Aldi baterako kontratuetan adostutako epea amaitzeagatik jasotzen diren kalte-ordainak ez daude salbuetsita PFEZa ordintzetik. Hala ere, azkendutako aldi baterako kontratua bi edo bost urtetik gorakoa izan bada, % 60ko edo % 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu daiteke.
Ez daude salbuetsita enpresak langileei lan-harremana elkar hartuta suntsitzeagatik ordaindutako kopuruak. Ondorio horietarako, lan-harremantzat hartuko dira estatutu-harremanak eta bazkide-langileak eta lan-bazkideak beren kooperatibekin lotzen dituztenak.
Kasu horietan, zenbatekoak aldi bakarrari egozten bazaizkio (dena kapital moduan kobratzen da), errendimendu nabarmen irregularra da, Errenta-erregelamenduaren 14. artikulua (47/2014 Foru Dekretua). Beraz, integrazio-ehunekoa % 50ekoa da (300.000 €-ko mugarekin), eta gainerakoa % 100ean integratuko da.
Errenta moduan kobratuko balitz, % 100ean integratuko litzateke.