web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Beren ohiko etxebizitza eskualdatzen duten zergadunek, irabazia edo galera kalkulatzeko, eskualdatze- eta eskuraketa-balioen arteko diferentzia hartuko dute kontuan.
Zer baldintza bete behar ditu 65 urtetik gorako edo mendetasun-egoeran dagoen pertsona batek ohiko etxebizitzaren eskualdatzearen irabazia salbuetsita uzteko?
Ondare-irabaziak salbuetsita geratuko dira kasu hauetan:

a) Mendekotasun larria edo mendetasun handia duten pertsonek ohiko etxebizitza saltzea. Ez dago mugarik ez eskualdaketen kopuruan ez irabaziaren zenbatekoan.

b) Ohiko etxebizitza 65 urtetik gorako pertsonek saltzea. Salbuespen hori ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondoriozko irabaziaren lehen 400.000 euroetan, eta eskualdaketa bakarrerako.

Kasu bietan, etxebizitzak ohiko etxebizitzaren izaera izan behar izan du saldu aurreko bi urteetako momenturen batean. 
Ohiko etxebizitza saldu badut 65 urte bete baino egun bat lehenago, aplikatu al dezaket salbuespena? Baterako aitorpenean, nahikoa al da zergadunetako batek baldintzak betetzea?
Ez. Adinaren edo mendetasun-egoeraren baldintzak ohiko etxebizitza eskualdatzen den egunean bete behar dira.

Baterako aitorpenaren kasuan, zergadun bakoitzaren egoera aztertu beharko da, eta salmenta-datan baldintzak betetzen dituena bakarrik salbuepena aplikatu ahal izango da.
Zer da ohiko etxebizitza?
Etxebizitza bat ohikotzat jotzeko, honako baldintza hauek bete behar ditu:

A) Etxebizitza modu eraginkor eta iraunkorrean erabili behar da, hura eskuratu edo obrak amaitzen direnetik 12 hilabeteko epean. Epe hori sei hilabetez luzatuko da epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen denean.

B) Zergadunak etxebizitzan bizi behar du modu eraginkorrean, gutxienez hiru urteko epe jarraituan.

C) Familia-unitate bakoitzeko, etxebizitza bakarra har daiteke ohikotzat: familia-unitateak bizi-interesen, harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen zentro nagusia duen etxebizitza.

D) Ohiko etxebizitzatzat hartutako higiezin osoaren edo zati baten jabari osoaren titulartasuna behar da.
Nola kalkula dezaket higiezin bat eskualdatzeagatiko ondare-irabazia?
Ohiko etxebizitza baten salmentan sortzen den ondare-irabazia honela kalkulatuko da: eskualdaketa-balioaren eta eskuraketa-balioaren arteko diferentzia izango da (koefizienteak aplikatuta eguneratuko da).

Ondare-aldaketa = besterentze-balioa - eskuratze-balio eguneratua.

Besterentze-balio handiagoa: besterentzearen benetako zenbatekoa- eragiketari datxezkion gastuak.
  • Besterentzearen benetako zenbatekoa:
    • Eskritura publikoan edo salerosketa-dokumentu pribatuan adierazitako prezioa, betiere merkatuaren ohiko prezioa baino txikiagoa ez bada; kasu horretan azken hori hartuko da.
  • Eragiketari datxezkion gastuak:
    • Hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga.
    • Salmenta-komisioa (faktura konformatua).
    • Eskualdatutako higiezinaren hipoteka ezereztearekin lotutako gastuak.
Eskuratze-balio eguneratua: (eskuraketaren benetako zenbatekoa+ eragiketari datxezkion gastuak) x salmenta-urteko eguneratze-koefizientea + hobekuntza- eta inbertsio-gastuak
  • (+) Eskuraketaren benetako zenbatekoa: eskritura publikoan edo salerosketa-dokumentu pribatuan adierazitako prezioa.
  • (+) Erosketari datxezkion gasuak, eskuratzaileak ordainduak (interesak izan ezik). Eragiketa kargatzen duten zergak:
    • Ondare-eskualdaketen gaineko zerga (OEZ),balioaren gaineko zerga (BEZ), egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (EJDZ).
    • Arantzelak eta notario-gastuak eta Jabetza Erregistroari dagozkionak.
    • Erosketa-komisioa (faktura konformatua).
  • (+) Eskuratutako ondasunen inbertsioak eta hobekuntzak.
  • (-) Amortizazioak (errentan hartutako higiezinak eta batera lagatako ondasun higigarriak).

