web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen da burtsan kotizatzen ez duten partaidetzen eskualdatzeagatik?
Irabazia edo galera kalkulatzeko, eskuraketa-balio eguneratua ken eskualdatze-balioa egingo da.
Nola kalkulatzen da kooperatibako partaidetzaren transmisio-balioa?
Eskuraketaren benetako zenbatekoa edo balioa Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako (dohaintza edo jaraunspen bidez eskuratu baziren).

Transmisio-balioa honako hauek osatzen dute:
  • (+) egindako ekarpenak
  • (+) kapitalizatutako itzulerak
  • (+) ekarpenen eguneratzeak.
  • (+) baja-urteko itzulerak edo estornoak
  • (-) kapitalizatutako ekarpenen interesak
  • (-) kapitalizatutako lan-aurrerakinak
  • (-) kapital sozialari egindako ekarpenak, haren titulartasuneko itzulkinak badira eta funts berezi batean sartuta badaude.
Zein da eskuraketa-balioa?
Eskuraketa-balioa kasu honetan benetan jasotakoa da: zergadunak frogatzen badu balio hori bat datorrela merkatuaren ohiko baldintzetan alderdi independenteek adostuko zutenarekin.

Bestela, eskuraketa-balioa ezingo da izan bai hauen arteko balio txikienetik beherakoa:

1.Zergaren sortzapen-dataren aurretik itxitako azken ekitaldiari dagokion balantzearen ondorioz eskualdatutako balioei dagokien ondare-balio garbia, honako hau izanik:
  • VPN balore eskualdatuak = sozietatearen ondare garbia (Aktibo Pasibo Galdagarriak)/Akzio-kopurua.
2.Zergaren sortzapen-datan itxitako 3 ekitaldi sozialen emaitzen batezbestekoaren % 20ko kapitalizazioa + banatutako dibidenduak + erreserbetarako esleipenak, balantzeak erregularizatu edo eguneratzeko erreserbetarako direnak izan ezik.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Ekitaldian eskualdatu dituzun partaidetzak eskuratzeko eta eskualdatzeko datak eta baloreak jarri beharko dituzu.
Beharrezko dokumentazioa
  • Erakunde gordailuzainaren egiaztagiria, baloreen zenbatekoak, eskuratze-datak eta eskualdatze-datak adierazten dituena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?