web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zein zerga ordaindu behar da langileak istripu edo intzidente baten ondoren jasotzen duen aseguru kolektiboaren prestazioa dela eta?
  • Istripuaren ondorioz langilea hiltzen bada, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordainduko da.
  • Hiltzen ez bada, prestazioa PFEZean ordainduko da .
Kapital erako aseguru kolektibo batetik eratorritako kopuru bat kobratu dut kalte fisiko, psikiko edo moralen ondorioz. Ba al dago zenbateko salbuetsirik?
Kalte fisiko, psikiko edo moralen ondorioz jasotako kopuruak salbuetsita daude, 150.000 euroraino.
Kopuru hori 200.000 eurora handituko da, lesioak kalte-ordainaren jasotzailea gaitasunik gabe uzten badu edozein lan edo jardueratarako. Kopurua 300.000 euro izango da, baldin eta jasotzaileak beste norbaiten laguntza behar badu eguneroko jarduera oinarrizkoenak egiteko.
Nola tributatzen dute salbuetsi ez diren baliaezintasunagatiko aseguru kolektiboek eta erretiro-aseguru kolektibo batetik datozenek?
  • Oro har, % 60an tributatuko dute.
  • % 100ean honako hauek: Erretiroagatiko primak, urte bi edo gutxiago badituzte edo errenta gisa jasotako erretiro- eta baliaezintasun-prestazioak badira.
  • % 25ean, baldin eta langileari egotzi bazaizkio eta honako primak badira:
    • Erretiroagatiko primak: jasotzen diren data baino 5 urte baino lehenago ordaindutako primei badagozkie. Ehuneko bera aplikatuko da, halaber, lehenengo prima ordaindu zenetik 8 urte baino gehiago igaro badira (1994ko abenduaren 31tik aurrera egindako aseguru-kontratuetarako).
    • Baliaezintasun iraunkor osoa, erabatekoagatiko eta baliaezintasun handiagatiko prestazioa edo 8 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten kontratuetatik eratorritako baliaezintasunagatiko prestazioak(1994ko abenduaren 31tik aurrera egindako aseguru-kontratuetarako).
100eko 100etik beherako integrazio-ehunekoak aplikatuko zaizkien etekinak ezin izango dira 300.000 eurotik gorakoak. Zenbateko horretatik gorako soberakina % 100ean integratuko da.
Osasun-langileentzako doako aseguru kolektiboen salbuespena
2020ko eta 2021eko ekitaldietan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira COVID-19aren ondoriozko gaixotasunagatiko eta heriotzagatiko kontingentziengatiko prestazioak, aseguru-etxeek sinatutako osasun-langileen aldeko doako aseguru kolektiboetatik eratorriak.
Esteka hauetan aseguru kolektiboen zergei buruzko informazioa dago:
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Egiaztatu Soldata, pentsio eta antzekoen atalean sartutako zenbatekoak zuzenak diren, aldaketak egin behar badituzu editatu eta gehitu beharrezko datuak.​​
Beharrezko dokumentazioa
  • Egin beharreko aldaketak egiaztatzeko aseguru-etxeak emandako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?