2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, 20.000 eurotik gorako urteko lan-etekin gordinak lortu ote ziren aitortu behar da, salbuetsiak kontuan hartu gabe. Aitorpena aurkezteko betebeharra dagoen zehazteko soilik, ez dira aplikatuko dagozkion integrazio-ehunekoak (adibidez, BGAE bat erreskatatzeagatik)
2024ko abenduaren 31ra arte
Ez dago aitorpena aurkezteko betebeharrik, 14.000 eurotik beherako urteko lan-etekin gordinak bakarrik eskuratzeagatik (salbuetsiak kenduta) -(Salbu eta 47/2014 Foru Dekretuaren 73ter.1 h) artikulua)-. Aitorpena aurkezteko betebeharra dagoen edo ez zehazteko bakarrik, jasotako sarrera gordinen % 100 kontuan hartu behar dira, integrazio-ehunekoak aplikatu gabe (adibidez, BGAE –borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde– bat edo pentsio-plan bat erreskatatzeagatik).
Aitorpena aurkezteko betebeharrik ez duzula uste baduzu, ez duzu "AURKEZTU" botoia hautatuko laburpen-pantailan dagoen banakako zutabean edo zutabe bateratuan.
Pertsona batek 5.000 euroko sarrera gordinak eskuratu ditu inoren kontura egindako lan bategatik (gizarte-segurantza eta atxikipenak kendu gabe)
Gainera, 10.000 euroko BGAE bat erreskatatzen du, zeina (baldintzak betetzen badira) % 60an integratu daitekeen (6.000 €).
Aitorpena aurkezteko betebeharra dauka, haren sarrera gordinen zenbatekoa 5.000+10.000=15.000 € baita, eta lan-etekinak ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen ditu.