web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
ETXEBIZITZAREN ALOKAIRUA (errentatzaileak nola ordaintzen duen zerga eta maizterrak zenbat kentzen duen)
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)

Etxebizitza-errentamenduan bakarrik egin dira aldaketak, ez bestelako higiezinetan (lonjak, garajeak, etab.) Renta
Ohiko etxebizitzaren errentamendua
Egotzi beharreko errendimenduaren kalkulua
"Ohiko etxebizitza" alokatzea (errentariaren behar iraunkorra):
  • Gastu kengarri gisa sartzen dira ez ordaintzeagatiko aseguru-primak (300 €-ko muga).
  • Hobari orokorra % 30era igoko da, eta % 70eko hobari berezia ezarriko da kasu batzuetan.
    • Bizigune, ASAP edo antzekoetan integratutako etxebizitzak
    • Tentsio-gunetan: lehen aldiz alokatutako etxebizitzak; azken 5 urteetan alokatu ez diren etxebizitzak; eta errentak erreferentziazko indizeetara edo bitartekaritza publikoko prezioetara mugatzen dituztenak.
Etxebizitza-errentamenduei aplikatu beharreko kuota (bizileku jarraitua)

Maizterren etxebizitza-premia iraunkorrak asetzea helburu duten etxebizitza-errentamenduek aurrezkiaren oinarrian ordaintzen dute zerga.

Aurrezki-errentan aplikatu beharreko tarifa aldatu da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Tarifa horretan honako hauek ordaintzen dituzte zergak: "bizileku jarraitua" duten etxebizitzen errentamenduak, aurrezkiaren etekinak (dibidenduak, kontuak, aseguruak...) eta aurrezkiaren oinarriaren ondare-irabaziak (higiezinen eskualdaketa, inbertsio-funtsak, akzioak...).

Batuz
Kenkariak errentapeko etxebizitzan egindako obrengatik
Errentamenduaren xede den etxebizitza birgaitzeko ordaindutako zenbatekoen % 18eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, urtean 3.000 euroko kenkari-mugarekin. Kenkari hori ez da aplikatuko sasoiko etxebizitzen edo pisu turistikoen errentamenduen kasuan.
Energia-eraginkortasuna hobetzeko eta etxebizitzetan energia berriztagarriak integratzeko obrengatiko kenkaria:
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)

Ohiko etxebizitzan edo errentariaren etxebizitza-premia iraunkorra asetzea helburu nagusi duen etxebizitza gisa alokatuta duen bere titulartasuneko beste etxebizitza batean egindako obra eta/edo instalazioengatik ordaindutako zenbatekoen % 15eko kenkaria (20.000 euroko gehieneko oinarria urtean aitorpen bakoitzeko, aitorpen indibiduala edo bateratua izan), honako hauetarako:
  • berokuntza- eta hozte-eskaera murriztea
  • lehen mailako energia berriztaezinaren kontsumoa hobetzea
  • nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko egindako birgaitze energetikoko obrak.
Renta
Nola ordaintzen ditu sasoiko etxebizitzen errentamendua edo pisu turistikoak?
  • Gastu kengarriak finantzaketa-interes eta -gastuetara mugatzen dira (dirulaguntzak izan ezik).
  • Higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gaineko % 20ko hobaria ezartzen da.
  • Zergaren Oinarri Orokorrean zergak ordaintzen jarraitzen dute
Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria (maizterrarentzat)
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
 
Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria
  Renta
  • 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako edo luzatutako kontratuei dagokienez, ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria honako hauek bakarrik aplikatu ahal izango dute: likidazio-oinarri orokorra, eta, hala badagokio, aurrezkiaren likidazio-oinarria, 68.000 eurokoa edo txikiagoa duten zergadunek. Muga hori araudi bidez aldatu ahal izango da etxebizitzaren merkatuan tentsio-egoerak gertatzen direnean (2026tik 2030era bitartean, biak barne, tentsio-egoerak gertatzen direla ulertuko da).
  • Ekitaldi batean kenkaria aplikatu ezin duten pertsonek, kuota nahikoa ez dutelako, kenkaria hurrengo eta ondorengo bost urteetako aitorpenetara eraman dezakete. Kenkariaren jatorrizko mugak eta baldintzak errespetatu behar dituzte, betiere ezarritako gehieneko epearen barruan.
  • Era berean, 2025-2029ko zergaldietan, aitorpena egin beharrik izan gabe aitorpena aurkeztu eta likidazioan kenkaria aplikatu ezin duten pertsonek, kuota nahikoa ez dutelako, kendu ezin izan duten zenbatekoa ordaintzeko eskubidea izango dute. Ordaindutako zenbatekoa, hala badagokio, kuotarik ez egoteagatik egon daitezkeen kenkari ordaingabeetatik deskontatuko da.
OHIKO ETXEBIZITZA JABETZAN (energia-eraginkortasunarekin lotutako erosketa, dohaintzak eta inbertsioak)
Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
  • Adina 36 urtera igo da, kenkaria gehitutako ehunekorako eskubidea izateko. 
  • Familia ugariek, guraso bakarreko familia-unitateek eta desgaitasuna ( % 65 baino gehiago) edo mendekoek ere eskubidea dute ehuneko handituta izateko.
  • 36 urtetik beherakoek ez dute kenkari-mugarik erosketa-urtean, eta kenkari osoa aplikatzen ez badute, hurrengo 5 ekitaldietan ken dezakete, betiere 36 urte baino gutxiago badituzte. 36.000 euroko muga fiskalari eutsiko zaio.
  • Etxebizitza-kontua: 36 urtetik beherakoentzat % 23ra igotzen da kenkaria, eta 10 urtera inbertsio-epe maximoa.
renta
Senitartekoen dohaintza etxebizitza erosteko (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga ordaintzea)
Berritasuna ( indarrean 2026/04/23tik aurrera)

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita daude eskudiruzko dohaintzak, baldintza hauek betetzen badituzte:
  • Dohaintza-hartzaileak (dirua jasotzen duten pertsonak): 36 urtetik beherako zergadunak
  • Emaileak (dirua ematen duen pertsona): ezkontidea edo izatezko bikotekidea, aurrekoak, ondorengoak edo hirugarren mailarainoko alboko ahaideak, jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, ezkontza-ahaidetasunean, izatezko bikotea eratzearen ondoriozko harremanean, adopzioan edo harrera iraunkorrean dutenak.
  • Dohaintzaren helburua: dohaintza-hartzaileak ohiko etxebizitza jabetzan eskuratzea
  • Dohaintza-hartzaile bakoitzak atal honetan xedatutakoa aplikatzeko eskubidea duten dohaintza guztien gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da.
  • Dohaintzaren baldintzak salbuetsita egoteko:
    • Dohaintza-hartzaileak 2 urteko epean erosi behar du etxebizitza, dohaintzaren datatik zenbatzen hasita, edo, ondoz ondoko dohaintzarik badago, lehenengo dohaintzaren datatik zenbatzen hasita.
    • Zergaren autolikidazioa epe barruan aurkeztu behar du (651 eredua).
    • Dohaintzaren dokumentu publikoan edo pribatuan berariaz jaso behar da dohaintzan emandako zenbatekoaren xedea dohaintza-hartzailearen ohiko etxebizitza erostea dela, bai eta transferentzia egiaztatzen duen agiria ere.
    • Dohaintza-hartzaileak 36 urtetik beherakoa izan beharko du zergapeko egitatea gertatzen den unean.
Etxebizitzarako familia-dohaintzen salbuespenezko kasuetarako zalantzak eta konponbideak

Dohaintza-hartzaileak 35 urte baditu kontratua edo dohaintza-eskritura formalizatzen denean, baina 37 urte dituenean etxebizitzan inbertitzen badu. Salbuespena aplika daiteke?

Bai, kontratua edo dohaintza-eskritura formalizatu zen egunetik 36 urte baino gutxiagoko adina eta dohaintzan emandako dirua ohiko etxebizitzan inbertitzeko bi urteko epea betetzen dituelako.

Eraikitzen ari den etxebizitza bat erosten baduzu, eta emandako diruarekin ordainketa bat egiten baduzu, aplikatu al daiteke salbuespena?

Bai, salbuespena aplika daiteke, diruaren xedea eraikitzen ari den etxebizitza bat erostea delako (konturako ekarpenak).

Ohiko etxebizitza erosteko mailegua amortizatzen bada, aplikatu al daiteke salbuespena?

Ez, etxebizitza erosita badago, ez dago salbuespenik. Dohaintzaren dirua ohiko etxebizitza erosteko erabiltzea da baldintza. Dagoeneko erosita badago, ez dago gazte batek etxebizitza erosteko sustapenik.