ERRENTA ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?

Atal honetan, higiezinen salmenta (pisuak, lokalak, lursailak...), ekitaldian eskualdatutako higiezinen eskualdatze-datari eta -balioari buruzko datuak agertzen dira.

Zure ohiko etxebizitza saldu baduzu eta 65 urtetik gorakoa bazara, edo mendekotasun segurua edo mendekotasun handia baduzu, adieraz ezazu identifikazio-ataleko «gakoa» laukian. Bestelako kasua bada, aukeratu "higiezinen salmenta" aukera.
Saldutako higiezinaren erosketa-datari eta -balioari buruzko laukiak bete behar dituzu.
Saldutako ondasuna irabazpidezkoa bada, aitorpenean jasotakoaren % 50 aitortu behar duzu, eta beste % 50 zure ezkontidearen aitorpenean adierazi (datuekin lerroa sortzen duzunean, berriz ere editatu dezakezu, eta "ezkontideari datuak kopiatu" aukera aukeratu).

Laguntza behar duzu?

Nola sartu erosketa bidez eskuratutako higiezinen salmenta?


 
Beharrezko dokumentazioa
Hauek dira ohikoenak:
  • Erosketa-eskritura eta eskuratze-gastuak (zergak, erosketa- eta finantzaketa-gastuak, tasazioa)
  • Salmentari dagozkion gastuak: hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (lehengo udal-gainbalioa), salmenta-komisioa (higiezinen enpresaren faktura konformatua), eskualdatutako higiezinaren hipotekaren kitapenarekin lotutako gastuak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
 
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa
Nola bistaratu edo aldatu daturen bat?
Sar zaitez zure adierazpenaren zirriborrora; egiaztatu zure datuak eta, hala badagokio, alda itzazu modu errazean. Gogoratu atal bakoitzean, laguntza-botoia duzula;
Botón de ayuda

¿Laguntza behar duzu?

Erantsi edo aldatu nahi duzun gaiari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Daturen bat zuzena ez dela ikusten baduzu, erraz alda dezakezu:

  1. Sar zaitez egoitza elektronikotik zure adierazpenean: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.

  2. Bilatu datu okerra duen atala: Nabigatu menuan dagokion atala aurkitu arte (adibidez, diru-sarrerak, kenkariak, etab.).

  3. Klikatu "Ekintzak" eta "Editatu" ikonoetan: Aldatu nahi duzun datuaren ondoan agertuko da.

  4. Sartu balio zuzena eremu honetan: Egiaztatu datua dagokiona dela.

  5. Gorde aldaketak: Sakatu "Gorde" botoia informazioa eguneratzeko.

  6. Berrikusi likidazioaren simulazioa: Egiaztatu kalkuluak behar bezala eguneratu direla aitorpena aurkeztu aurretik.

Amaitu aurretik, berrikusi datu guztiak, akatsak eta ondorengo izapideak saihesteko.


OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa

Lotutako edukirik gabe.

Nola erantsi dokumentazioa?

Datuak jasota ez daudenean edo datuak aldatu behar direnean soilik aurkeztu behar dituzu egiaztagiriak.

