web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Ohiko etxebizitzak ez diren higiezinen alokairuaren etekinak (sasoikoak, turismo-alokairuak, lokalak, garajeak, etab.)
Kontutan hartutako higiezinak
  • Honako hauek sartzen dira:
    • Sasoiko errentamenduak, pisu turistikoak.
    • Etxebizitzaren alokairuak jarduera ekonomiko baterako (bulegoak, kontsultak, beste jarduera ekonomiko batzuk)
    • Lokalak, garajeak, lursailak eta etxebizitzaz bestelako higiezinak alokatzea
  • Ez dira sartzen:
    • Bizileku jarraiturako etxebizitzen errentamenduak (Hiri Errentamenduen Legearen 2.1 artikuluko baldintzak betetzen dituztenak)
    • Diru-sarrerak jasotzen dituztenentzat jarduera ekonomikotzat hartzen diren errentamenduak.
Noiz jotzen da alokairua ohiko etxebizitzarako dela eta ez turismorako edo sasoirako dela?
Etxebizitzetatik eratorritako kapital higiezinaren etekintzat hauek baino ez dira jotzen: Hiri Errentamenduen Legearen 2. artikuluan zehaztutako kontratuak , non honako hau adierazten den:

Etxebizitza-errentamendua badela ulertzen da, errentariak eraikin bizigarri bat errentan hartzen duenean, eraikin horren lehen helburua etxebizitza iraunkorra izateko beharra asetzea dela.

Etxebizitza-errentamenduan aplikatzen diren arauak aplikatuko zaizkie, orobat, altzariei, trastelekuei, garaje-plazei eta gainerako gelei, errentan emandako espazioei edo errentatzaileak berak finkaren eranskin gisa lagatako zerbitzuei.

Beraz, ulertu behar da etxebizitzaren errentamenduak hari erantsitako eranskinak barne hartzen dituela, betiere harekin batera lagatzen badira eta elementu guztien errentamendua araubide juridiko bakarreko kontratu bakar batean formalizatzen bada.

Bereziki, etxebizitza-errentamenduaren kontzeptutik kanpo geratzen dira Hiri Errentamenduen Lege bereko 3. artikuluan aipatzen diren etxebizitzaz bestelako erabilerarako errentamendu-kontratuetatik eratorritako etekinak; artikulu horren arabera.

Etxebizitza-erabileraz besteko errentamendua badela uste da, eraikin bat errentan ematen denean aurreko artikuluan ezarritako erabileraz beste baterako.

Bereziki, izaera horretako errentamenduak izango dira udarako zein beste denboraldi baterako sinatzen diren hiri finken errentamenduak, eta finka batean industria-, merkataritza-, eskulangintza-, lanbide-, aisia-, laguntza-, kultura- edo irakaskuntza-jarduera bat egiteko sinatzen direnak, sinatzaileak gorabehera.
Noiz ulertzen da higiezinen errentamendua jarduera ekonomikoa dela PFEZren ondorioetarako?
Higiezinen errentamendutik eratorritako errentak bakarrik joko dira ekonomia-jardueratzat, baldin eta:
  • Oro har, jarduera hori antolatzeko pertsona bat badago, lan-kontratua duena, lanaldi osoan eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin diharduena. Ondorio horietarako, ez dira enplegatutzat hartuko honako hauek: ezkontidea, izatezko bikotekidea, odol bidezko edo ezkontza bidezko aurreko ahaidea, ondorengo ahaidea edo bigarren mailako alboko ahaidea,  eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 42.3 artikuluan horri lotutako pertsonatzat hartzen direnak.
  • Bereziki: turismorako erabilitako etxebizitzen errentamendurako:higiezinaren erabilera lagatzeaz gain, hotel-industriari dagozkion zerbitzu osagarriak ematen baditu (685 epigrafea).
Inguruabar bi horietako bat ere gertatzen ez bada, higiezinen errentamenduak kapital higiezinaren etekinak sortuko ditu, BEZren ondorioetarako duen kalifikazioa gorabehera eta kontuan hartu gabe beste errenta-iturririk dagoen.
Alokatutako etxebizitza irabazpidezkoa bada, nola aitortu behar ditut alokairuaren etekinak? Eta, irabazpidezko ondasunen erregimenean ezkonduta egon arren, pribatiboa bada?
Irabazpidezkoen araubidean (edo foru-komunikazioaren araubidean) dauden ezkontideen kasuan:
  • Irabazizko ondasunetatik datozen etekinak erdibana dagozkie ezkontide bakoitzari (zibila eta fiskala).
  • Ondasun pribatiboetatik datozen etekinak, arlo fiskalean, ondare-elementuaren titular den ezkontideari baino ez zaizkio egotzi behar, arlo zibilean etekina irabazpidezkoa den alde batera utzita.
Zer diru-sarrera sartu behar dituzu?
Kapital higiezinaren etekin osoa, zentzu hertsian, "errenta" kontzeptuak ez ezik, errentatzaileari dagozkion eta errentariari eragiten dizkion gastuek ere osatzen dute (komunitateko gastuak, asegurua, bere izenean kontratatutako gas, ur eta elektrizitate-hornidurak, etab.), eta, oro har, kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen zenbatekoek, BEZa kanpo, hala badagokio.

