web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
  • Jarduera ekonomikoen etekinak beren artean soilik konpentsatzen dira, mugarik gabe, zergaldi bakoitzean. Konpentsazioaren ondorioz saldo negatiboa sortzen bada, hurrengo hogeita hamar urteetako jarduera ekonomikoetatik eskuratutako etekinen saldo positiboarekin soilik konpentsatuko da zenbateko hori. ​
  • 2018tik, aurreko urteetako saldo negatiboen konpentsazioari konpentsazioaren aurreko zerga-oinarri positiboaren % 50eko muga aplikatzen zaio ( % 70 enpresa txikietan eta mikroenpresetan, eta 2025etik, mikroenpresa horiek % 100ean konpentsatu ahal izango dituzte, ez dute mugarik).​
  • Zergaren autolikidazioa aurkezten denean adierazi behar da aurreko urteetako saldo negatiboak konpentsatzeko aukera hautatzen dela. ​

 

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Atal honetan aurreko ekitaldietan jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako etekin negatiboak ikusi, aldatu edo islatu ahal izango dituzu.
Beharrezko dokumentazioa
  •  Idazki bat, ekitaldiko etekinak edo aurreko ekitaldietako saldo negatiboak konpentsatzeko zuzenketa egitea eskatzeko, eta:​
    • Zure autolikidazioak Bizkaitik kanpo aurkeztu bazenituen, likidazio(ar)en kopia, non jasota egon behar diren aurreko urteetako konpentsatu beharreko saldo negatiboak. ​
    • Ekitaldiko etekin negatiboak jada ez badira agertzen zure datu fiskaletan, jasota daudela egiaztatzeko frogagiriak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?