web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola kalkulatzen da eskuratze-balioa?
Eskuraketaren benetako zenbatekoa edo balioa, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren ondorioetarako, baldin eta dohaintza edo jaraunspen bidez eskuratu baziren.

Eskuratze-balioaren parte da:

(+) eskuratzeari datxezkion gastu eta zergak (interesak izan ezik) eskuratzaileak ordaindutakoak.
(-) 2012ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko harpidetza-eskubideak eskualdatzeagatik lortutako zenbatekoa, salbu eta eskualdaketa horietan lortutako zenbatekoa eskualdatzailearentzat ondare-irabazia izan bada eskualdaketa gertatu den zergaldian.
(-)Kapitala murriztearen ondoriozko ekarpenak itzultzeagatik jasotako zenbatekoa, jatorriko akzioen eskuraketa-balio zero bihurtu arte.
(-) Akzioen jaulkipen-primaren banaketa, jatorriko akzioen eskuraketa-balioa zero bihurtu arte.
Nola kalkulatzen dea eskualdaketa-balioa?
Eskualdaketa-balio eskualdaketa gertatzen den datan duen kotizazio balioa da, edo itundutako prezioa, kotizazio hori baino handiagoa denean. Eskualdaketari datxezkion gastu eta zergak kenduko dira (interesak izan ezik) edo balioa, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren ondorioetarako, baldin eta dohaintza edo jaraunspen bidez eskuratu baziren.
Zer da % 3ko aukerako araubidea?
Nahi izanez gero, eskualdatutako balore guztien eskualdatze-balioa ekitaldi bakoitzean 10.000 eurotik beherakoa denean, ondare-irabazia kalkulatzeko % 3ko karga berezia aplikatuko da eskualdatze-balioaren gainean. Aukera hori espresuki jaso beharko da aitopenean. Ezin zaio aplikatu harpidetza-eskubideen eskualdaketari.
Enpresak langileei oparitu zizkigun akzio batzuk saldu ditut. Zer eskuraketa-balio dute?
2014/01/01etik aurrera enpresak langileei akzioak entregatzea salbuetsi gabeko lan-etekintzat jotzen da. Ondoren saltzen badira, langileei entregatzen zaizkien unean merkatuan duten balioa izango da haien eskuraketa-balio gisa.
Beste pertsona bati akzioak eman dizkiot. Akzioen dohaintza hori ondare-aldaketatzat aitortu beharko nuke?
Akzioen dohaintzak (kostu gabeko eskualdatzea) ondare-aldaketa bat sortzen dio emaileari.

Eskualdatze-balioaren eta eskuratze-balioaren arteko aldea positiboa bada, aurrezkiaren oinarrian sartuko den ondare-irabazia sortuko da.

Eskualdatze-balioaren eta eskuratze-balioaren arteko aldea negatiboa bada, konputatu ezin den galera bat sortuko da. Ezin izango da aurrezkiaren oinarrian sartu, eta hurrengo lau ekitaldietan ezin izango da konpentsatu.
Nola inportatu/esportatu mugimenduak akzioen salerosketan?
Web errentak aukera ematen du akzioak saltzeko mugimenduak inportatzeko/esportatzeko csv formatuko fitxategi batetik "INPORTATU/ESPORTATU CSV" funtzionaltasunaren bidez.
 

Zer egin nahi dugun galdetuko digu, inportatzeko, esportatzeko edo ezeztatzeko aukerekin

Importatu: 

Sistemak txantiloi bat ematen digu formatu egokian, eta bertan informazioa sartu, txantiloia deskargatu eta ditugun ekintza-mugimenduekin beteko dugu.


Informazioa osatu ondoren, txantiloian gorde eta ordenagailuaren kokapenean fitxategia hautatuko dugu edo arrastaka eramango dugu adierazitako lekuraino,
Fitxategia sartzean, sistemak zuzena den aztertuko du.
Hala ez bada, hurrengo pantaila agertuko da. Bertan, inportatutako erregistro guztiak bistaratuko ditugu, eta datu okerrak dituzten erregistroetan soilik emango da informazioa.