Horrek guztiak esan nahi du ez direla errentariari zuzenean fakturatutako zenbatekoak, errentatzaileak errentariaren izenean eta haren kontura ordaintzen dituenak (ordejarriak), baizik eta hirugarrenek errentatzaileari fakturatzen dizkiotenak.
  • Art. eta abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 36. eta 37. artikuluak.
Etxebizitza bat alokatu dut ohiko etxebizitza gisa hainbat urtez, eta aldez aurretik jaso ditut hileko guztiak. Nola aitortu behar ditut jasotako alokairuaren diru-sarrerak?
Familia bati etxebizitza bat alokatu diot hainbat urtez, bere ohiko etxebizitza izateko, baina aurreratuta kobratu dut lehenengo urtean urte guztietako hileko guztiak kobratu ditut. Jasotako alokairuaren diru-sarrerak aitortu behar ditut?

Ohiko etxebizitza izateko etxebizitza baten alokairua denez, etekinak aurrezkiaren oinarrian sartuko dira eta aurrezkiaren oinarriaren etekin guztiak % 100ean sartuko dira.

Beraz, lehenengo urtean jasotako diru-sarrera guztiak aitortu behar dituzu, % 100ean, kontuan hartu gabe diru-sarreren zatibat errentamendu-kontratuaren indarraldiko hurrengo urteei dagozkiela.

Urte desberdinetan alokairua kobratzearen adibidea.
Etxebizitza/higiezin bat hutsik badaukat, errendimendu bat egotzi behar al zait?
Ez, higiezinaren titulartasun hutsa ez da PFEZaren zerga-egitatea Bizkaian
Nork ordaindu behar ditu zergak pertsona batek higiezin baten usufruktua badu eta alokatuta badauka?
Diru-sarrerak eta gastuak eskubide errealaren titularrari egotziko zaizkio (usufruktua edo gozamendunari)
Higiezin baten gaineko gozamena eratzen bada, nola ordaintzen ditu zergak?
  • Dohaintza bidez eratzen bada: (usufruktua ematen da eta higiezin baten jabetza soila mantentzen da):
    • Ez da inolako errendimendurik zenbatzen, jasotako zenbatekoa 0 baita.
  • Prezioagatik eratzen bada: (adibidez: pertsona bat aldi baterako gozamen-eskubide erreala da, 10 urterako, hirugarren baten alde, 100.000 euroko zenbatekoarekin)
    • Jabetza soilaren titularrak 100.000,00 €-ko kapital higiezinaren etekina lortuko du Oinarri Orokorrean, eta hortik beharrezko gastuak kendu ahal izango ditu, halakorik balego.
Nola zergatzen dute Kapital higiezinaren etekinak, ohiko etxebizitzen bidez lortzen ez direnak (Pisu turistikoak, negozio lokalak ,lonjak, lokalak,Garajea, ganbara...)
25.01.01etik

Etekin garbia kalkulatu beharko da jasotako alokairuaren guztizkoagatik, Zerga-oinarri orokorrean ordaintzen duten kapital higiezinaren etekinen arauak aplikatuz.