Pertsona batek partikularren artean 30.000 euroko mailegua badu bere aitarekin ohiko etxebizitza erosteko eta dohaintzarekin amortizatzen badu ordaintzeke dagoen mailegua?

Ez, ez dago salbuespenik, eskuratze-eragiketa amaituta dagoelako. Salbuespena izan liteke oraindik etxebizitzarik erosi ez badute; kasu horretan, bi negozio juridiko independente direnez, mailegua itzuli beharko litzateke, eta, ondoren, dohaintza egin.

Pertsona batek dohaintza erabiltzen badu bere ohiko etxebizitza birgaitzeko?

Dohaintza ez dago salbuetsita, dohaintzaren zenbatekoa ohiko etxebizitza erosteko erabiltzeko baldintza betetzen ez delako.

Dohaintza etxebizitza-kontu bati ekarpena egitea bada?

Bai, dohaintza salbuetsita dago bi urteko epean etxebizitza eskuratzen bada. Ez da etxebizitza-eskuratzetzat hartzen bi urte horiek igaro ondoren etxebizitza erosteko kontu horri egiten zaion ekarpena.

Dohaintza osaba aitonak egiten badu?

Dohaintza ez dago salbuetsita, osaba aitonak (aitonaren neba-arrebak) laugarren mailako ahaidetasuna duelako; dohaintza salbuetsita dago, baldin eta ahaidetasun-maila, odolkidetasunezkoa edo ezkontza-ahaidetasunezkoa, gutxienez hirugarren mailakoa bada.

Etxebizitza bat erosi behar duen bikote batek 40.000 €-ko dohaintza bateratua badu, bakoitzak 20.000 € jasoz bere gurasoengandik?

Bai, erabat salbuetsita dago, 30.000 €-ko muga dohaintza jasotzen duen pertsona bakoitzeko baita dohaintza-hartzaileko ere: kasu horretan, bakoitzak 20.000€ jasotzen ditu, eta, beraz, ez dute 30.000€-ko muga gainditzen.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko eta etxebizitzetan energia berriztagarriak integratzeko obrengatiko kenkaria:
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)

Ohiko etxebizitzan edo errentariaren etxebizitza-premia iraunkorra asetzea helburu nagusi duen etxebizitza gisa alokatuta duen bere titulartasuneko beste etxebizitza batean egindako obra eta/edo instalazioengatik ordaindutako zenbatekoen % 15eko kenkaria (20.000 euroko gehieneko oinarria urtean aitorpen bakoitzeko, aitorpen indibiduala edo bateratua izan), honako hauetarako:
  • berokuntza- eta hozte-eskaera murriztea
  • lehen mailako energia berriztaezinaren kontsumoa hobetzea
  • nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko egindako birgaitze energetikoko obrak.
Renta
Berrinbertsioa ohiko etxebizitza eskualdatzen den kasuetan (berrikuntza hori 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera erositako ohiko etxebizitzei aplika dakieke)
Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabaziak ez dira kargatuko, betiere etxebizitza-aldaketa justifikatzen duen inguruabarren bat gertatzen bada.
Honako hauek dira inguruabar horiek: eskualdatutako etxebizitza zergadunaren edo bizikideen familia-premietara ez egokitzea; lanez aldatzea edo lehen enplegua edo enplegu berria lortzea; ezkontza egitea edo izatezko bikotea eratzea; ezkontzaz banantzea edo izatezko bikotea azkentzea; etxebizitzaren ordainketa ordaintzea eragozten duten inguruabar ekonomikoak edo antzeko beste inguruabar batzuk.
BGAE eta gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuk
BGAEei eta gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
  • 8.000 euroko mugaren barruan sartzen dira bazkideek, partaideek, aseguratuek edo mutualistek egindako ekarpenak, negoziazio kolektiboan erabakitako ekarpenak izan edo langilearen erabaki baten ondoriozkoak izan. Hitzarmenean adostutako ekarpenei langilearen erabaki batetik eratorritakoei ematen zaien tratamendu bera ematen zaie.
  • Urtean 4.000 euroko muga berri bat gehitzen da, partaide edo bazkide osoak beren konturako langileak edo autonomoak soilik diren enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako.
  • Enpleguko BGAEei egindako ekarpenak, lehentasunezkotzat hartzen badira, oinarriaren murrizketaz gain, kuotan kenkari bat aplikatu ahal izango da, ekarpenak urteko soldata gordinarekiko dakarren ehunekoaren arabera, edo, edonola ere, zergaduna 36 urtetik beherakoa bada. Kenkaria aplikatu ezin badute kuota nahikorik ez dutelako, hurrengo eta ondorengo bost urteetako aitorpenetara eraman dezakete. Kenkariaren jatorrizko mugak eta baldintzak errespetatu behar dituzte, betiere ezarritako gehieneko epearen barruan.
Batuz
BGAEen eta gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuen prestazioak
Berritasuna (2026/1/01ean sartuko da indarrean)