Oker gisa markatutako erregistroen gainean klik bikoitza eginez, edo "zuzendu" ekintza hautatuz, sistemak informazioa erakutsiko du, zuzenak ez diren eremuak adierazita, eta horiek zuzendu ahal izango ditugu.

Esportazioa

Esportatu ekintzak aukera ematen du zirriborroan lehenetsita dagoen informazioa deskargatzeko, edo sartu eta aldatu diren oharrak deskargatzeko, leiho bat irekiko du konektatutako erabiltzaileak fitxategia gorde nahi duen ekipamenduaren kokapena adieraz dezan (esploratzaile batzuetan zuzenean deskargatzen da "Deskargak" fitxategian). Fitxategia "csv" formatuan deskargatuko da.
 
Inportatu beharreko fitxategiaren ezaugarriak

ERRENTA ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?

Zure errentaren zirriborroan, ekitaldian negoziaziorako onartutako akzioen eskualdatzeei buruzko datuak agertzen dira. Erregistro bakoitzean eskuratze-data eta eskuratze-balioa adierazi beharko dituzu. Erregistrorik ez badago, erregistro berri bat sartu beharko duzu.

Gogoratu: 

  • Eskualdatutako akzioak data desberdinetan eskuratu baziren, erregistro bat bete behar duzu eskuratze-data bakoitzeko.
  • Eskualdatutako akzioak irabazpidezkoak badira, aitorpenean jasotakoaren % 50 aitortu behar duzu, eta beste % 50 ezkontidearen aitorpenean (datuekin lerroa sortu duzunean, berriro editatun sartu eta "ezkontidearen datuak kopiatu" aukera hautatu dezakezu).
  • Akzio guztiak eskualdatu ez badituzu, erositako lehenengoak saldutzat joko dira.

Laguntzarik behar duzu?

Nola sartu edo aldatu akzioen salmenta


Beharrezko dokumentazioa
  • Erakunde gordailuzainaren egiaztagiria, baloreak eskuratzeko eta eskualdatzeko zenbatekoak eta datak adierazten dituena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa
Nola bistaratu edo aldatu daturen bat?
Sar zaitez zure adierazpenaren zirriborrora; egiaztatu zure datuak eta, hala badagokio, alda itzazu modu errazean. Gogoratu atal bakoitzean, laguntza-botoia duzula;
Botón de ayuda

¿Laguntza behar duzu?

Erantsi edo aldatu nahi duzun gaiari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Daturen bat zuzena ez dela ikusten baduzu, erraz alda dezakezu:

  1. Sar zaitez egoitza elektronikotik zure adierazpenean: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.

  2. Bilatu datu okerra duen atala: Nabigatu menuan dagokion atala aurkitu arte (adibidez, diru-sarrerak, kenkariak, etab.).

  3. Klikatu "Ekintzak" eta "Editatu" ikonoetan: Aldatu nahi duzun datuaren ondoan agertuko da.

  4. Sartu balio zuzena eremu honetan: Egiaztatu datua dagokiona dela.

  5. Gorde aldaketak: Sakatu "Gorde" botoia informazioa eguneratzeko.

  6. Berrikusi likidazioaren simulazioa: Egiaztatu kalkuluak behar bezala eguneratu direla aitorpena aurkeztu aurretik.

Amaitu aurretik, berrikusi datu guztiak, akatsak eta ondorengo izapideak saihesteko.


OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa

Lotutako edukirik gabe.

Nola erantsi dokumentazioa?

Datuak jasota ez daudenean edo datuak aldatu behar direnean soilik aurkeztu behar dituzu egiaztagiriak.

