• Ondasun-komunitateetan IFZ eskatzeko, ordena kronologiko bati jarraitu behar zaio; lehenengo, Zerga Zentsuen Atalera jo behar da, eta, han, behean zehazten den dokumentazioa aurkeztu.  
  • Ondasun-komunitatea eratzeko kontratua Ondare Eskualdaketen Atalean aurkeztu behar bada, Zerga Zentsuen Atalak behin betiko IFZ bidaliko dizu, betiere kontratua egun berean aurkezten baduzu Ondare Eskualdaketen Atalean.
  • Kasu horretan, IFZ inprimatu eta Zerga Zentsuen Atalean jasotzen da, zergadunak OEZ eta EJDZ aurkeztu arte. Kontratuari Ondare Eskualdaketen Atalean zigilua jarri ondoren, Zerga Zentsuen Atalera itzuli behar da, aurretiaz hitzordua eskatu gabe, behin betiko IFZ jasotzeko.
  • Aldiz, zergadunak ez baditu OEZren eta EJDZren likidazioa egun berean egiten, behin-behineko IFZ emango zaio, 3 hilabetetarako.

NOLA AURKEZ DEZAKE? 

 Aurrez aurre bakarrik (aurretiazko hitzordua).

  • 036 eredua aurkeztu, beteta eta sinatuta.
  • Eraketa-kontratu pribatuaren edo eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia, hauek jasotzen dituena: erkide guztien identifikazioa, erkidegoari emandako kapitala edo ondasunak, partaidetza-kuota eta erkidegoaren xedea eta egoitza, erkide guztiek sinatua.
  • Erkide guztien IFZren fotokopia.
  • Higiezinetako ondasunen errentamendua xede duten ondasun-erkidegoek hauek ere aurkeztu beharko dituzte: salerosketa-, jarauntsi- edo dohaintza-eskrituraren edo salerosketako kontratu pribatuaren jatorrizkoa eta fotokopia. Ez baduzue lanaldi osoko lan-kontratudun enplegaturik, ez zaizue eskatuko ondoren Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Ataletik igarotzea
Internet bidez
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

 ​Aurkezpen-epea: Pertsona juridikoek eta erakundeek eraketa-dataren edo Espainiako lurraldean kokatu osteko hogeita hamar egunen barruan eskatu beharko dute IFZ.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.