Tributazioa eta ekarpenei edo kontribuzioei dagokionetik lortutako errentagarritasunatik bereizi behar dira .
  • Lortutako errentagarritasunari dagokion zatia:
    • Salbuetsita egongo da biziarteko errenta gisa edo 15 urtetik gorako errenta gisa jasotzen bada.
    • Kapital higigarriaren etekin gisa tributatuko du gainerako kasuetan (erreskatea kapital moduan edo aurreko baldintzak betetzen ez dituen errenta moduan).
  • Ekarpenari edo kontribuzioari berari dagokion zatia:
    • Lan pertsonaleko errendimendu gisa tributatuko du
    • Errenta gisa jasotzen bada: % 100eko zerga ordainduko du.
    • Kapital gisa jasotzen bada: integratzeko aukera % 70era igotzen da kontingentzia bakoitzeko lortutako lehen prestazioan. Ehuneko 70eko integrazio-ehunekoa urteko 300.000 euroko gehienekoari baino ezin zaio aplikatu. Muga hori zenbatzeko, kontuan hartu behar dira enplegatzaileen pentsio-konpromisoak bideratzen dituzten gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eta aseguru kolektiboetatik eratorritako zenbatekoak, onuradun izan daitezkeenak.
2025eko abenduaren 31n indarrean zegoen araudia aplika dakioke 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako enpresa-ekarpen eta -kontribuzioei lotutako kapital gisa jasotako prestazioen zatiari.

  Batuz
AURREZKIAREN OINARRIARI aplikatu beharreko kuota eta aitortzeko betebeharra
Aurrezkiaren oinarrian aplikatu beharreko tarifa
Berritasuna (2026/01/01etik aurrerako ondorioekin)

Batuz
Aitortzeko betebeharra
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
  • Lanaren etekin gordinen urteko 20.000 euroko muga bakarra ezartzen da, banakako tributazioan eta baterako tributazioan, mota horretako etekinak lortzen dituen zergadun bakoitzari dagokionez, eta hortik aurrera aitortzeko betebeharra dago.
  • Urteko 1.600 euroko muga mantenduko da kapitalaren etekin gordinetarako eta ondare-irabazietarako, bi kasuetan salbuetsiak barne.
  • Kasu zehatz batzuetan deklaratzeko betebeharra ezabatzen da
  • Deklarazio laburtua egiteko aukera kentzen da.
AUTO ELEKTRIKOAK eta kargatzeko guneak
Kenkaria PFEZn ibilgailu elektrikoak erosteagatik
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
  • Baldintza jakin batzuk betetzen dituen ibilgailu berri bakarra erosteko balioaren % 5eko kenkaria, baldin eta ibilgailu horiek bateria-ibilgailu elektrikoak (BEV) edo autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (REEV) edo erregai-zelulen ibilgailu elektrikoak (FCV) edo erregai-zelulen ibilgailu elektriko hibridoak (FCHV) badira; % 10ekoa izango da bere titulartasuneko ibilgailu bat txatar bihurtu denean.
  • Kenkari horren oinarria ibilgailuaren erosketa-balioa izango da, erosketari atxikitako gastu eta zergak barne, 10.000 euroko mugarekin L3e, L4e eta L5e motorren kasuan, eta 40.000 euroko mugarekin gainerako kasuetan. Jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoek kenkariaren oinarria kenduko dute.
  • Erosketarekin parekatuko da errentatzaileak aipatutako ibilgailu bat zergadunaren esku jartzen duen errentamendua, epe jakin batean adostutako kuotak ordaintzearen truke.
Kenkari hori aplikatzeko ez du zertan jarduera ekonomiko bati lotuta egon.
Ibilgailuek jarduera ekonomiko bati eragitea
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)