Sarrerak

Higiezinen kapitalaren sarreretan ondoko kopuruak sartu behar dira: batetik, errentariak jasotzen duen errenta eta, bestetik, higiezinaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak. Ekitaldian kobratuak soilik.

Gastuak

Gastuak, oro har, kengarriak dira higiezina alokatuta badago (adibidez, hiru hilabete alokatuta, hiru hilabeteko interesak onartzen dira).
Diferentzia bat ezarri da sasoiko etxebizitzen edo pisu turistikoen gastu egozgarrien eta gainerako higiezinen artean:

sasoiko etxebizitzak eta pisu turistikoak:
  • Higiezin bakoitzak lortutako etekin osoen gaineko %20ko hobaria ezartzen da.
  • Gastu kengarriak interes eta finantzaketa-gastuetara mugatzen dira (dirulaguntzak izan ezik).
Beste higiezin batzuk (lonjak, garajeak, lursailak, etab.):
  • Ez du inolako hobaririk higiezin bakoitzeko etekin osoen gainean.
  • Etekinen iturburu diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen korrituak, eta finantzaketako gainerako gastuak.
  • Estatuarenak ez diren zergak eta errekarguak,
  • Hirugarrenek, zuzeneko nahiz zeharkako kontraprestazio gisa, edo norberaren zerbitzuen ondorioz, sortzen dituzten diru kopuruak, hala nola, administrazio, jagoletza, atezaintzakoak zein antzekoak.
  • Errentamendua, azpierrentamendua edo eskubideen lagapena edo eraketa formalizatzeko egiten diren gastuak, eta ondasunen, eskubideen edo etekinen inguruko defentsa juridikoak eragiten dituenak.
  • Artapen eta konponketa gastuak.
  • Aseguru kontratuen primak.
  • Zerbitzu edo horniduretan gastatutako kopuruak.
  • Amortizazioetarako erabiltzen diren kopuruak.

Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea.

2024.012.31 arte

Etekin garbia kalkulatu beharko da jasotako alokairuaren guztizkoagatik, Zerga-oinarri orokorrean ordaintzen duten kapital higiezinaren etekinen arauak aplikatuz.

Sarrerak

Higiezinen kapitalaren sarreretan ondoko kopuruak sartu behar dira: batetik, errentariak jasotzen duen errenta eta, bestetik, higiezinaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak. Ekitaldian kobratuak soilik.

Gastuak
Gastuak, oro har, kengarriak dira higiezina alokatuta badago (adibidez, hiru hilabete alokatuta, hiru hilabeteko interesak onartzen dira).
  • Etekinen iturburu diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen korrituak, eta finantzaketako gainerako gastuak.
  • Estatuarenak ez diren zergak eta errekarguak,
  • Hirugarrenek, zuzeneko nahiz zeharkako kontraprestazio gisa, edo norberaren zerbitzuen ondorioz, sortzen dituzten diru kopuruak, hala nola, administrazio, jagoletza, atezaintzakoak zein antzekoak.
  • Errentamendua, azpierrentamendua edo eskubideen lagapena edo eraketa formalizatzeko egiten diren gastuak, eta ondasunen, eskubideen edo etekinen inguruko defentsa juridikoak eragiten dituenak.
  • Artapen eta konponketa gastuak.
  • Aseguru kontratuen primak.
  • Zerbitzu edo horniduretan gastatutako kopuruak.
  • Amortizazioetarako erabiltzen diren kopuruak.

Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea.

Errentariak alokairua ordaintzen ez badit, kobratu gabeko alokairuak aitortu behar ditut?
Ez, ez dituzu aitortu behar kobratu gabeko alokairuak.

PFEZaren 13/2013 FAren 57.2.h) artikuluak ezartzen duenez, kapital higiezinaren etekinak kobrantza gertatu den zergaldiari egotziko zaizkio.

Geroago, ordaindu gabeko alokairuak hurrengo zergaldietan kobratzen badira, kobratu dituzun zergaldiari dagokion errentaren aitorpenean aitortu beharko dituzu.

