NOLA AURKEZ DEZAKE?
Aurrez aurre (aurretiazko hitzordua).
- 036 eredua aurkeztu, beteta eta sinatuta.
- Jabetza horizontala osatzen duen tituluaren eskrituraren edo agiri fede-emailearen fotokopia.
- Jabetza-erregistratzaileak behar bezala izapidetutako akta-liburuaren lehen orrialdearen fotokopia.
- 036 eredua sinatu duen pertsonaren izendapena jasotzen duen aktaren fotokopia.
Oharra: Arrazoi praktikoengatik eta zentsuaren kudeaketa arintzeagatik, akta-liburua jabetza-erregistratzaileak behar bezala bideratu duela egiaztatzen bada, jabeen erkidegoa eratuta dagoela ulertu ahal izango da, eta behin betiko IFZ esleitu ahal izango da, eratze-titulua aurkeztu beharrik gabe.
Aldiz, jabetza horizontalaren eratze-tituluaren agiri fede-emailea bakarrik aurkezten bada, behin-behineko IFZ bat esleituko da akta-liburuaren eginbide egokia justifikatu arte.