Zuzeneko zenbatespenaren metodoaren ohiko modalitatean jarduera ekonomikoen errendimendu garbia zehazteko arauak aldatzen dira, atxikitako ibilgailu bakoitzeko gastuen mugen zenbatekoa eguneratzeaz gain, eragin kutsatzaile urria edo nulua duen ibilgailu-kategoria berri bati sarrera emateko.
Batuz
PFEZn ibilgailuak kargatzeko puntuak instalatzeagatiko kenkaria
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)

Instalaziorako ordaindutako kopuruen % 15:
  • Bere jabetzako finka batean edo erkidegoaren garajean, jabe den aldetik partaidetza-kuota duenean.
  • Bere jabetzako eta helburu partikularretarako erabiltzen dituen ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak.
  • 5.000 euroko gehieneko oinarria instalazio bakoitzeko. Jasotako dirulaguntza  salbuetsien zenbatekoek kenkariaren oinarria kenduko dute.
  • Kenkaria egingo da karga-puntua amaitu eta instalazioa martxan jartzen den zergaldian.
OHZn hobaria
2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ordenantza fiskalek zergaren kuota osoaren % 50erainoko hobaria arautu ahal izateko aukera ezartzen da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jarri diren ondasun higiezinen alde.
Hobaria EJZn
  • 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ordenantza fiskalek dagokion kuotaren % 50erainoko hobaria jaso ahal izango dute udal-kuotaren arabera zergak ordaindu eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zergadunentzat. Besteak beste, ibilgailu elektrikoak beren jarduera ekonomikorako lokaletan kargatzeko puntuak instalatzea eta ekonomia zirkularrarekin zuzeneko lotura duten jarduera ekonomikoak garatzea.
  • Halaber, egun horretatik bertatik, ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren % 50erainoko hobaria aplikatzeko aukera ezartzen da ibilgailu elektrikoentzako birkarga-puntuak instalatu diren higiezinetan.
Familia- eta pertsona-arloko laguntzak eta kenkariak
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
Adingabeak edo ezinduak zaintzeko pertsonak kontratatzeagatiko kenkaria

Etxeko Langileentzako Sistema Berezian afiliatutako langileak kontratu mugagabez kontratatzeagatik ordainketak egiten dituztenentzat kenkari bat ezartzen da, honako hauek zaintzeko:

  • Zergadunaren 12 urtetik beherakoak, ondorengoak, adoptatuak, harreran hartuak edo tutoretzapean daudenak, betiere ondorengoengatiko kenkaria aplikatzeko beharrezkoak diren bizikidetza- eta errenta-baldintzak betetzen badituzte.
  • % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak, ondorengoak, adoptatuak, harreran hartuak, odolkidetasunezko, ezkontza-ahaidetasunezko edo bigarren mailarainoko adopziozko zuzeneko ahaideak barne, betiere aplikatu beharreko bizikidetza- eta errenta-baldintzak betetzen badituzte.
  • Zergadunak, haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak, baldin eta % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badute edo edozein mailatako mendetasuna badute.

Kenkari orokorra 250 eurokoa izango da zergaldi bakoitzeko, eta 500 eurokoa izango da kontratatutako pertsona desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzen profesionala bada. Gainera, ordainketak egiten dituen zergadunetako batek, gutxienez, alta emanda egon beharko du Gizarte Segurantzan familia-etxeko enplegatzaile gisa, eta ekitaldian diru-sarrerak sortzen dituzten lan- edo ekonomia-jarduerak egin beharko ditu, salbu eta desgaitasun-mailaren bat edo kenkarirako eskubidea duen mendetasun-mailaren bat aitortuta badu.

Lau urtetik beherako adingabeak zaintzeagatik lan-jarduera gelditu edo lan-merkatuan berriro sartzeagatiko kenkaria
Emakumeentzako kenkaria lau urtetik beherakoak zaindu ondoren lan-merkatura itzultzeagatik
1.500 euroko kenkari bat aplikatuko da emakumea lan-merkatura itzultzeko ekitaldian, edo hurrengo bost ekitaldietan, kuota nahikoa ez badago.

