web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

 
Kengarria al da partikularren artean ohiko etxebizitzaren erosketa finantzatzeko eskatutako mailegu bat?
Partikularren arteko mailegua kengarria izan daiteke:
  • Zergadunaren ohiko etxebizitza soilik finantzatzeko erabiltzen bada, eta
  • Kontratua Ogasunean aurkezten bada, transferentziaren frogagiriarekin eta 600 eredua beteta. Informazi gehiago esteka hauetan lortu dezakezu:

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

Partikularren artean mailegu bat erabili baduzu zure ohiko etxebizitzaren erosketa finantzatzeko, atal honetan sartu beharko duzu, "Maileguak" kodearekin; horretarako, eskatzen zaizkizun datuak eman beharko dituzu. Kontuan izan horrelako maileguak ez direla inoiz jasoko zure adierazpenaren zirriborroan, eta beti sartu beharko dituzula.


Nola eman behar ditu maileguaren datuak etxebizitzako inbertsioagatiko kenkaria aplikatzeko?





Beharrezko dokumentazioa
  • Lehenengo urtean: 600 eredua zigilatuta, partikularren arteko maileguaren dokumentu pribatua, maileguaren transferentzia, eta ekitaldian benetan itzuli den kopurua.​
  • Hurrengo urteetan: bankuko ziurtagiria ekitaldian itzulitako kopurua egiaztatzeko, edo mailegu-emaileak sinatutako dokumentu pribatua. ​​

Oharra: Aurreko ekitaldietan dagoeneko 600 eredua, maileguaren dokumentu pribatua eta transferentzia Ondare Eskualdaketen Atalean aurkeztu badira, ez dira berriro aurkeztu beharko.​

Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?