web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen da banku-erakunde bateko bezeroen artean eginiko zozketa baten sari bat dela eta?
Sariaren kasuan, aldaketa bat gertatzen da ondarean, eta horrek balio handiagoa izatea eragiten du. Beraz, ondare-irabazi bat da; gainera, zergaren oinarri orokorrera joango da, ez baitator zergapekoaren ondare-elementuen ezein eskualdatzetik.

Zerga-ordainketa berbera da saria gauzazkoa edo eskudirutan den.
Nola tributtatzen da banku-erakunde batek eragiketa jakin bat egitean ematen duen opari bat dela eta?
Banku-erakundeetatik jasotzen diren opariak, —normalean produktuak kontratatzeagatik, nominak helbideratzeagatik... emandakoak–, eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei ematen zaizkienak, gauzazko ordainsariak dira:, beraz, aurrezkiaren oinarriaren kapital higigarriaren etekin bat dira. Ez dira ondare-irabaziak.
Auto bat jaso dut banku-erakunde batek egindako zozketa baten sari gisa. Nola aitortuko dut?
Adibidea: Eperako ezarpen baten titularren arteko zozketa batean, pertsona batek 16.418,42 €-ko ibilgailu bat jaso du sari gisa. Jasanarazitako konturako sarrera: 3.283,68 € Matrikulatu gabe eta km-rik egin gabe kontzesionario bati eman dio, eta, haren truke, 10.217,21 € jaso ditu. Nola tributatu behar du?

Kasu horretan, bi eragiketa gertatzen dira:
  • jasotako sariak oinarri orokorraren ondare-irabazia sortzen du, 16.418,42 €-koa.
  • Ibilgailua kontsezionarioari eskualdatzeak aurrezkiaren oinarrian ondare-galera eragin du, 10.217,21 €-ren (salmenta-balioa) eta 16.418,42 €-ren (erosketa-balioa) arteko aldea dela-eta.
Irabazia ezin da konpentsatu galerarekin, oinarriak desberdinak baitira (oinarri orokorra eta aurrezkiaren oinarria).

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

Atal honetan, banku-produktuen titularren artean egindako zozketekin lotutako sariak agertzen dira, eta zergaren oinarri orokorraren barruan tributatuko dute.

Sariaren jatorria den finantza-produktuaren titularrari edo titularrei egotziko zaizkie.

Beharrezko dokumentazioa
  • Kasu honetan, banku-erakundearen egiaztagiria, jasotako sariaren balorazioa eta, hala badagokio, atxikipena edo konturako sarrera jasotzen dituena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?