Urtean kobratu ez diren alokairuen adibidea.

ERRENTA ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?

Gertakari edo zalantza ohikoenak

Atal honetan, jarduera ekonomikotzat hartzen ez diren higiezinen errentamenduei buruzko datuak adierazi behar dituzu.

  • Merkataritza-lokalak.
  • Garajeak.
  • Hotel-industriaren berezko zerbitzu osagarririk eman gabe alokatutako etxebizitzak edo etxebizitza turistikoak.
  • Lursailak edo antzeko beste higiezin batzuk.
Nola aitortu merkataritza-lokal baten alokairua

Ikus dezagun adibide bat erabiliz: Anek lokala alokatuta dauka urte osoan Carmen Sanchezi, ostalaritzako-jarduera ekonomiko bat garatzen duela eta. Hileko alokairua 500 eurokoa da.

  • Anek 2020an erosi zuen lokala 200.000 euro + BEZa ordainduta.
  • Lokala erosteko 150.000 euroko mailegua eskatu zuen. Aurten 3.000 € ordaindu du interesetan.

Zer sarrera dauka?

Alokairuaren sarrerak: 1.000 € hilean × 12 hilabete = 12.000 € urtean

Zer gastu ken ditzake?

Anek bere alokairu-sari hori lortzeko beharrezkoak diren gastu batzuk ken ditzake sarreretatik.

  1. Maileguaren interesak: Aurten ordaindutako 3.000 euroko zenbatekoa ken dezake. Interesak bakarrik, ez kapitalaren amortizazioa.
  2. Atxikipenak/konturako sarrerak: 2.280 € = (190 € x 12 hilabete)
  3. «Beste gastu kengarri batzuk» zenbatekoaren kalkulua» = 3.150€
    • OHZ: 200 €
    • Asegurua: 150 €
    • Komunitatea: 300 €
    • Lokalaren balio-galeragatiko amortizazioa: erosketa-balioaren % 3 (lokalaren lurzoruaren balioa* deskontatuta): 2.500 €
      • Eraikuntzaren katastro-balioa = Guztizko katastro-balioa - Lurzoruaren katastro-balioa = 60.000 € - 35.000 € = 25.000 €
      • Lokalaren erosketa-balioa: 200.000 €
      • Balio-galeragatiko amortizazio-gastua = 0.03 x (Eraikuntzaren katastro-balioa/Guztizko katastro-balioa) x Eskuratze-balioa = 2.500 €
      • Lurzoruaren balioaren berri jakin ezean, ordaindutako eskuraketa-balioa lurzoruaren eta eraikuntzaren urteko katastro-balioen artean hainbanatuz kalkulatuko da. captura pantalla indicativa como declarar el alquiler de un local

Nola eman informazioa?

  1. Egin klik «Gehitu Kontzeptua» botoian eta hauxe idatzi bilatzailean: Diru-sarrerak beste higiezin batzuk alokatzeagatik (etxebizitza turistikoak, lokalak eta lursailak).
  2. Sakatu «Erregistroa erantsi» eta osatu datu hauek:
    • Ordaintzailearen IFZ eta izena: adierazi errentariaren datuak, hots,alokairua ordaintzen duenarenak.
    • Errentatutako higiezinaren helbidea: alokatutako higiezina non dagoen adierazi behar duzu.
    • Zenbaki finkoa.
    • Sarrera osoak: alokairuaren zenbateko osoa urtean. Adibidez: hilean 1.000 kobratzen badituzu, adierazi 12.000 €.
    • Hobariaren ehunekoa: Hobaririk ez (%0) aukeratu.
    • Maileguen interesak: higiezinari loturiko maileguaren zioz ordaindutako interesak dira. Adibidez: 2020an ordaindutako interesak = 3.000 €.
    • Beste gastu kengarri batzuk: aurretik kalkulatutako gastu baimenduak adierazi behar dituzu. Gure adibidean: 3.150 €.
    • Atxikipenak/Konturako sarrerak Urtean guztira atxikitakoa da: Gure adibidean: 2.280 €.
    • Legezko ehunekotik gorako atxikipena: Ez hautatu behar duzu, aplikatutako atxikipenek ez baitute gainditzen alokairu-mota horietarako ezarritako legezko ehunekoa.
  3. Amaitzen duzunean, sakatu Gorde.
Maileguaren interesak, higiezina urte osoan alokatuta egon ez bada

Maileguaren interes guztiak ken ditzaket higiezina urte osoan alokatuta egon ez bada?