Zure adierazpenean dokumentuak aurkeztu behar badituzu, erraz egin dezakezu aplikaziotik:

  1. Sar zaitez zure adierazpenean egoitza elektronikotik: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Aurkitu "Erantsi dokumentazioa" aukera: menu nagusian agertzen da, eta klip baten ikonoa du, erraz identifika dezazun.
  3. Aukeratu adierazpen-egilea eta atala: Leiho bat irekiko da fitxategia hautatzeko.
  4. Aukeratu fitxategia zure ordenagailutik edo gailutik: Ziurtatu formatua baliozkoa dela (PDF, JPG, etab.).
  5. Dokumentuaren igoera berretsi: Sakatu "Dokumentuak erantsi" botoia prozesua osatzeko.
  6. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela: Fitxategiaren izena erantsitako dokumentuen zerrendan ikusiko duzu.
  OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 

Zergadunak behartuta egongo dira egiaztagiriak gordetzera eta Zerga Administrazioko organo eskudunen aurrean erakustera, hala eskatzen zaienean. Hala ere, aitorpenak aurkezten dituzten bitartean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola aurkeztu aitorpenarekin batera aurkeztu ez den dokumentazioa?

Errenta-aitorpena aurkeztu ondoren, agiriak egoitza elektronikotik bidal ditzakezu:

  1. Sartu egoitza elektronikoan.
  2. Sakatu "Nire izapideak" goiko botoia "Nire espedienteak" atalean.
  3. Aukeratu zure adierazpenari dagokion espedientea.
  4. Klikatu "Tributu dokumentazioaren ekarpena" aukeran.
  5. Aurkeztu nahi den dokumentazioaren deskribapena adierazi.
  6. Sakatu "Erantsi" botoia.
  7. Hautatu fitxategia: Egiaztatu formatua baliozkoa dela (PDF edo irudia).
  8. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela, eta sakatu "Bidali".

OHARRA:
Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola aurkeztu aitorpena?

Zure aitorpena aurkeztea erraza eta segurua da. Urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  1. Sartu zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Berrikusi simulazioa: Aurkeztu aurretik, likidazioaren simulazioa ikus dezakezu. Sakatu "Datu gehiago ikusi" eta "Likidazioaren simulazioa", deskargatu eta bildutako datuak egiaztatu ahal izateko.
  3. Aukeratu aitorpen mota: Erabaki aurkezpen banakakoa edo bateratua izango den: Baterako aitorpena aurkeztu nahi izatekoan; sartu zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa.
  4. Sakatu "Aurkeztu" botoia zure aitorpena bidaltzeko; eta egiaztatu bankuko kontua eta helbide fiskala zuzenak direla.
  5. Agiria eta aurkezpen-frogagiria deskargatu eta gorde. Dokumentu honek egiaztatzen du zure adierazpena behar bezala bidali dela.

Ordezko aitorpenak
Zure aitorpena aurkeztu ondoren daturen bat zuzendu behar baduzu, ordezko aitorpen baten bidez egin dezakezu.

  • Aitorpena aurkeztu duzun eguneko 23:59ak arte aurkez dezakezu ordezko aitorpena, eta edozein datu, identifikazio-datu edo datu ekonomiko alda dezakezu.
  • Ordezko aitorpen bat baino gehiago aurkezten baditu, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.

OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola ikusi dokumentu bakar batean nire adierazpen osoa?
Zure aitorpena dokumentu bakar batean ikusi nahi baduzu, likidazioaren simulazioa erabili ahal izango duzu. Hasierako pantailan, interesatzen zaizun aukeran (aitorpen indibiduala edo bateratua), Datu fiskalak, aitortutako datuak eta kalkuluak hautatuta, koadro bat irekiko da. Bertan, nabigatzailearen fitxa berri batean likidazioaren simulazioa ikusi ahal izango dugu; dokumentua bistaratu, gorde edo inprimatu ahal izango duzu.
 

Zure aitorpen osoa eta horren kontzeptu guztiak ikusiko dituzu, baita sistemak azken emaitzara iristeko egindako barne-kalkuluak ere (oinarriak, kuotak...). Gainera, aitorpenean identifikatutako atal bakoitzaren xehetasuna bistaratu ahal izango duzu, azpimarratutako elementuetan klik eginez.

 

Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?