Zure adierazpenean dokumentuak aurkeztu behar badituzu, erraz egin dezakezu aplikaziotik:

  1. Sar zaitez zure adierazpenean egoitza elektronikotik: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Aurkitu "Erantsi dokumentazioa" aukera: menu nagusian agertzen da, eta klip baten ikonoa du, erraz identifika dezazun.
  3. Aukeratu adierazpen-egilea eta atala: Leiho bat irekiko da fitxategia hautatzeko.
  4. Aukeratu fitxategia zure ordenagailutik edo gailutik: Ziurtatu formatua baliozkoa dela (PDF, JPG, etab.).
  5. Dokumentuaren igoera berretsi: Sakatu "Dokumentuak erantsi" botoia prozesua osatzeko.
  6. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela: Fitxategiaren izena erantsitako dokumentuen zerrendan ikusiko duzu.
  OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 

Zergadunak behartuta egongo dira egiaztagiriak gordetzera eta Zerga Administrazioko organo eskudunen aurrean erakustera, hala eskatzen zaienean. Hala ere, aitorpenak aurkezten dituzten bitartean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola aurkeztu aitorpenarekin batera aurkeztu ez den dokumentazioa?

Errenta-aitorpena aurkeztu ondoren, agiriak egoitza elektronikotik bidal ditzakezu:

  1. Sartu egoitza elektronikoan.
  2. Sakatu "Nire izapideak" goiko botoia "Nire espedienteak" atalean.
  3. Aukeratu zure adierazpenari dagokion espedientea.
  4. Klikatu "Tributu dokumentazioaren ekarpena" aukeran.
  5. Aurkeztu nahi den dokumentazioaren deskribapena adierazi.
  6. Sakatu "Erantsi" botoia.
  7. Hautatu fitxategia: Egiaztatu formatua baliozkoa dela (PDF edo irudia).
  8. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela, eta sakatu "Bidali".

OHARRA:
Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola aurkeztu aitorpena?

Zure aitorpena aurkeztea erraza eta segurua da. Urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  1. Sartu zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Berrikusi simulazioa: Aurkeztu aurretik, likidazioaren simulazioa ikus dezakezu. Sakatu "Datu gehiago ikusi" eta "Likidazioaren simulazioa", deskargatu eta bildutako datuak egiaztatu ahal izateko.
  3. Aukeratu aitorpen mota: Erabaki aurkezpen banakakoa edo bateratua izango den: Baterako aitorpena aurkeztu nahi izatekoan; sartu zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa.
  4. Sakatu "Aurkeztu" botoia zure aitorpena bidaltzeko; eta egiaztatu bankuko kontua eta helbide fiskala zuzenak direla.
  5. Agiria eta aurkezpen-frogagiria deskargatu eta gorde. Dokumentu honek egiaztatzen du zure adierazpena behar bezala bidali dela.

Ordezko aitorpenak
Zure aitorpena aurkeztu ondoren daturen bat zuzendu behar baduzu, ordezko aitorpen baten bidez egin dezakezu.

  • Aitorpena aurkeztu duzun eguneko 23:59ak arte aurkez dezakezu ordezko aitorpena, eta edozein datu, identifikazio-datu edo datu ekonomiko alda dezakezu.
  • Ordezko aitorpen bat baino gehiago aurkezten baditu, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.

OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola ikusi dokumentu bakar batean nire adierazpen osoa?
Zure aitorpena dokumentu bakar batean ikusi nahi baduzu, likidazioaren simulazioa erabili ahal izango duzu. Hasierako pantailan, interesatzen zaizun aukeran (aitorpen indibiduala edo bateratua), Datu fiskalak, aitortutako datuak eta kalkuluak hautatuta, koadro bat irekiko da. Bertan, nabigatzailearen fitxa berri batean likidazioaren simulazioa ikusi ahal izango dugu; dokumentua bistaratu, gorde edo inprimatu ahal izango duzu.
 

Zure aitorpen osoa eta horren kontzeptu guztiak ikusiko dituzu, baita sistemak azken emaitzara iristeko egindako barne-kalkuluak ere (oinarriak, kuotak...). Gainera, aitorpenean identifikatutako atal bakoitzaren xehetasuna bistaratu ahal izango duzu, azpimarratutako elementuetan klik eginez.

 

Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?