Ez. Higiezina urte osoan alokatuta egon ez bada, alokatuta egondako egunei dagokien interesen zatia bakarrik ken dezakezu.

Kalkulatzeko, formula hau erabili behar duzu:

  • Maileguaren interes kengarriak = Urteko interesak × (Alokatutako egun-kopurua / Urteko egun-kopurua guztira)
Alokatutako higiezinaren ehuneko desberdinak (errenta-esleipena)

Alokatutako higiezin baten jabetza partekatzen baduzu, jabe bakoitzak bere alokairu-zatia adierazi behar du aitorpenean.

Zer sartu behar duzu zure adierazpenean?

Jabe bakoitzak banako erregistroa sortu behar du, datu hauekin:

  • Sarrera osoak: adieraz itzazu zure partaidetza-ehunekoaren arabera dagozkizun sarreren zatia.
  • Hobaria: hautatu alokairu-motari dagokion hobari-aukera.
  • Beste gastu kengarri batzuk: adierazi soilik zure jabetza-ehunekoaren araberako gastuak (adibidez: konponketak, OHZ, komunitatea...).
  • Atxikipenak edo konturako sarrerak: alokairuari aplikatutako atxikipenen zati proportzionala adierazi behar da, halakorik balego.

Zer gehiago hautatu behar duzu?

Gainera, gogoratu: Hautatu «Errentak esleitzeko araubidea» eremua. Ondasun-erkidego bat edo nortasun juridikorik gabeko beste erakunde bat dagoenean erabiltzen da araubide hori.

  • Adierazi higiezinari lotutako ondasun-erkidegoaren IFZ.captura pantalla indicativa del apartado a seleccionar
Beharrezko dokumentazioa
  • Errentamendu-kontratua, lehenago aurkeztu ez bada.
  • Zergaldiko alokairua kobratu izanaren frogagiriak.
  • Gastuen frogagiriak eta alokairua jaitsi izanaren akordioa, hala badagokio.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa
Nola lortu errenta aitorpenaren kopia?
Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Berrikusi simulazioa
Zure aitorpena dokumentu bakar batean ikusi nahi baduzu, likidazioaren simulazioa erabili ahal izango duzu. Hasierako pantailan, interesatzen zaizun aukeran (aitorpen indibiduala edo bateratua), Datu fiskalak, aitortutako datuak eta kalkuluak hautatuta, koadro bat irekiko da. Bertan, nabigatzailearen fitxa berri batean likidazioaren simulazioa ikusi ahal izango dugu; dokumentua bistaratu, gorde edo inprimatu ahal izango duzu.
 

Zure aitorpen osoa eta horren kontzeptu guztiak ikusiko dituzu, baita sistemak azken emaitzara iristeko egindako barne-kalkuluak ere (oinarriak, kuotak...). Gainera, aitorpenean identifikatutako atal bakoitzaren xehetasuna bistaratu ahal izango duzu, azpimarratutako elementuetan klik eginez.

 

Nola bistaratu edo aldatu daturen bat?
Sar zaitez zure adierazpenaren zirriborrora; egiaztatu zure datuak eta, hala badagokio, alda itzazu modu errazean. Gogoratu atal bakoitzean, laguntza-botoia duzula;
Botón de ayuda

¿Laguntza behar duzu?

Erantsi edo aldatu nahi duzun gaiari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Daturen bat zuzena ez dela ikusten baduzu, erraz alda dezakezu:

  1. Sar zaitez egoitza elektronikotik zure adierazpenean: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.

  2. Bilatu datu okerra duen atala: Nabigatu menuan dagokion atala aurkitu arte (adibidez, diru-sarrerak, kenkariak, etab.).