Kenkari horren kalkuluak kontuan hartzen ditu jaiotzagatik edo adingabeak zaintzeagatik ordaindutako eta legez aitortutako baimenak amaitu zirenetik lanera itzuli arte igarotako urteak. Kenkaria % 50 handituko da erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan.

Zergadunak jaiotza- edo adopzio-aurreko lanarekin edo jarduerarekin lotutako baldintza batzuk bete beharko ditu, bai eta lan-merkatuan berriro sartzearekin lotutakoak ere.

Lau urtetik beherako adingabeak zaintzeko lan-jarduera eteten duten gizonentzako kenkaria

200 €-ko kenkaria aplikatzen da geldialdiaren edo etetearen urte bakoitzean, jaiotzagatik edo adingabeak zaintzeagatik legez aitortutako baimen ordainduak amaitzen direnetik lanera itzuli arte. Kenkaria % 50 handituko da erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan.

Zergadunak jaiotza- edo adopzio-aurreko lanarekin edo jarduerarekin lotutako baldintza batzuk bete beharko ditu, bai eta lan-merkatuan berriro sartzearekin lotutakoak ere.

Alarguntasunagatiko kenkaria
20.000 €edo gutxiagoko zerga-oinarria duen zergadun alargun bakoitzak 200 €-ko kenkaria izango du.

20.000 €-tik gorako eta 30.000 €-tik beherako zerga-oinarria duen alarguna bada, 200 €-ko kenkaria izango du, zerga-oinarria 20.000 €-tan gutxituta ateratzen den zenbatekoari 0,020 biderkatzearen emaitza kenduta.
Hau da: 200€-[0,020x(BI-20.000)]

Kenkari hori bateraezina da adinagatiko kenketarekin
 
Emakumea (gastu edo kenkari gehituak)
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
Jarduera hasteagatiko murrizketa
Jarduera hasten duten emakumeek % 15erako eskubidea dute ( % 10 beharrean)
Jarduera ekonomikoak sustatzeagatiko kenkaria
  • Langileek enpresan parte hartzeagatiko kenkaria
Erakundean akzioak edo partaidetzak eskuratzen edo harpidetzen dituzten pertsonak emakumeak direnean, kenkari-ehunekoa % 10etik % 15era igotzen da, baita kenkariaren urteko gehieneko muga ere, 1.200 eurotik 1.800 eurora, edo 6.000 eurotik 9.000 eurora, inbertitutako zenbatekoak euskal administrazio publikoek eratutako funtsek emandako maileguetatik badatoz.
  • Mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertainetan edo zilarrezko ekonomiari lotutakoetan inbertitzeagatiko kenkaria
Emakumeek mikroenpresatzat, enpresa txiki edo ertaintzat hartzen diren enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzen edo eskuratzen dituztenean, kenkariaren ehunekoa % 25etik % 30era igotzen da.
Era berean, enpresa berritzaileetan edo xede soziala ekonomia zilarrezkoarekin zuzenean lotuta duten enpresetan inbertitzen dutenen kasuan, mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain gisa ere hartzen badira, kenkariaren ehunekoa % 35etik % 40ra igotzen da.
Beste berritasun batzuk

Beste aldaketa batzuk PFEZn

Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)

  • Kaleratzeagatiko edo langilea uzteagatiko kalte-ordaina:

Salbuetsitako muga: 183.600 euro (lehen 180.000 €)

  • Lan-errendimenduak:
Telelana
  • Diruzko lan-etekinak dira enplegatzaileak telelanak eragindako gastuak konpentsatzeko langilearen eskura jartzen dituen zenbatekoak, baldin eta:
    • Hitzarmen Kolektiboan ezarritako zenbatekoak gainditzen dituztenak.
    • Gastu horien merkatuko balioaren muga gainditzen badute.
  • Ez da gauzazko lanaren etekintzat hartuko enplegatzaileak telelanaren modalitatean lan-jarduera garatzeko beharrezkoak diren ekipoak, tresnak eta bitartekoak ematea.
Bizikletak
  • Ez da gauzazko lanaren errendimendua hiriko bizikletak erabiltzea, elektrikoak barne, enplegatzailearen jabetzakoak badira langileak bere ohiko bizilekuaren eta lantokiaren artean lekualdatzeko, eta alderantziz.
Lan-etekinen hobaria

23. artikulua aldatu da, LGSaren berdina edo txikiagoa den soldata kobratzen duten pertsonek 0 kuota izan dezaten. Lanaren etekin osoaren eta gastu kengarrien arteko alde positiboa honako zenbateko hauetan hobarituko da:

a) Aldea 14.800 eurokoa edo txikiagoa bada, 8.000 euroko hobaria aplikatuko da.
b) Aldea 14.800,01 eta 23.000 euro bitartekoa denean, 8.000 euroko hobaria aplikatuko da, gehi diferentzia hori 14.800,00 euro murriztearen ondoriozko zenbatekoa 0,6098rekin biderkatzearen emaitza.
c) Aldea 23.000 eurotik gorakoa bada, 3.000 euroko hobaria aplikatuko da.

