkoa bada, horiek guztiek osatutako erkidegoari esleituko zaio. Azkeneko kasuan, identifikazio-zenbaki fiskalarekin idatziz jasoa geldituko da.
Eskubide baten titulartasuna irabazpidezko sozietatearen araubidean edo ondasunen foru jakinarazpenean ezkontideei batera badagokie edo ekonomia- eta ondare-araubide bezala aurreko edozein hitzartu ostean, izatezko bikoteen kideei badagokie, katastroaren titulartasuna biena da eta bakoitzari erdia atxikiko zaio, beste partaidetza-kuota bat justifikatzen denean izan ezik.
Zenbait katastro-titular elkartzen direnean, ordezkaria izendatu beharko dute. Hori izan ezean, higiezinaren titulartasun-ehuneko handiena duen pertsonak edo titulartasunaren ehunekoa berdina izanez gero, katastroaren titularren zerrendan lehenengo tokian agertzen denak jardungo du zeregin horietan.
Higiezinen Foru Katastroarekin dituzten harremanetan, katastroko titularrek Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauak zein hura garatzeko xedapenek aitortzen dizkieten eskubideak izango dituzte, foru arau honetan ezarritako berezitasunekin.
Katastroko titularrek Higiezinen Foru Katastroari laguntzeko betebeharra dute, eta, horretarako, haren kudeaketarako beharrezkoak diren datu, txosten edo aurrekari guztiak eman behar dizkiote, bai modu orokorrean, bai Katastroko organo eskudunek hala eskatzen dietenean, erregelamenduz ezarritako eran.
Egiazkotasun presuntzioak ez dio inolako onurarik ekarriko betebehar hori urratzen duen katastroko titularrari.
Higiezin berak katastroko titular bat baino gehiago badu, ordezkari bat izendatu beharko dute titularrek. Hala egiten ez badute, higiezinaren gaineko titulartasun-portzentaje handiena duen pertsona edo, denek portzentaje berdina badute, ondasunen katastroko titularren zerrendan lehenengo agertzen dena hartuko da ordezkaritzat.
Ondasun higiezinen titulartasuna ezkontide biei edo izatezko bikote bateko kide biei badagokie, ordezkaritza edozein ezkontideri edo bikoteko kideri eman zaiola ulertuko da, salbu eta berenberegi besterik adierazten ez badute.
Gainerako kasuetan, ordezkaritza Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauan zehazten denaren arabera eraenduko da.
Titulartasun aldaketen arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke eta kasu jakin bakoitzean aurkeztu beharko den dokumentazioa ondoko zerrenda honetan ematen da:
Higiezin bat eskualdatzeak ondasunaren titulartasuna Katastroan eta ordainagiria OHZn aldatzea dakar (subjektu pasiboa titularra da urtarrilaren 1ean).
Katastroan (Bizkaiko Foru Ogasuna) aldaketa egin behar du higiezina Bizkaian badago, Bilbon eta Basaurin izan ezik (bertako udalek kudeatzen dute katastroa).
OHZren ordainagiriari dagokionez, dagokion udalera jo behar duzu, kudeaketa Foru Ogasunaren esku utzi ezean.
Hurrengo ordenan lehenengo eskubidea duen katastroaren titularra da:
Aurrekoari eutsiz, ondasun higiezinean azalera-eskubidea eta jabetza-eskubidea elkartzen badira, OHZaren subjektu pasiboa azalera-eskubidearen titularra izango da eta jabea ez da horren mende egongo.
946 125 500
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?