  3. Klikatu "Ekintzak" eta "Editatu" ikonoetan: Aldatu nahi duzun datuaren ondoan agertuko da.

  4. Sartu balio zuzena eremu honetan: Egiaztatu datua dagokiona dela.

  5. Gorde aldaketak: Sakatu "Gorde" botoia informazioa eguneratzeko.

  6. Berrikusi likidazioaren simulazioa: Egiaztatu kalkuluak behar bezala eguneratu direla aitorpena aurkeztu aurretik.

Amaitu aurretik, berrikusi datu guztiak, akatsak eta ondorengo izapideak saihesteko.


OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola lortu errenta aitorpenaren kopia?
Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa

Lotutako edukirik gabe.

Nola erantsi dokumentazioa?

Datuak jasota ez daudenean edo datuak aldatu behar direnean soilik aurkeztu behar dituzu egiaztagiriak.

Zure adierazpenean dokumentuak aurkeztu behar badituzu, erraz egin dezakezu aplikaziotik:

  1. Sar zaitez zure adierazpenean egoitza elektronikotik: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Aurkitu "Erantsi dokumentazioa" aukera: menu nagusian agertzen da, eta klip baten ikonoa du, erraz identifika dezazun.
  3. Aukeratu adierazpen-egilea eta atala: Leiho bat irekiko da fitxategia hautatzeko.
  4. Aukeratu fitxategia zure ordenagailutik edo gailutik: Ziurtatu formatua baliozkoa dela (PDF, JPG, etab.).
  5. Dokumentuaren igoera berretsi: Sakatu "Dokumentuak erantsi" botoia prozesua osatzeko.
  6. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela: Fitxategiaren izena erantsitako dokumentuen zerrendan ikusiko duzu.
  OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 

Zergadunak behartuta egongo dira egiaztagiriak gordetzera eta Zerga Administrazioko organo eskudunen aurrean erakustera, hala eskatzen zaienean. Hala ere, aitorpenak aurkezten dituzten bitartean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola aurkeztu aitorpenarekin batera aurkeztu ez den dokumentazioa?

Errenta-aitorpena aurkeztu ondoren, agiriak egoitza elektronikotik bidal ditzakezu:

  1. Sartu egoitza elektronikoan.
  2. Sakatu "Nire izapideak" goiko botoia "Nire espedienteak" atalean.
  3. Aukeratu zure adierazpenari dagokion espedientea.
  4. Klikatu "Tributu dokumentazioaren ekarpena" aukeran.
  5. Aurkeztu nahi den dokumentazioaren deskribapena adierazi.
  6. Sakatu "Erantsi" botoia.
  7. Hautatu fitxategia: Egiaztatu formatua baliozkoa dela (PDF edo irudia).
  8. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela, eta sakatu "Bidali".

OHARRA:
Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola aurkeztu aitorpena?

Zure aitorpena aurkeztea erraza eta segurua da. Urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  1. Sartu zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Berrikusi simulazioa: Aurkeztu aurretik, likidazioaren simulazioa ikus dezakezu. Sakatu "Datu gehiago ikusi" eta "Likidazioaren simulazioa", deskargatu eta bildutako datuak egiaztatu ahal izateko.
  3. Aukeratu aitorpen mota: Erabaki aurkezpen banakakoa edo bateratua izango den: Baterako aitorpena aurkeztu nahi izatekoan; sartu zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa.
  4. Sakatu "Aurkeztu" botoia zure aitorpena bidaltzeko; eta egiaztatu bankuko kontua eta helbide fiskala zuzenak direla.
  5. Agiria eta aurkezpen-frogagiria deskargatu eta gorde. Dokumentu honek egiaztatzen du zure adierazpena behar bezala bidali dela.

Ordezko aitorpenak
Zure aitorpena aurkeztu ondoren daturen bat zuzendu behar baduzu, ordezko aitorpen baten bidez egin dezakezu.

  • Aitorpena aurkeztu duzun eguneko 23:59ak arte aurkez dezakezu ordezko aitorpena, eta edozein datu, identifikazio-datu edo datu ekonomiko alda dezakezu.
  • Ordezko aitorpen bat baino gehiago aurkezten baditu, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.

OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
24. errenta kanpaina 2026ko apirilaren 15etik ekainaren 30ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?