  • Jarduera Ekonomikoak Zuzeneko estimazio sinplifikatua
    • Aplikagarria den ehunekoa aldatzen da justifikatu gabeko gastuen, amortizazioen eta narriaduraren murrizketaren bidez.
    • Aurreko urteko irabazi garbien arabera kalkulatzen da.
      • 35.000 € baino txikiagoa edo berdina bada: % 20
      • 35.000 € baino handiagoa eta 85.000 € edo txikiagoa bada: % 15
      • 85.000 € baino handiagoa bada: % 10
  • Baterako tributazioagatiko murrizketa
    • Guraso bakarreko familien atxikipenaren zenbatekoari dagokionez, bereizketa kendu da, eta murrizketaren zenbateko bakarra 4.800 eurokoa izango da.
    • Familia-unitatearen kontzeptua berriz definitzen da, guraso, adoptatzaile edo harreragile bakar batek eta adingabeek edo kuradoretza adierazgarria duten adinekoek osatutakoak barne hartzeko.
    • Legez banantzea, ezkontza-loturarik edo izatezko bikoterik ez izatea eta dagokion ebazpen judiziala izatea gertatuz gero, familia-unitatetzat hartuko da gurasoa, adoptatzailea edo harreragilea, ekonomikoki haren mende bakarrik dauden pertsonekin batera, eta, besterik ezean, bi gurasoen mendekotasun ekonomikoa izango dutela uste izango da
    • Familia-unitatetzat hartzen dira beren zaintzapean adingabeak edo kuradoretza adierazgarria duten adinekoak dituzten zergadunek osatzen dituztenak, baldin eta kuradoretza hori etxeko indarkeriagatik edo genero-indarkeriagatik esleitu bazaie. Ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko zaintza esleitu zaien pertsonen mendekotasun ekonomiko esklusiboa.
    • Aurreko arauan, legezko banantzearen ondoren ere elkarbizitzari eusten bazitzaion, ezkontideetako batek ere ezin zuen seme-alaba adingabeekin batera egin. Erregulazio berrian muga hori ezabatzen da.
  • Familia-kenkariak
    • Epaileen erabakiz bigarren gradura arteko ondorengoen mantenurako urtekoak modu esklusiboan ordaintzen dituzten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Ondorengo bakoitzeko muga hau aplikatuko da: 79. artikuluaren 1. apartatuan ondorengo bakoitzarentzat ezartzen den kenkariaren ehuneko 30.
    • 36 urtetik beherakoek, ekitaldian kuota nahikoa ez izateagatik aplikatu gabeko ondorengoagatiko kenkariak, aplikatu ahal izango dituzte hurrengo 5 ekitaldietan.
Berritasunak ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan
Berritasuna (Foru Araua argitaratu eta hurrengo egunean sartu zen indarrean 2025-04-23)
  • Ohiko etxebizitza erosteko tasa murriztua
% 2,5eko tasa aplikatzeko, kendu egiten da erosleak ohiko etxebizitza bera edo beste bat erosteko aurretik % 2,5eko tasa aplikatu ez izanaren baldintza. Hala ere, ezartzen da eroslea ez dela beste etxebizitza baten jabe izango % 25etik gorako portzentajean, erositako etxebizitza dagoen udalerrian (Aurreko etxebizitza ohiko etxebizitza berria erosi eta 2 urte baino lehen saltzen badu, betekizuna betetzat joko da).
  • Etxebizitza eskualdatzea, oro har
% 4ko tasa orokorra % 6ra arte igoko da eroslea 5 etxebizitza baino gehiagoren titularra bada % 50etik gora.
  • Etxebizitza-errentamenduak
Erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduetarako salbuespena ezartzen da zergan.
​​​​           
 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?